Escuadra hacia la muerte

Escuadra hacia la muerte (Eskuadra heriotzaruntz) Alfonso Sastrek 1953ko martxoaren 13an taularatu zuen antzezlana da. Idazlearen lan ezagunetariko bat da.

Escuadra hacia la muerte
Jatorria
Egilea(k)Alfonso Sastre
Estreinaldi-data1953
Jatorrizko herrialdeaEspainia
Ezaugarriak
Hizkuntzagaztelania

Historia aldatu

1953ko martxoaren 13an Teatro Popular Universitario-TPU taldeak María Guerrero Antzokian antzeztu zuen baina hirrugarren errepresentazioan lana debekatuts izan zen. Zuzendaria Gustavo Pérez Puig izan zen eta aktoreak Adolfo Marsillach, Agustín González, Fernando Guillén, Félix Navarro, Juanjo Menéndez.[1] Ordurako Alfonso Sastre ezaguna zen bere jarrera kritikoengatik. 1989 arte ez zen berriro ere antzeztu, orduan Antonio Malondaren zuzendaritzapean.

Egitura aldatu

Antzezlana bi ekitaldi ditu, sei eszenetan antolatuta.

Argumentua aldatu

Antzezlana Hirugarren Mundu Gerra hipotetikoan kokatzen. Bost gizonen eskuadara bat, Gobán kabuak zuzenduta abandoardira bidalia izan da erretagoardian etsaien erasoetaz informatzeko. Soldaduek ez dute militar-arimarik eta mozkortu egiten dira; orduan, handik bizirik irtetzeko benetako oztopo gisa ikusten duten Gobán hiltzen dute. Une horretatik aurrera bost soldaduek, datozena ikusita, aurrera ateratzeko bideak aztertzen dituzte eta, azkenean, bide desberdinak hartuko dituzte: Pedro hilketa aitortuko duela dio; Adolfo ez dago ados eta prest dago Pedro hiltzeko bizirik ateratzeagatik; Andresek nahiago dugu etsaiengana igarotzea; Javier bere buruaz beste egingo du. [2]

Bibliografia aldatu

  • Alfonso Sastre (1957): Escuadra hacia la muerte, Madril: Alfil argitaletxea.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu