Esmeraldako Budaren tenplua

Esmeraldako Budaren tenplua (วัดพระแก้ว, Wat Phra Kaew) Bangkoken, Tailandian, dagoen budisten tenplua da. Tailandiako tenplu budista garrantzitsuena da; hiriaren gune historikoan dago, Phra Nakhon barrutian, Bangkokeko Jauregi Handiaren lurretan. Tenpluaren izen osoa hau da: Wat Phra Sri Rattana Satsadaram, (วัดพระศรีรัตนศาสดาราม).[1]

Esmeraldako Budaren tenplua
วัดพระศรีรัตนศาสดาราม
Kokapena
Herrialdea Thailandia
Hiria Bangkok
District of BangkokPhra Nakhon
KhwaengPhra Borom Maha Ratchawang
Koordenatuak13°45′05″N 100°29′34″E / 13.751388888889°N 100.49277777778°E / 13.751388888889; 100.49277777778
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1785
ErlijioaTheravada
Arkitektura
EstiloaAyutthayako Erresuma
Webgune ofiziala

Historia aldatu

Tenpluaren eraikuntza Buddha Yodfa Chulaloke erregeak hiriburua Thonburitik Bangkokera eraman zuenean hasi zen, 1785ean. Beste tenplu batzuek ez bezala, ez du lekurik monjeek bertan bizitzeko, baizik eta eraikin sakratuak, estatuak eta pagodak baino ez ditu, dekorazio aberatsarekin.

Kanbodiar askok uste dute Wat Prah Keo, Phnom Penhen, Esmeraldako Budak egon beharko lukeen leku legitimoa izango litzatekeela, eta Laosko biztanle askok uste dute leku legitimoa Vientianen dagoen Haw Phra Kaew dela.

Buda, tamainaz txikia den arren, Thailandiako herriaren ikono erlijioso nagusia da. Kondairak dio estatua Indian sortu zela, baina ibilbide luzea izan zuela Bangkokera iritsi aurretik. Hainbat mendetako kokapen aldaketen ondoren, Chakri jeneralak (geroago Rama I.a errege bilakatuko zena) Vientianetik harrapatu eta Thonburira eraman zuen gaur egungo kokapenera eramateko.[2]

Ezaugarriak aldatu

Eraikin nagusia ubosoth zentrala da, eta bertan Esmeraldako Buda dago. Tenplua inguratzen duen harresia, Ramayana mitologiaren elementuekin apaiduta dago barrualderantz; berez, Ramayanaren bertsioa Thailandian Ramakian izenburua du.

Kanpoaldera, harresiak zuriz margotuta daude. Irudi asko daude tenpluaren eremuan, Ramakiango irudiekin, eta horien artean bost metroko altuera duten erraldoiak (yak) nabarmentzen dira. Indiako mitologiatik sortzen dira tximino erregeak eta urrezko pagoda inguratzen duten erraldoiak ere.

Tenpluak Angkor Waten eredu bat ere badu, Nangklao erregeak gehitua (Rama III.a), Kanputxeako Khmer Inperioak eta thailandiarrek sustrai kultural eta erlijioso berberak baitituzte.[3]

Ohitura aldatu

Arrazoi kulturalak direla eta, galtza luzeak eraman behar dira tenplura sartu ahal izateko.

Iruditegia aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. https://www.101viajes.com/bangkok/wat-phra-kaew
  2. Roeder, Eric (1999). "The Origin and Significance of the Emerald Buddha" (PDF). Explorations in Southeast Asian Studies. Honolulu: Center for Southeast Asian Studies, University of Hawai'i at Manoa. 3: 1, 18.[1]
  3. Suksri, Naengnoi; Chakrabongse, Narisa; Limpabandhu, Thanit (2013). The Grand Palace and Old Bangkok. River Books. ISBN 978-974-9863-41-1.[2]

Kanpo estekak aldatu