Estaltzeko txokolatea edo txokolate estalki gozogintzan erabiltzen den txokolatea dugu, ohiko beste txokolateak baino koipe gehiago duena eta horrela urtzeko aukera ematen duena. Gaur egun, estalki beltza, esneduna, zuria, arrosa, laranja.. kolore mota guztietako estalkiak eros daitezke.

Estaltzeko txokolate motak

aldatu

Estaltzeko txokolate beltza

aldatu

Kakao ore lehor kopuruak ezin du %35 baino gutxiago izan. Gantz kopuruak ez luke %31 baino gutxiago izan beharko. Bestelako osagai lehorren estraktuak ere gehitzen zaizkio.

Estaltzeko txokolatea esnearekin

aldatu

Gantz kopuruak ez du %31tik jaitsi behar. Kakao ore lehor kopuruak ez du %25era jaitsi behar. Esneki lehorren estraktuak berriz, ezin du %14 baino gutxiago izan. Bestelako osagai estraktuak ere izan ditzake.

Estaltzeko txokolate zuria

aldatu

Gantz kopuruak ez du %20 tik gutxitu behar. Esneki lehorren estraktua berriz ezin du %14 baino gutxiago izan.

Estaltzeko koleretako txokolateak

aldatu

Koloratzaileen bitartez lortzen dira kolore desberdineko estalkiak, laranja...Txokolate arrosak ez du gehigarririk eta ez koloragarririk, guztiz naturala da eta kakao rubyaren hazitik lortzen da. Txokolate mota hau ez da oso ohikoa.

Ikus, gainera

aldatu

Txokolatea

Sukaldaritza_liburua/Osagaiak/Txokolatea