Eskoziak 81.610 km²-ko hedadura du. Iparraldetik hegoaldera 441 km luze da eta ekialdeko kostatik mendebaldekora 39 eta 248 km. arteko zabalera du. Bi zonalde geografikotan banaturik dago: Highlands-ak eta Lowlands-ak. Horrekin batera, Shetland, Orkney eta Hebrida uharteak ere Eskoziaren parte dira.

Eskoziako mapa orografikoa.

Kokapen geografikoa aldatu

Eskoziak Britainia Handiko uhartearen goikaldeko herena hartzen du, europar kontinentearen ipar-ekialdean. Denera, 78.772 km²-ko eremuan hedatzen da.[1] Eskoziaren lur-muga bakarra hegoaldean Ingalaterrarekin lotzen duena da eta 96 km ingurutan hedatzen da, ekialdeko kostaldeko Tweed ibaitik mendebaldeko Solwayko fiordora. Ozeano Atlantikoak Eskozia iparraldetik mendebalderuntz ingurantzen du, Ipar Itsasoa berriz bere ekialdean kokatzen delarik. Irlanda Eskoziako Kintyre penintsulatik 30 km-tara dago, aldiz Norvegia Eskoziatik 400 km ipar-ekialderuntz dago, Feroe uharteak 310 km-tara eta Islandia berriz 798 km ipar-ekialderuntz. Eskoziako erdigune geografikoa, ohituraz, Badenochen dagoen Newtonmore herritik kilometro gutxitara dago, jendetsuenak diren eremuetatik iparraldera, halere honi buruzko iritzi ezberdinak daude, neurketak egiten diren eraren arabera, edota eskoziar uharteak kontuan hartzen diren ala ez.

Historia aldatu

Gaur egungo Eskoziako eremuaren hedadura 1237ko Eskozia eta Ingalaterraren arteko Yorkeko Akordioa eta [2] eta 1266ko Eskozia eta Norvegiaren arteko Pertheko Akordioaren berdintsua da.[3] Salbuespen batzuk ere badaude: antzina eskoziar lurraldea zen Man uhartea, orain Britainiar Koroaren Menpekoa da; XV. mendean Orkadak eta Shetland uharteak Norvegiari erosiak izan ziren;[1] aldiz Atlantikoan kokatzen den Rockall uhartetxo harritsua lehenik Erresuma Batuaren eskuetara igaro zen eta 1972ko Rockall Uharteko Akordioaren ostean Eskoziaren jabego bilakatu zen.[4][5] Halere, Irlanda, Danimarka eta Islandiaren aldetik Eskoziaren bereganatze honen legalitatea eztabaidan jarri da, eta nazioarteko zuzenbideari dagokionez ziurrenik eraginik ez du izango.[6][7]

Uharteak aldatu

Sakontzeko, irakurri: «Eskoziako uharteen zerrenda»

Eskoziak 790 uharte baino gehiago ditu, lau talde nagusitan banatuta: Shetland, Orkney, Barruko Hebridak eta Kanpoko Hebridak.

Hauexek dira uharterik handienak:

# Uhartea Eskoziako gaeleraz Azalera (ha) Populazioa (biz) Altuera (m) Uhartedia / Eremua
1 Lewis eta Harris Leòdhas agus na Hearadh 217.898 21.031 799 Kanpoko Hebridak
2 Skye An t-Eilean Sgitheanach 165.625 10.008 993 Barruko Hebridak
3 Mainland (Shetlandak) Mòr-thìr (Sealtainn) 96.879 18.765 450 Shetlandak
4 Mull Muile 87.535 2.800 966 Barruko Hebridak
5 Islay Ìle 61.956 3.228 491 Barruko Hebridak
6 Mainland (Orkadak) Mòr-thìr (Arcaibh) 52.325 17.162 271 Orkadak
7 Arran Eilean Arainn 43.201 4.629 874 Clydeko fiordoa
8 Jura Diùra 36.692 196 785 Barruko Hebridak
9 Hegoaldeko Uist Uibhist a Deas 32.026 1.754 620 Kanpoko Hebridak
10 Iparraldeko Uist Uibhist a Tuath 30.305 1.254 347 Kanpoko Hebridak

Mendiak aldatu

Ben Nevis mendia, Eskozia eta Erresuma Batu osoko mendirik altuena da.

# Izena Altuera Irudia
1 Ben Nevis 1.344 m.  
2 Ben Macdhui 1.310 m.  
3 Braeriach 1.296 m.  
4 Cairn Toul 1.291 m.  
5 Sgor an Lochain Uaine 1.258 m.  
6 Cairn Gorm 1.244 m.  
7 Aonach Beag 1.234 m.  
8 Càrn Mòr Dearg 1.220 m.  
9 Aonach Mòr 1.218 m.  
10 Ben Lawers 1.214 m.  

Aintzirak aldatu

Lomond aintzira Britainia Handiko aintzirarik handiena da azaleraz eta Ness aintzira aldiz ur gehien daukana.

# Uhartea Ingelesez, Eskoziako gaeleraz Azalera Irudia
1 Lomond aintzira Loch Lomond, Loch Laomainn 71'1 m².  
2 Ness aintzira Loch Ness, Loch Nis 56'4 m².  
3 Awe aintzira Loch Awe, Loch Obha 38'5 m².  
4 Maree aintzira Loch Maree, Loch Ma-ruibhe 28'6 m².  
5 Morar aintzira Loch Morar, Loch Mhòrair 26'7 m².  
6 Tay aintzira Loch Tay, Loch Tatha 26'4 m².  
7 Shin aintzira Loch Shin, Loch Sìn 22'5 m².  
8 Shiel aintzira Loch Shiel, Loch Seile 19'6 m².  
9 Rannoch aintzira Loch Rannoch, Loch Loch Raineach 19'1 m².  
10 Ericht aintzira Loch Ericht, Loch Eireachd 18'7 m².  

Ibaiak aldatu

Ibaiak nahiko laburrak dira, luzeena ez baita 200 km-tara iristen. Hona hemen luzeenak:

# Uhartea Eskoziako gaeleraz Luzera Ibai ahoa Irudia
1 Tay ibaia Abhainn Tatha 193 km. Tayko fiordoa, Ipar itsasoa  
2 Clyde ibaia Abhainn Chluaidh 176 km. Clydeko fiordoa, Ozeano Atlantikoa  
3 Tweed ibaia Abhainn Thuaidh 156 km.   Berwick-upon-Tweed, Ipar itsasoa  
4 Dee ibaia Uisge Dhè 140 km. Aberdeen, Ipar itsasoa  
5 Don ibaia Abhainn Dheathain 131 km. Aberdeen, Ipar itsasoa  
6 Nith ibaia Abhainn Nid 112 km. Solwayko fiordoa, Irlandako itsasoa  
7 Spey ibaia Uisge Spè 107 km. Morayko fiordoa, Ipar itsasoa  

Erreferentziak aldatu

  1. a b Whitaker's Almanack (1991) London. J. Whitaker and Sons.
  2. "Uniting the Kingdoms?". Sarrera data: 2008ko apirilaren 25a. Argitaletxea: The National Archives.
  3. Mackie, J.D. (1969) A History of Scotland. London. Penguin.
  4. "On this day - 21 September".
  5. Loren Ganberako Agiriak. Sarrera data: 2008ko apirilaren 25a. Erresuma Batuko Legebiltzarra.
  6. título Legebiltzarreko Estabaidak. Sarrera data: 2008ko apirilaren 25a.
  7. MacDonald, Fraser (2006) The last outpost of Empire: Rockall and the Cold War. Journal of Historical Geography 32. 627–647. orr. Available in pdf

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu