Esku alfabeto
Esku alfabetoa edo alfabeto daktilologikoa zeinu hizkuntzaren osagarritzat erabiltzen den alfabetoa da. Sistema hau, berez, sistema ortografikoaren moldaketa bat da: eskuen posizioen bitartez alfabetoko letra guztiak azaltzen dira. Beste modu deskriptiboagoaz azaltzeko, airean idaztea bezala dela esaten da. Sistema honen bidez pertsona gorrek hitz berriak edo arraroak direnak azaltzen dituzte. Esaterako Mongoliako hiriburua Ulan Bator dela esateko ziuraski hemen erabiltzen diren keinu hizkuntzetan ez dira zeinu propioak izango; ondorioz, letraz letra azaldu behar da. Logikoa denez, alfabeto hau hizkuntza bakoitzean moldatu behar da; euskara bere sistema propio dauka nahiz eta oso erabilia ez izan; horretan euskararen berezko letrak (tz, ts, tx) azaldu daitezkeen modu zuzenagoan. Zoritxarrez Hegoaldean espainierarena eta Iparraldean frantsesarena erabiltzen dira.
Ikus, gainera
aldatuKanpo estekak
aldatu
Artikulu hau hizkuntzei buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |