Esnezko itsasoaren irabiaketa

Esnezko itsasoaren irabiaketa (Devanagariz समुद्र मंथन, Samudra manthan) hinduismoaren mito nagusienetako bat da. Denboraren hasieran, devak (jainkoak) eta asurak (deabruak), guztiak hilkorrak ziren, eta euren artean borrokatzen zuten munduaren jabe izateko. Devek, ahulduak eta garaituak, Vishnuren laguntza eskatu zuten. Honek, euren indarrak asurarenei batzeko proposatu zien, esnezko itsasotik (kshirodadhi) amrita ateratzeko, hau da, hilezkortasunaren nektarra. Esnezko itsasoa Lurrean bertan dagoen zazpi urrutiko itsaso exotikoetako bat da.

Shivak irabiatua edaten, ezkerrean deabruak eta eskuineak jainkoak direla (Shri Krishna Pranami tenplua, Haridwar, India)

Hau lortzeko, itsas-belar magikoak hartu behar zituzten, Mandara mendia Kurma apoarmatuaren oskola tontorrean jarri ahal izateko moduan moztu eta Vāsuki sugea, Nagaren erregea, itsasoa irabiatzeko moduan errotazioan jartzeko erabiltzea.

Esnezko itsasoaren azpiproduktuak aldatu

Milaka urteko ahaleginaren ondoren, irabiaketak hainbat produktu harrigarri eta izaki miragarri sortu zituen:

  • Kālakūta edo hāla-hala: pozoi indartsua, Shivak edan zuena munduan zehar barreiatu eta berau suntsitu aurretik. Eztarrian urdin koloreko orban bat geratu zitzaion. Hala eta guztiz ere, tantaren batzuk erori ziren lurrera eta sugeek eta eskorpioiek edan zituzten, hauen pozoiaren jatorri bihurtuz.
  • Surabhī: ugaritasunaren behia, esne eta gurinaren amaigabeko iturria, behar guztiei erantzuten diena.
  • Vārunī: ardoaren jainkosa, begiak biratzen dituena
  • Pārijāta: Indra (mitologia)ko paradisuaren zuhaitza, bere loreen usainarekin mundua lurrintzen zuena (gerago Krishna jainkoak bere emazte Satyabhamarentzat lapurtu zuena).
  • Chandra: Ilargia. Shivak bere ilea honekin apaintzen zuen.
  • Ucchaisravas: zaldi zuria, zaldi guztien aurrekaria. Bere zazpi ahoek ostadarraren koloreen ikur dira.
  • Airāvata: Indra bere gainean esertzen zen elefante zuria.
  • Apsarāk: zeruko lamiak
  • Shrī (Lakshmī): zortea eta edertasunaren jainkosa loto lore baten gainean eseria.
  • Kaustubha: akatsik gabeko kontzientzia, Vishnu eta Krishnaren paparra apaintzen duen bitxia.
  • Dhanwantari: jainkoen sendagilea. Vishnuren avatara txikitzat jotzen da. Baita Kāshiko beranduagoko errege ere. Bere eskuetan, amritaz, hilezkortasunaren nektarraz beteriko kumbhazko kopa bat eusten du.

Hilezkortasunaren nektarragatik borroka aldatu

 
Samudra manthana (1870 inguru)

Asurak, nektarra zuen kopa ikusi zutenean, Dhanwantarirengana joan ziren eta kopa kendu zioten, devek parte hartzeko aukerarik izan aurretik. Orduan, Vishnu, berehala, Mohinin bihurtu zen, munduko emakumerik ederrena. Asurak, aho bete hortz eta mugitu ezinik geratu ziren. Une hau, Vishnuk, asurei kopa kendu eta devei emateko probestu zuen.

Rahu planetaren sorrera aldatu

Bhagavata Puranan, istorio hau modu zertxobait ezberdinean kontatzen da. Vishnuren emakume itxurak, deabru eta jainko guztiak lerrokatu zituen. Lehenik, trago bat emango zion erdijainko bakoitzari, eta, ondoren, geratzen zena, deabruen artean banatuko zuen.

Rahu deabruak, orduan, erdi-jainko itxura hartu zuen, nektarraren lehen dosifikazioan parte hartzeko. Bere txanda iritsi eta kopa, nektar tanta bat hartzeko jaso zuenean, Soma (ilargiaren jainkoa) engainuaz ohartu zen, eta Vishnuri adierazi zion. Honek, bere txakra diskaz moztu zion burua. Rahuk nektar tanta jada ahoan zuenez, bere burua hilezkor bihurtu zen, zerutik zintzilik geratu zen, eta, aldian-aldian, mendeku gisa, Ilargia jaten du.

Hau da, hinduek, aro arruntaren hasieran, ilargi eklipseak azaltzeko erabili zuten modua. Eklipse bat gertatzen denean, baita orain bertan ere, hindu asko euren etxeetan beldurtuta ezkutatzen dira, gertaera ez lagungarritzat (a-shubha) jotzen baitute.

Lau hiri hilezkor aldatu

Devak, orain hilezkor bihurtuta, garaiezinak ziren, eta infernuetara bota zituzten asurak. Hala ere, borroka honetan, Indiako lau tokitan erori ziren amrita tanta batzuk.

Lau hiri hauek, nektarrak bedeinkatuak, Kumbhamela izeneko kontzentrazioak ospatzen diren lau erromesaldi tokiak bihurtu ziren.

Kanpo estekak aldatu