Ireki menu nagusia

Espainia eta Euskal Herriko historia garaikidea

Espainia eta Euskal Herriko
historia garaikidea

Tomás Zumalacárregui (portrait).jpg
Elisabet II.a Espainiakoaren
erregealditik, Errestaurazioa arte

Elisabet II.aren erregealdia

(1843-1868)


Seiurteko demokratikoa

(1868-1874)


Hirugarren Karlistaldia

(1872-1876)

Errestaurazioa

Alfontso XII.aren erregealdia

(1875-1885)


Maria Kristinaren erregeordetza

(1885-1902)

Espainia eta Euskal Herriko historiak hainbat pasarte harremanetan ditu eta Espainiar historiako gertakari nagusienek Hego Euskal Herrian eragin zuzena eduki dute.

Eduki-taula

Elisabet II.a Espainiakoaren erregealditik Errestaurazioa arteAldatu

Elisabet II.aren erregealdian (1864-1868) erregimen liberalaren sistema konstituzional berezia finkatu zen eta biurteko progresistan izan ezik, moderatuek izan zuten boterea; hauek Hego Euskal Herriko foru erregimena errespetatu zuen. Seiurteko demokratikoan (1868-1874) progresistek, demokratek eta errepublikarrek aldaketa handiagoak lortzeko bultzatutako iraultza demokratikoak garaipena lortu zuen.

Espainiako I. Errepublika ezarri zenean (1873-1874) Espainiaren historia goitik behera aldatzeko oinarriak ezartzeko zorian egon ziren; baina proiektuak porrot egin zuen ondorengo arrazoiak zirela eta besteak beste:

  • Antiklerikalismoa
  • Alderdien arteko zatiketa
  • Kantonalismoaren hedapena
  • Gizarte klase dirudunek desordenari zioten beldurra.

Hau dela eta, Borboitarren monarkia berrezarri zen.

Bitartean Hego Euskal Herrian Hirugarren Karlistaldia izan zen aldaketa iraultzaileei emandako erantzuna eta gerra amaitzean estatuaren barnean integratzeko modu berri bat sortu zen, kontzertu ekonomikoa.

Elisabet II.a Espainiakoaren erregealdia (1843-1868)Aldatu

1843ko azaroan Espartero erbesteratu ondoren, Elisabet II.a Espainiakoari adin nagusitasuna eman zioten, hamahiru urte baino ez zituen arren. Erregealdi honetan izaera zentralista zuen estatu liberala finkatuko zen behin betiko, alderdi moderatuak izan baitzuen boterera erregealdi osoan, bi urteko progresistan izan ezik. Hego Euskal Herrian foru sistema erregimen konstituzional berrira egokitzeko negoziazioek aurrera jarraitu zuten. Hiru periodo nagusi aurki ditzakegu:

Seiurteko demokratikoa (1868-1874)Aldatu

Sakontzeko, irakurri: «Seiurteko demokratikoa»

La Gloriosa izeneko 1868ko iraultzarekin amaitu zen Elisabet II.a Espainiakoaren erregealdia eta liberalismo demokratikoa ezarri zen, baina eredu demokratiko berriak finkatzeko arazoak izan zituen:

  • Alderdi politikoen zatikatzeak
  • Karlista eta kantonalisten arteko oposizioa.
  • Kolonien arazoak.

Iraultzaileek foru erregimena errespetatu zuten, baina arazoa bi jarrerek aurrez aurre topo egitean sortu zen iraultzaileen antiklerikalismoa eta Hego Euskal Herrian zegoen erlijioaren aldeko jarrera zela eta.

Hirugarren Karlistaldia (1872-1876)Aldatu

Sakontzeko, irakurri: «Hirugarren Karlistaldia»

Elisabet II.aren erregealdian foru sistema errespetatu zen estatu katolikoaren barnean. Iraultzaile demokratiko antiklerikalak gobernura iritsi zirenean, estatu laikoa ezarri zuten. Hego Euskal Herrian, bertako herritarren sentimendu erlijioso sakonaren kontrako ekintzatzat hartu zen hori. Katolizismoaren defentsak, eta ez foruenak —azken horiek errespetatu baitzituzten iraultzaileek—, ekarri zuen karlista alderdia sendotzea eta Hirugarren Karlistaldiaren hasiera —bigarrenak Hego Euskal Herrian ez zuen eraginik izan—.

Errestaurazio garaiaAldatu

1874ko abenduan Errestaurazioa deitutako garaia hasi zen eta 1923. urtean Primo de Riverak estatu kolpea jo zuen arte luzatu zen. Canovas del Castillok bultzatu zuen Errestaurazioa 1876ko Espainiako Konstituzioan eta bi alderdi burges handien (kontserbadorea eta liberala) artean hitz hartutako txandakatze politikoan oinarrituz. Hego Euskal Herrian, karlistek gerra galdu zuten, eta ondorioz:

Errestaurazioaren ereduaren gainbehera honakoak eragin zuten:

  • Jauntxokeriaren eta hauteskundeetako iruzurraren kontrako kritikak, zein langileen eta nazionalisten aldarrikapenen nagusitzea.

Alfontso XII.a Espainiakoaren erregealdia (1875-1885)Aldatu

1874 urtearen amaieran, Borboitarren monarkia berrezarri zenean Elisabet II.a Espainiakoaren semea zen Alfontso XII.arekin, Errestaurazioa izenaz ezaguna den garai luzea hasi zen. Seiurteko demokratikoaren eta errepublikaren ezegonkortasuna eta porrotaren ondoren, oreka eta indar politikoen adiskidetzea lortu nahi izan zuen erregimena ezarri zen.

Maria Kristinaren erregeordetza (1885-1902)Aldatu

Sakontzeko, irakurri: «Maria Kristinaren erregeordetza »

1885eko azaroan Alfontso XII.a hil egin zen eta horren emazte Maria Kristinak hartu zuen erregetza, hurrengo erregea izango zen Alfontso XIII.az haurdun zegoela. Canovasek idatzizko konpromezua hartu zuen Mateo Sagastarekin (El Prado-ko Hitzarmena) txandakatze politikoa eta Errestaurazioko erregimenarekin aurrera egin eta sendotzeko.

Aldaketa kulturalakAldatu

Ikus, gaineraAldatu