Eskaera tamaina ekonomiko

Eskaera tamaina ekonomikoa inbentario eta eskaera kostuak minimotzen dituen eskaeraren tamaina da, izakinen kudeaketarako hainbat eredutan ezartzen den helburuari jarraiki eta izakinen eskaria determinista dela pentsatuz. Oinarriko ereduari Wilsonen formula deritzo eta haustura edo stock-gabeziarik eza, eskari eta hornikuntza denbora finko eta jakinak eta izakinak eskuratu eta eskaerak burutzeko kostu konstanteak ezartzen ditu baldintza moduan. Eredu horretaz haraindiz, eredu konplexuagoak eratu izan dira, eskaera-tamaina handiak egiteagatik hornitzaileak egiten dituen deskontuak, eskaeren jasotze jarraitua eta segurtasun-stocka kontuan hartuz.

Inbentarioko kostu partzialak (eskaerak egiteko kostuak eta biltegiko kostuak) eta kostu totala (kostu partzailen batura) eskaera tamainaren arabera azaltzen dituen grafikoa: eskaera tamaina ekonomikoa 5 unitatekoa da, 40 moneta unitateko kostua ekarriko duena.

Wilsonen formula aldatu

Eskaera tamaina ekonomikoko eredu sinpleena Ford W. Harris estatubatuarrak garatu zuen 1913 urtean, baina R. H. Wilson aholkularia izan zen sakon aztertu eta aplikatu zuena.

Formula eratortzeko, inbentarioak eta eskaeren aginduek dakarten   kostu totala zehaztu behar da:

 

non,   urteko eskaria,   eskaera bat burutzeko kostua,   eskaera tamaina,   urteko eskaera kopurua,   izakin unitate bat biltegian izateko urteko kostua eta   inbentarioko batezbesteko izakin-kopurua den.

Kostu totala minimotzen duen   kalkulatzeko, kostuaren funtzioa berari buruz deribatuz eta 0-ra berdinduz:

 

  bakanduz Wilsonen formula eskuratzen da:

 .

Adibidez, urtean 1000 unitateko eskari finkoa aurreikusten bada, eskaera bat burutzeko kostua 10 eurokoa eta izakin bakoitzak urtean zehar biltegian izateko kostua 2 eurokoa izanik, eskaera tamaina hobezina kostua minimotzeko hau da:

 

Beraz, aldi bakoitzean 100 unitate eskatuz, 10 aldiz egin beharko litzateke eskaera urtean zehar.

Kanpo estekak aldatu