Cet obscur objet du désir
Cet obscur objet du désir, euskaraz "Desioaren helburu ilun hori", gaztelaniaz "Ese oscuro objeto del deseo", Luis Buñuel zuzendari aragoiarrak zuzendu zuen asken filma izan zen. Gidoia Pierre Louÿs idazlearen eleberri bat hartzen du oinarri gisa, La femme et le pantin, euskaraz, "Emakumea eta gizagaixoa". Buñuelen filma guztietan bezala, historian elementu surrealistak tartekatzen dira.[1]
Gertakizunak
aldatuMathieu Faber, protagonista, Sevillatik Madrilera trenez doa. Bidaia hastear dagoenean kubo bat ur hartu eta geltokian dagoen emakume gazte bati burutik behera botatzen dio. Ondoren, tren-konpartimenduko bidaiarikideei emakume horrekin, Conchita izenekoa, izan duen harreman korapilotsua azaltzen die. Oinarrian deskubritzen du harreman sado-masokista bat non Conchitak haren gorputzaren bidez Mathieu erabat menperatu egin du nahiz eta harreman sexualak inoiz ez izan. Historian gertaera biolentoak tartekatzen dira, mota askotako atentatuak eta erasoak.
Bi emakume protagonista
aldatuHasiera batean filmearen emakumezko protagonista Maria Schneider izan behar zen baina hasieratik arazo franko sortu zituen. Azkenik, filmatik aparte gelditu zen baina Buñueli paper bera egiteko bi emakume desberdinak erabiltzeko ideia gelditu zitzaion. Horrela, Carole Bouquet eta Ángela Molina Conchita izan ziren, zenbait ezaugarri desberdinak adieraziz: lehendabizikoa hotzagoa, bigarrena sentsualagoa.
Misoginia
aldatuFilm honetan ere Buñuelek bere misoginia erakusten du. Esaterako, behin eta berriro zaku baten sinboloa errepikatu egiten da, batzutan Mathieu berak eramana. Filmearen une batean Mathieuren maiordomoak zakuaren esanahia argituko digu: "zer pentsatzen duzu emakumeetaz?" galdetuta, zera erantzuten du: "nire lagun filosofo batek dio emakumeak zaborrez betetako zakuak direla". Zenbait uneetan ere Mathieuk Conchitaren aurka biolentzia erabiliko du, honek. odolestuta, bere plazerra erakutsiz.
Erotismoa
aldatuFilmean zenbait eszenetan Conchita biluzik agertuko da eta hori garaiko zinemagintzan aretoetara publiko ugari erakarri zuen. Dena dela, erotismo ilunena eta gogorrena ikusten ez dena izango zen, batez ere Conchitak Mathieuren erabilera sadikoa erakusten duenean.
Aktoreak
aldatu- Fernando Rey : Mathieu Faber
- Carole Bouquet : Conchita I
- Ángela Molina : Conchita II
- Piéral : irakaslea
- Julien Bertheau : Édouard
- André Weber : Martin
- María Asquerino : Encarnación Pérez
- Milena Vukotic : bidaiaria
- Ellen Bahl : arerio
- Muni : zaindaria
- Bernard Musson : polizia
- Jacques Debary :epailea
- Valérie Blanco : neska
- Lita Lluch-Peiro : dantzaria
- Isabelle Rattier : idazkaria
- Isabelle Sadoyan : zaindaria
- Antonio Duque
- André Lacombe
- Annie Monange
- Jean-Claude Montalban
- David Rocha
- Juan Santamaria
- Melody Thomas
- Dick Winslow
- Roger Ibáñez
Erreferentziak
aldatuKanpo estekak
aldatu- (Frantsesez): Filmaren trailerra.
- (Gaztelaniaz): Filmeko esaldi esanguratsuen bilduma.