Eskala diatoniko
Eskala diatoniko bat (grezierazko diatonikos hitzetik) 7 notako eskala musikal bat da, 5 tonuz eta 2 tonuerdiz banatua.[1][2] Tarte horiek antolatzeko moduaren arabera, eskala mota bat baino gehiago lortzen dira, batez ere eskala maior eta eskala minor. Solfeo barruan, eskalako gradu bakoitza adierazten duten 7 silabak hauek dira: "Do - Re - Mi - Fa - Sol - La - Si" edo "C - D - E - F -G - A - B" sistema ingelesean)
Eskala diatonikoak Europako musika-tradizioaren funtsezko egitura dira. Eskola pitagorikoaren akustika-ezagutzaren bilakaeraren ondorio dira.[3] Haren kideek Monocordi izeneko tresna bat eraiki zuten, hari batez osatua. Hari horren luzera aldatuz egin zitekeen soinu desberdinak sortzeko. Emandako maiztasun batetik abiatuta balio hauek defini zitezkeela ikusi zuten:
- Zortziduna: Soka bat beste baten erdia zenean, soinua errepikatu egiten zen, baina askoz zorrotzagoa.
- Bostuna: Sokaren luzera jatorrizko sokaren luzeraren bazen, soinua jatorrizkoaren zen.Pianoko 5 tekla zuriko saltoari dagokio.
- Lauduna: Sokaren luzera jatorrizko sokaren zenean, orduan maiztasunen arteko proportzioa -koa zen.
-
Eskala oso baten 7 notak pianoan ("Do - Re - Mi - Fa - Sol - La - Si").
-
"Do - Re - Mi - Fa - Sol - La - Si" edo "C - D - E - F -G - A - B"
-
Pianoko hiru eskala jarraian
Pitagorasek aurkitu zituen proportzio horiek, batezbesteko aritmetiko, geometriko eta harmonikoen eta zenbaki arrunten mistizismoaren ezagutzek eraginda, batez ere lehenengo laurak (tetrakis). Esperimentuak egin zituen sokaren luzera-proportzio batzuekin: ½, 2/3 (½ eta 1eko batezbesteko harmonikoa) eta ¾ (½ eta 1eko batezbesteko aritmetikoa), eta soinu atseginak sortzen zituztela ikusi zuen, eta proportzio horietan oinarritutako eskala bat eraiki zuen. Aipatutako tarteei diapasoi, diapente (bostun) eta diatessaron (laudun) deitu zien.
Erreferentziak
aldatu- ↑ «Escala mayor y escala menor - hiru» www.hiru.eus (Noiz kontsultatua: 2023-04-04).
- ↑ Eskalak - javimusika. 2022-01-14 (Noiz kontsultatua: 2023-04-04).
- ↑ «Soinu musikalak» www.ehu.eus (Noiz kontsultatua: 2023-04-04).
Ikus, gainera
aldatu- Pianoaren maiztasunak