Espainiako Nortasun Agiri Nazional elektroniko
Espainiako Nortasun Agiri Nazional elektronikoa (gaztelaniaz: Documento Nacional de Identidad electrónico, DNIe) Espainian 2006tik indarrean dagoen nortasun agiri nazional elektronikoa da. Bere izen ofiziala Nortasun Agiri Nazionala (NAN) (gaztelaniaz, Documento Nacional de Identidad, DNI) da.
HistoriaAldatu
Nortasun Agiri Nazional elektroniko berriaAldatu
2015eko urtarrilaren 12an, Nortasun Agiri Nazional elektroniko berria aurkeztu zuten. Aireportuetako kontroletan ilarak kentzeko, ikastetxeetan umeentzako baimenak sinatzeko eta pertsonen aurrekariak kontsultatzeko aukera ematen du. Hauek dira bere ezaugarriak[1]:
- Hainbat tramite egiteko, ez da erakunde publikoen egoitzetara joateko beharrik izango. Telefono edo tabletaren bidez egin ahalko dira.
- Poliziarekin, Udaletxearekin eta Gizarte Segurantzarekin zuzenean harremanetan jartzeko aukera ematen du.
- Lanean igarotako denbora eta isunak kontsulta daitezke.
- Umeen ikastetxerako baimenak sinatzeko aukera ematen du.
- Aireportuko kontroletan ilarak ez sortzea espero da.
- Administrazioari tasak ordaintzeko aukera ematen du.
- Poliziei pertsonen aurrekariak eta aurretik jasotako isunak kontsultatzeko aukera ematen die.
Ikus gaineraAldatu
ErreferentziakAldatu
- ↑ «NAN berriarekin, amaitu dira ilarak aireportu eta erakunde publikoetan», EiTB, 2015-01-13