Eskutxiko Ahotsak Abesbatza

emakume elkartea
Eskutxiko Ahotsak Abesbatza


Datuak
JatorriaAiara (Araba)
Musika motaMusika erlijiosoa, kalekoa, Gabonetako kantak, euskal kantak
Urteak1998tik

Eskutxiko Ahotsak Abesbatza 1998an sortu zen Aiaran.

Ibilbidea aldatu

Eskutxiko Ahotsak Abesbatza Aiarakoa da.[1] Abesbatza 1998an sortu zen,[2] musikaren bitartez, Aiarako herrietako ekintzetan parte hartzeko, bai jaietan, bai bestelako egun berezietan.[3]

Abesbatza sortu zenetik, sarean egin izan dute lan Aiaraldeko eta Arabako abesbatzekin, beste herri eta udalerrietako kontzertuetan parte hartuz eta kanpoko abesbatzak Aiarara ekarriz.[4]

Urtero, Koral Txiki ekimena[5] eta musika erlijioso Topaketak[6] antolatzen dituzte Aiarako herrietan, txandaka.

Abesbatzaren errepertorioan denetarik dago: musika erlijiosoa, kalekoa, Gabonetako kantak, euskal kantak. Aipatu beharrekoa da 2018an, Aiaraldeko Berdintasun Topaketan, Agur Jaun-Andreak parekidea abestu zutela, Topaketari hasiera emateko ekitaldian.[7]

Abesbatzaren kideak emakumeak dira eta Aiara Berdintasunaren Alde Foroan hartzen dute parte. Era berean, martxoaren 8ko eta azaroaren 25eko kanpainetan kolaboratzen dute.[8]

Erreferentziak aldatu

  1. «Elkarteak» www.aiarakoudala.eus (Noiz kontsultatua: 2019-11-12).
  2. (Gaztelaniaz) «ESKUTXI AHOTSAK AIARAKO EMAKUMEN TALDEA DE AIARA» www.euskadi.eus 2011-10-21 (Noiz kontsultatua: 2019-11-12).
  3. (Gaztelaniaz) » Murga celebra sus fiestas a partir de este domingo. (Noiz kontsultatua: 2019-11-12).
  4. (Gaztelaniaz) Federación Alavesa de Coros | Arabako Abesbatzen Elkartea | Jornada de MÚSICA SACRA en Arespalditza (Ayala-Aiara), con la Coral Bleibet abesbatza.. (Noiz kontsultatua: 2019-11-12).
  5. «Koral txiki jaialdia - Aiaraldea.eus» aiaraldea.eus (Noiz kontsultatua: 2019-11-12).
  6. (Gaztelaniaz) «El ‘Mesías’ de Händel llega a Artziniega. Noticias de Alava» Noticias de Álava (Noiz kontsultatua: 2019-11-12).
  7. Arespalditza – Aiaraldeko Berdintasun Topaketa. (Noiz kontsultatua: 2019-11-12).
  8. «AZAROAK 25 - INDARKERIA MATXISTAREN AURKAKO EGUNA» www.aiarakoudala.eus (Noiz kontsultatua: 2019-11-12).

Kanpo estekak aldatu