Espezifikotasun (medikuntza)

Medikuntzan eta epidemiologian, proba kliniko baten espezifikotasunak proba horrek benetako negatiboak antzemateko duen gaitasuna neurtzen du. Test batek espezifikotasun handia baldin badu positibo faltsuen portzentajea oso txikia izango da.

Mikrobiologia klinikoaren laborategi batean, esaterako, proba batek espezifikotasun handia duenean proba hori mikrobio bat antzemateko oso espezifikoa dela esan nahi du, eta mikrobio horrentzat soilik espezifikoa dela. Oso antzekoak diren bi mikrobioen arteko bereizketa egiteko ahalmena da espezifikotasuna. Hots, emaitza positibo batek mikrobio horren presentzia ziurra dela adierazten du (positibo faltsuen emateko probabilitatea oso txikia da).

Aldiz, probak espezifikotasun txikia badu, emaitza positibo batek ez du bermatzen mikrobio horren ezinbesteko presentzia, probak beste mikrobio batzuk ere antzeman ditzakeelako. Hots, positibo faltsuak ager daitezke.

Test baten espezifikotasuna oso handia denean, gizabanako batek gaixotasun baterako negatibo ematen badu horrek esan nahi du ziur aski ez duela gaixotasun hori.

Espezifikotasuna horrela kalkulatzen da:

BN benetako negatiboak izanik eta PF positibo faltsuak. Logikoa denez, espezifikotasuna %100 baldin bada, PF=O.

Diagnostiko klinikoan %80ko edo gehiagoko espezifikotasuna izan behar du proba batek onartua izateko [1]

Espezifikotasun handiko (100) proba mikrobiologiko batek:

  • positibo ematen badu, ziur mikrobio hori dagoela (pertsonak gaixotasuna du)
  • negatibo ematen badu, ziur mikrobio hori ez dagoela (pertsonak ez du gaitzik).

Aldiz, espezifikotasun txikiko proba batek positibo ematen badu, gerta daiteke pertsona hori gaitza ez izatea (positibo faltsua)

Positibo faltsuak ahalik eta gehien saihestu behar dira, pazientearentzat ondorio psikologikoak eta fisikoak ekar ditzaketelako. Horrez gain, gaitzak ebakuntza bat eskatzen badu, gerta liteke ebakuntza bat egitea beharra ez duen paziente bati.

KontzeptuakAldatu

  • Benetako positiboa: Testak emaitza zuzena ematen du. Gaixotutako pertsona gaixotzat jotzen du
  • Positibo faltsua: Testak emaitza okerra ematen du. Pertsona osasuntsua gaixotzat jotzen du
  • Benetako negatiboa: Testak emaitza zuzena ematen du. Pertsona osasuntsua osasuntsutzat jotzen du
  • Negatibo faltsua: Testak emaitza okerra ematen du. Gaixotutako pertsona osasuntsutzat jotzen du

ErreferentziakAldatu

Ikus, gaineraAldatu

Kanpo estekakAldatu