Errusia Berriko Estatu Federala

Errusia Berria Estatu Federala» orritik birbideratua)

Errusia Berriko Estatu Federala (errusieraz: Федеративное государство Новороссияtranslit.: Federativnoie gosudarstvo Novorossia, ukraineraz: Федеративна держава Новоросія), Herri Errepubliken Batasuna (errusieraz: Союз Народных Республик, ukraineraz: Союз Народних Республік) edo Novorossia[1] (hau da, Errusia Berria) Donetskeko Herri Errepublika eta Luganskeko Herri Errepublikaren artean sortutako konfederazioa da, Ukrainako Donetskeko oblasta eta Luhanskeko oblastaren lurrak aldarrikatzen dituena eta etnikoki historian errusiarra izan den lurraldea. Errusiarekin muga egiten duten bi eskualde dira eta nazioarteko mailan Hego Osetiak soilik errekonozitua. Bi Herri Errepubliketako agintariek sinatu zuten konfederazioa 2014ko maiatzaren 24an. Hilabete bat geroago, ekainaren 24an, bi taldeek "Kontseilu Gorena" osatu zuten, eta euren konstituzioak batu, Novorossiya izeneko entitate konfederala ofizialki sortuz.

Errusia Berriko Estatu Federala
errusieraz: Федеративное государство Новороссияz
ukraineraz: Федеративна держава Новоросія

Novorossiako Estatu Federaleko bandera

Novorossiako armarria
Map_of_Novorossiya.png
Geografia
HiriburuaDonetsk
48°0′32″N 37°48′15″E
Hiririk handienaDonetsk
Azalera53201
Administrazioa
Gobernu-sistemaKonfederazio probisionala
Oleg Tsarev (en) Itzuli
Demografia
Biztanleria3.000.000
DentsitateaAdierazpen errorea: Ustekabeko round eragilea bizt/km²
Hizkuntza ofizialak
Erabilitako hizkuntzak
MonetaErrusiar errublo ()
hryvnia ()
Historia
Sorrera data: 2014ko maiatzaren 24a
Bestelako informazioa

Gobernua eta politika aldatu

Gobernuaren egitura eta programa politikoa oraindik ofizialak ez badira ere, Errusia Berria Alderdiaren programa ofizialrekin bat egiten dute:

Ekonomia aldatu

Lurra, lurrazpia, ura, flora eta fauna, industriako elementu nagusiak eta "herritarren lanarekin sortu diren" finantza erakundeak propietate publikoa dira eta ezin dira ondasun pribatuak izan. Lur sail handiak, industria eta finantza erakundeak estatuaren esku egongo dira. Pertsona bakoitzaren soldata "jendarteari ematen dion lanaren erabilgarritasunaren" arabera eskainiko da.

Gobernua aldatu

Novorossiyako autoritate legislatibo gorena "Herriaren Kontseilua" da (errusieraz: Народный советtranslit.: Narodniy Soviet), lan eremuen araberako Herrien Sovieten Ordezkaritzatik sortua. Ordezkariek Herriaren Kontseiluaren buru izan daitezke, kideek hautatua. Organu exekutiboa "kabinetea" da, presidenteak eta Herriaren Kontseiluak onartutako pertsonez osatua.

Hizkuntza aldatu

Estatuko hizkuntza ofizialak errusiera eta ukrainera dira, eta beste hizkuntza batzuk erabiltzea librea da.

Defentsa aldatu

Errusia Berriko indar armatuak Herriaren Miliziak eta Herriaren Autodefentsak osatzen dute, biak ala biak profesionalak zein boluntarioak. Egoerak okerrera eginez gero Herriaren Kontseiluak erreserbistak dei ditzake. Ofizial guztiek Errusia Berriari leialtasuna zin egin behar diote.

Erlijioa aldatu

Erlijio ofiziala Errusiako Eliza Ortodoxoaren esku egongo da. Estatuak erlijio askatasuna bermatzen du, beti ere erlijio horren helburua ez bada jendartearen harmonia haustea.

Erreferentziak aldatu

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu