Errusiar Estatuko Liburutegia
Errusiar Estatuko Liburutegia (errusieraz: Российская государственная библиотека, Errusiako liburutegi nazionala da. Moskun kokatuta ez da San Petersburgon dagoen Errusiar Liburutegi Nazionalarekin nahastu behar. Hau, tamainuz, munduko hirugarren liburutegia eta Errusiako handiena da. 17 milioi liburu ditu.
Errusiar Estatuko Liburutegia Российская государственная библиотека | |
---|---|
Российская государственная библиотека | |
Kokapena | |
Estatu burujabe | ![]() |
Capital of Russia | ![]() |
Administrative okrug of Moscow | Erdialdeko barrutia (Mosku) |
District of Moscow | Arbat District |
Koordenatuak | 55°45′06″N 37°36′32″E / 55.751732°N 37.608996°E |
![]() | |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1862 |
Inaugurazioa | 1862 |
Zuzendaria | Vadim Duda (en) ![]() |
Izenaren jatorria | Vladimir Lenin |
Arkitektura | |
Arkitektoa | Vladimir Shchuko (en) ![]() |
Ondarea | |
Objetu kopurua | 46.916.565 eta 47.100.000 |
Kontaktua | |
Helbidea | ул. Воздвиженка 3/5 |
Webgune ofiziala | |
Historia aldatu
Liburutegiaren jatorria 1862ko uztailean dago orduan Moskuko lehenengo liburutegi publikoa bezala inauguratu baitzen, Rumyantsev Museoari lotuta. 1917ko iraultzaren ondoren funtsak handitu ziren eta espazio berria bilatu zitzaion. 1925 tik "SESBko Lenin Liburutegia" izan hartu zuen. 1991an, erregimenaren erorketaren ondorioz, gaur egungo izena hartu zuen. Liburutegiaren funtsak hain handiak izanda, eraikin desberdinetan sakabanatuta dago. 1922tik 1991era Sobietar Errepublika Sozialisten Batasunan publikatzen ziren liburu guztien kopia bat liburutegi honetan utzi behar zen derrigorrez. Geroztik Errusiar Federakundearen mailan argitaratzen guztiarekin gauza bera egin behar da.[1]
Funtsak aldatu
- Aldizkariak: 13 milioi.
- Mapak: 150.000.
- Partiturak eta grabazioak: 350.000.
- Hizkuntzak: 200. Liburutegiaren funtsen %30 errusiera ez den beste hizkuntzetan daude.
Erreferentziak aldatu
- ↑ http://www.rsl.ru/en Liburutegiari buruzko informazioa ingelesez.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Errusiar Estatuko Liburutegia |