Eskarlatina
- Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.
Eskarlatina Streptococcus pyogenes bakterioak eragindako gaitz infekziosoa da, umeak gehienbat jotzen dituena. Gaitzak goi arnas aparatuan du jatorria, bakterioa faringean kokatu ohi baita. Eztarriko infekzioa eta larruazaleko exantema dira gaixotasun honen ezaugarri nagusiak.
Eskarlatina | |
---|---|
| |
Deskribapena | |
Mota |
upper respiratory tract disease (en) ![]() estreptokozia |
Espezialitatea |
infektologia Pediatria |
Arrazoia(k) | Streptococcus pyogenes |
Sintoma(k) |
Marrubi mihia, sukarra, tripako mina, oka, Negela, Amigdalitisa, adenopatia, eztarriko mina, ring of paleness around the mouth (en) ![]() ![]() Takikardia |
Patogenoaren transmisioa |
droplet transmission (en) ![]() |
Azterketa medikoa | Miaketa fisiko |
Tratamendua | |
Erabil daitezkeen botikak |
Penizilina, macrolides (en) ![]() |
Identifikatzaileak | |
GNS-10-MK | A38 eta A38.9 |
GNS-9-MK | 034 eta 034.1 |
OMIM | 012541 |
DiseasesDB | 29032 |
MedlinePlus | 000974 |
eMedicine | 000974 |
MeSH | D012541 |
Disease Ontology ID | DOID:8596 |
InfekzioaAldatu
Eskarlatina kutsakorra da, kutsapena arnas bidetik ala aho-bidetik izanik. Bakterioa airetik transmititu daiteke, listu-tantaren bidez (eztula, doministikuak...) ala kontaktu zuzenaren bidez (gaixoaren listu hondarrak dituzten objektuen bidez).
Gaitzak betiko inmunitatea eragiten du: behin pasatuta, eskarlatina ez da inoiz berriz harrapatzen.
ErasobideaAldatu
Estreptokokoa faringean ala amigdaletan kokatzen da, bere ahalmen patogenoa areagozten duten sustantziak ekoiztuz: hemolisinak, entzima hidrolitikoak eta toxina indartsu bat, toxina eritrogenikoa. Toxina honek antigeno moduan jarduten du, sintoma sistemikoak sortuz.
Sintoma klinikoakAldatu
Eskarlatinaren inkubazio epea 2 eta 4 egun artekoa da. Lehenengo sintomak eztarriko mina eta sukar handia dira; faringea gorritzen da eta mingaina zuritu. Bi egun beranduago larruazaleko exantema agertzen da, orban gorri txikiak gorputz osoan azalduak. Toxina eritrogenikoa da exantema horren erruduna. Larruazaleko orbanak 7-10 egunetan desagertzen dira.
TratamenduaAldatu
Penizilinaren bitartez tratatzen da gaitza, bakterio eragilea oso sentikorra baita antibiotiko honekiko. Penizilinari alergia dutenei eritromizina ematen zaie.