Eskailera Santua

Eskailera Santua izenarekin (italieraz: Scala Santa) Erromako San Joan Laterangoaren basilikaren aurrez aurre dagoen haitzurdinezko eskailera monumentala da. 1980an Unescok Gizateriaren Ondarea Europan izendatu zuen, 91-003 zenbakiarekin.[1] Nahiz eta Vatikanon ez egon, Lurraldez kanpotasun eskubideari esker, estatu horren menpe dago.

Eskailera Santua
Old Rome
Properties of the Holy See
Scala Santa 1.jpg
Kokapena
Herrialdea Italia
Eskualdea Lazio
Italiako hiri metropolitarraMetropolitan City of Rome
Italiako udalerriRoma Capitale
HiriaErroma
Koordenatuak 41° 53′ 14″ N, 12° 30′ 25″ E / 41.8872°N,12.5069°E / 41.8872; 12.5069Koordenatuak: 41° 53′ 14″ N, 12° 30′ 25″ E / 41.8872°N,12.5069°E / 41.8872; 12.5069
Webgune ofiziala

KondairaAldatu

Antza, jatorriz, eskailera Jerusalemgo Pontzio Pilatosen jauregian zegoen. Katolikoentzat Jesu Kristo, Ostiral Santuan, epaitua izateko, eskailera horretatik igo zen. Horregatik, balore erlijioso handia du; Erromako eta munduko leku santuena dela esan ohi da, eta bakarrik belauniko igo daiteke. Alboetan, 1589tik, eskailera arruntak daude, bestetik. Zenbait toki kristalez babestuta daude: tradizioaren arabera horietan Jesusen odola erori zen.

HistoriaAldatu

Scala Sancta

Eskailera Santa Helenak, 326. urtean Jerusalementik Erromara eramatea agindu zuen. Jerusalemen Pontzio Pilatosen jauregia zegoen. Gaur egun eskailera Sixto V.a aitasantuak 1586-1589 artean agindutako eraikin batean dago babestuta. Goian, Sancta Sanctorumen, Santissimi Salvatore Acheiropoieton irudia dago; "Acheiropoieton" hitzak gizakiaren eskuak margotu ez duela esan nahi du. Eskaileraren hasieran Pasioaren bi eskultura alegoriko ikus daitezke: Pilatosek Jesus entregatzen eta Juda Iskarioteren musua.

Erromesen igarotzeak eskailera kaltetzen zuela eta, 1723tik eskailera babesteko asmoz, intxaurrondo-egurrez estali zen.

1853an , Pio IX.aren aginduz, Eskailera Santua eta ondoko komentua, pasiotar fraideen esku gelditu ziren.

OhituraAldatu

Eskailera belauniko igo behar da otoitz egiten den aldi berean.

IruditegiaAldatu



ErreferentziakAldatu

Kanpo estekakAldatu