Erromatar Inperioko hizkuntzak

Hizkuntzak garai historiko batean

Latina eta Grezieraren Koiné dialektoa ziren Erromatar Inperioko hizkuntz ofizialak, baina beste hizkuntza batzuk garrantzitsuak ziren bere eskualdeetan. Latina erromatarren jatorrizko hizkuntza zen eta inperioaren administrazioaren, legeen eta armadaren hizkuntza izaten jarraitu zen garai klasikoan.[2]Mendebaldean Lingua Franca bilakatu zen, alegia, hizkuntza ezberdinak zituzten hiztunek euren artean hitz egiteko erabiltzen zutena. Hirietako administrazioan ere erabili zen, epaitegiak barne.[3][4]. K.o.-go 2012. urtean constitutio Antoniniana izenez ezagutzen den ediktoari esker, Inperioko gizon libre guztiak erromatar hiritartasuna lortu zutenean, erromatar hiritar askok ez zekiten latinez, nahiz eta hizkuntza bera, "erromatartasunaren" adierazgarria zen.[5]

El Djem-eko Tunisia (Erromatar Afrika), mosaikoa (K.o. 220–250 ), Latinezko irudi-legenda hau duela: "Ixo! Utzi zezenak lo egiten" (Silentiu[m] dormiant tauri) eta bost bankete kide solasean (agian gladiadoreak). haien hitzak adierazi dira idatzita bunbuiloetan egongo balira bezela:
- "Biluzik egongo gera" ([N]os nudi [f]iemus)
- "Edateko gaude hemen" (Bibere venimus)
- "Asko hitz egiten ari gera" (Ia[m] multu[m] loquimini)
- "Dei gaitzakete" (Avocemur)
- "Hiru ditugu [edalontzi]." (Nos tres tenemus)Eszenak esaera zahar bat transmiti dezake: "Ez esnatu lotan dauden txakurrak " eta "Jan, edan, eta izan zoriontsu, bihar hil gaitezke eta".[1]

Greziera oso hedatua zegoen Mediterraneo ekialdean amankomuneko hizkuntza moduan. Are gehiago, diplomaziaren hizkuntza ere bazen ekialdean, inperioaren mugez haratago. Koine grekoa ekialdeko Mediterraneoaren eta Ekialdeko komunikazio diplomatikoen inguruko hizkuntza partekatua zen, baita Inperioaren mugetatik haratago ere. Grekoaren nazioarteko erabilera kristautasunaren hedapena ahalbidetu zuen baldintza bat izan zen. Esate baterako, grekoa Bibliako Itun Berriaren hizkuntza gisa hautatu zuten[6] eta Erromatar Inperio Kristauaren kontzilio ekumenikoetarako erabili zuten Latinaren ordez. Inperioa Mendebaldean desegin zenean, grekoa Erromatar Inperioaren hizkuntza nagusi bihurtu zen Ekialdean, gaur egun Bizantziar Inperioa izenaz ezagutzen dugun horretan.

Antzinako gizarteko komunikazioa nagusiki ahozkoa zenez, zaila izan daiteke zehaztea eskualdeko edo tokiko hizkuntzek zenbateraino hitz egin edo erabili ziren beste helburu batzuetarako erromatarren menpe zeuden lurraldeetan. Horren aztarnak batzuk inskripzioetan daude, edo Greziako eta Erromako testuetan, beste hizkuntza batzuk aipatzen direnean, edota interpreteen beharraz idazten dutenean. Punikoa, Koptoera, eta Aramera edo Siriakoari dagokionez, epigrafia edo literatura kopuru esanguratsua bizirik dirau[7]. Zelta hizkuntzak asko zabaldu ziren mendebaldeko Europako zati handi batean, eta hezkuntza zeltikoa ahozkoa zenez, erregistro idatzi gutxi utzi zituen bitartean [8], zelten epigrafia mugatua da, baina ez arraroa[9]. Inperioko hizkuntza germanikoek ez dute inskripziorik ez testurik, gotikoa izan ezik[10] . Eleaniztasunak "kultura-triangulazioan" lagundu zuen; horren bidez, greziarra edo erromatarra ez zen gizabanako batek identitate bat eraiki ahal izango zuen erromanizazio - eta helenizatze- prozesuen bidez[11].

Antzinate berantiarrean botere politikoa deszentralizatu ondoren, latina hainbat adarretan garatu zen Mendebaldeko probintzietan, hizkuntza erromantze bihurtu zirenak: gaztelania, portugesa, frantsesa, italiera eta errumaniera barne. XXI. mendearen hasieran, latinetik eratorritako hizkuntzaren bat zen mila milioi pertsona baino gehiagoren lehen edo bigarren hizkuntza[12]. Latina nazioarteko adierazpide gisa mantendu zen diplomaziarako eta Errenazimentuko humanismoarekin identifikatzen ziren idazlanetarako, XVII. mendera arte. Zuzenbidean eta Eliza Katoliko Erromatarrean, aldiz, gaur egun arte erabili da.

Latina aldatu

Sakontzeko, irakurri: «latin» eta «Latinaren eragina euskaran»

Latina erromatarren hizkuntza zen ezagutzen dugun lehen garaitik. Virgiliok, lehen enperadorea izan zen Augustoren urteetan idatzi zuena, azpimarratzen du latina batasunaren erromatar tradizioaren iturria zela. Virgiliok bere Eneidan, Erromaren fundazioari buruz idaztean hau dio: Jupiter jainkotasun gorenak agintzen du, Italian ezarri diren troiar errefuxiatuek Latindar natiboen hizkuntza erabiliko dutela batasun-bitarteko gisa: "diskurtsoa (sermoa) eta gurasoen ohiturak mantenduko dituzte... eta denak latindar egingo ditut, adierazpide bera erabiliko duten latindar bilakatuko ditut denak[13]. Julio-Klaudiar leinuko enperadoreek, Eneas heroiaren ondorengoak zirela esaten zutenek, Latin hizkuntza zuzentasunaren maila altua (Latinitas) sustatu zuten. Eredu hori gaur egun Latin klasikoa deitzen zaio. Negozio ofizialetan ere latinaren erabilera lehenetsi zuten[14].

Latina konkistatutako lurraldeetako hizkuntza bihurtu zen, bertako jendea hitz egiten hasi zelako, eta ez latin hiztunek bertako jendea ordezkatu zituztelako[15]. Latina ez zitzaien ofizialki ezarri erromatarren agintepean zeuden herriei [16]. San Agustinek ikusi zuen erromatarrek nahiago zutela bere menpekoek latina har zezaten "per pacem societatis", hau da, gizarte itun baten bidez[17]. Hizkuntza-politika hori Alexandro Handiak erabili zuenaren oso bestelako da, hark, grekoa inperioaren hizkuntza ofizial gisa inposatu baitzuen[18]. Latina ez zen erromatar hiritartasunerako eskakizuna, eta ez zegoen hezkuntzarako euskarri gisa pribilegiatu zuen estatu mailako eskolarik. Dena den, hizkuntzaren ezagutza ona desiragarria zen "bere balio kultural, politiko, juridiko, sozial eta ekonomiko handiagatik".[19]

Latina beharrezkoa zen zerbitzu inperialerako eta administrazioan gora egiteko, eta edonola ere, gobernuaren barne-funtzionamendurako erabiltzen zen[20]. Enperadorearen ediktu eta komunikazio ofizialak latinez zeuden, beste hizkuntza batean ere egon zitezkeen tokiko lege eta ebazpenak barne.[21]

Erromatarrek balio handia eman zioten idatzizko hitzari, dokumentazio eta inskripzio publikoekin zuten zaletasun handiak adierazten digun bezala. Burokrazia inperiala hain zegoen mende idazkeraren, ezen Babiloniako Talmudak adierazi baitzuen "Itsaso guztiak tinta balira, kanabera guztiak luma balira, zeru osoa pergaminozkoa, eta gizon guztiak idazten jakingo balute ere, ez lirateke gai izango erromatarraren behar guztiei erantzuteko".[22] Inperioan egongo zen alfabetatzearen batez besteko tasa %5etik %30era edo gorago kalkulatu izan da, hein batean "alfabetatzea" definizioaren arabera[23]. Estatuak hezkuntzan esku-hartzerik ez izateak oztopo izan zen alfabetizaziorako, azken finean, hezkuntza formala, ordain zezaketen familietako umeentzat bakarrik izan baizen[24].

Jaiotza-ziurtagiriak eta herritar erromatarren borondateak latinez idatzi behar izan ziren Alejandro Severoren (222–235) agintaldia arte[25]. Erromatar analfabetoek norbait erabiltzen zuten beraien dokumentu ofizialak irakurtzeko eta idazteko, adibidez, idazkari publiko (scriba) bat .[26] Legeak eta ediktuak idatziz argitaratzen ziren, eta publikoki irakurtzen ziren.[27] Arte publikoa eta erlijio-zeremoniak ideologia inperiala komunikatzeko moduak ziren, ahozko hizkuntza edo irakurtzeko gaitasuna edozein izanik ere[28]. Ipun-baletaren aurrekaria zen antzerki mota bat (pantomimus) eraman zuten Greziatik Erromara, eta Inperio eleaniztun osoan zabaldu zen, hein batean, keinuan oinarritu zelako hitzezko adierazpenaren ordez[29].

Latina armada erromatarraren hizkuntza ofiziala izan zen VI. mendearen erdialdera arte, eta erabilera militarrerako hizkuntza arruntena izaten jarraitu zuen ekialdeko inperioan 630ko hamarkada arte[30]. Aitzitik, gauza jakina da bi gotzain bakarrik hitz egiten zutela latinez dutela Teodosio II.aren erregealdian egindako kontzilio ekumenikoetan (K.o. 450.)[31].

Grekoa aldatu

 
Erromatako kontsul izan zen Lucius Minucius Natalisek (133–134 AD) Asklepiori -ari eskaini zion harlauza, grezkoz idatzia.[32]

Greziako Koine ekialdeko Mediterraneoko hizkuntza komun bihurtu zen, eta Asia Txikian, Alexandro Handiak konkistatu ondoren.[33] Hare, Luziano Samosatakoak, imajinatu zuen grekoa izango zela hildakoen munduan hitz egingo zen hizkuntza unibertsala.[34] Antzinate berantiarrean, grezierako hiztunen gehiengoa greziar penintsulan eta Greziako uharteetan bizi zen, hala nola, ekialdeko hiri nagusietan, Anatoliako mendebaldean, eta kostaldeko eremu batzuetan.[35] Grekoak Ekialdeko Erromatar Inperioko hizkuntza bezala jarraitu zuen, Erdi Aroko greko bihurtuko zen eta azkenik, greko modernoa sortuko zuen.[36]

 
Zizeronen hitzaldi bat jasotzen duen V. mendeko papiro bat, latinez eta grekoz idatzita. [37]

Klaudio enperadorea grekoaren erabilera mugatzen saiatu zen, eta, batzuetan, latina ez zutenen herritartasuna ezeztatu zuen. Erromatar Senatura joatean ere, ordea, bere elebitasunean oinarritu zen, greziar hizkuntzako enbaxadoreekin komunikatzean.[38] Suetoniok, Claudio aipatzean, "gure bi hizkuntzak" esapidea erabiltzen zuela dio[39], eta hain zuzen ere, bere agintaldian erabili zeni idazkari inperialen sistema: bata grekorako eta bestea latinerako.[40]

Bi hizkuntzen eguneroko elkarreragina inskripzio elebidunek adierazten dute, batzuetan grekoaren eta latinaren arteko nahasketa ere egon baitaiteke. Grezieraz hitz egiten duen soldadu baten epitafioa, adibidez, grekoz idatz liteke nagusiki, baina armada erromatarrean duen maila eta batasunarekin, latinez adierazi.[41]

Ekialdeko inperioan, lege eta dokumentu ofizialak latinetik grekora itzultzen ohia ziren.[42] Gobernuko eta Elizako funtzionarioek bi hizkuntzak erabiltzen zituzten V. mendean. [43] VI. mendetik aurrera, kultura grekoa latinezko itzulpenaren bidez soilik ikasten zen Mendebaldean.[44] Latinezko hitz mailegatuak maiz agertzen dira antzinate berantiarreko eta bizantziar garaiko gai teknikoei buruzko greziar testuetan.[45]

Hizkuntza-erreformarako mugimenduak aldatu

Bigarren Sofismoaren joera zen Atizismoa. Zenbait intelektualek, hala nola Aelius Aristidesek, dialekto atikoaren ezaugarri klasiko grekoaren estandarrak berrezarri nahi izan zituzten, Tuzidides, Platon, Demostenes eta aldi klasikoko beste autore batzuek ordezkatuta. Atizismoak inspirtzen zituen prosa idazleek, koineren bulgarizazioak ekiditen saiatu ziren. Helburu hori ez zen oso praktikoa, baina hizkuntza-purismo horrek II. mendeko gramatika- eta lexikografo-loraldia ere islatu zuen.[46] Hizkuntza eta literaturan izandako esperientziak kultura helenikoa gordetzen lagundu zuen Erromatar inperioan.[47]


Beste erreforma batzuen artean, Diokleziano enperadorea (284-305) latinaren autoritatea berritzen saiatu zen, eta "ἡ κρατοῦσα διάλεκτος (hē kratousa dialektos)" adierazpen grekoak latinaren egoera “boterearen hizkuntza” izaten jarraitzen zuela adierazten du.[48] Libanio jakintsuak (IV. mendea) latina erretorika grekoaren kalitatearen gutxitzeak ekarri zuela iritzi zuen.[49] Geroago, VI. mendearen hasieran, Justiniano I enperadoreak ahalegin kixoteskoa egin zuen latinak zuzenbide-hizkuntza gisa zuen estatusa berresteko, nahiz eta bere garaian latinak ez zuen inolako onarpenik hizkuntza bizi gisa ekialdean.[50]

Eskualdeetako hizkuntzak aldatu

Latina eta grekoa elite alfabetatuaren artean menderatzeak ilun dezake ahozko hizkuntzen jarraitutasuna, Erromatar Inperioko kultura guztiak batez ere ahozkoak baitziren.[51] Siriera, koptoera, hebreera eta arameoa hitz egiten zen lekuetan, grekoarekin batera bizi ziren.[52]

Aramera eta Asiriera aldatu

 
Erromatar Inperioa izan zenaren barruan aurki zitezkeen tokiko hizkuntzen mapa. Probintziak K.o. 150. urte ingurukoak dira, baina ordurako horietako hizkuntza batzuk desagertuta zeuden, adibidez: iberiera, K.a. I edo II. mendean, osko hizkuntza K.a. 100. urte inguruan; umbriarren hizkuntzan idatzitako gorde den azken dokumentua K.a. I. mendekoa da; etruskoak zertxobait gehiago iraun zuen, K.o. I. mendearen hasiera arte, etab. Bestalde, urte gutxira, beste batzuk ere desagertuko ziren: hebreera K.o. II mende aldera desagertu zen ahozko hizkuntza gisa, nahiz eta liturgiarako gorde zen.
 
Aqmat, siriar emakume baten hileta bustoa (K.o. II. mandea); Asirieraren Palmirako dialektoaz idatzita dagoen idazkun bat dauka eskuinean.

Artikulu nagusiak: Aramera eta Asiriera

Aramera zen Siria eta Mesopotamiaren hizkuntza nagusia, zenbait euskalkirekin.[35] Asiriera Antiokiaren inguruan erabiltzen zen, Inperioko hiru hiri handienetako batean, eta bereziki kristauek hitz egiten zuten.[53] Siriako literatura II. mendetik ezagutzen da, Edesako kristau-komunitatetik hedatzen baita[54]. Sirierazko literatura goiztiarra ingurune intelektual batean gertatu zen, hein handi batean grekoan, IV. mendera arte, baina bereizgarria izan zen sinbolismo aberatsa erabiltzeagatik eta bertsoetan enfasia izateagatik, eta eragina izan zuen Eusebio Zesareakoa, Basilio Zesareakoa eta Teodoreto Zirokoa idazle grekoetan.[55] Literatura asiriarra goiztiarra barruan Taziano Siriarraren Diatessaron idazlana eta Bibliako atalen itzulpenak zeuden.[54]

Bardesanes siriarra jakintsuak grekoa zekien eta semea bidali zuen Atenask eskolara, baina bere hizkuntza etnikoan idaztea aukeratu zuen. Siriako homilia eta tratatuez gain, Bardesanesek "eragin eta doktrina zalantzagabeko" 150 ereserki idatzi zituen.[56] Garai hartako literatura siriarrean sartzen ziren beste lan batzuk izan ziren, tratatu kristauak, elkarrizketak eta gertaera apokrifoak.[54] Literatura asiriarraren barruan osagai gnostikoak zituen, eta manikeismoa zabaltzeko ere garrantzitsua izan zen. V. mendetik aurrera, idazlan Monofisita eta Nestoriakoak zituen.[57]

Efraín idazle asiriarraren lanak grekora itzuli ziren.[58] Luziano satiriko eta erretorikoa Siriako probintzian zegoen Samosatakoa zen; grekoz idatzi zuen arren, bere burua siriar eta "barbaro" gisa aurkezteak, asirieraz hitz egiten zuela iradokitzen du.[59]

Palmirako soldaduek beren arameo-euskalkia erabili zuten inskripzioetarako, salbuespen harrigarri izan zen hura, latina baitzen militarren hizkuntza.[60]

Koptoera aldatu

Antzinate berantiarrean garatu zen antzinako egiptoar hizkuntzaren izen modernoa da "koptoera".[61] Dirudienez, koptoera literatura-hizkuntza gisa erabiltzea, Egiptoko goi mailako klaseak, euren kultura-ondarea berreskuratzeko egin zuen ahalegin kontzientearen emaitza da.[62]

IV. mendean, idazkera koptoa garatu zen alfabeto grekoan oinarrituta, baina egiptoera demotikoaren hainbat zeinu osagarri erabiliz hizkuntzaren fonetika irudikatzeko. Idazteko modu berri hau hainbat euskalkitan zegoen dokumentutan agertu zen.[62] Une hartan, koptoera hizkuntza erabat literario gisa sortu zen, eta hizkuntza horretan egin ziren greziar idazkeren itzulpen garrantzitsuak, liturgiako testuak eta obra patristikoak. [63] IV. mendetik VII. mendera bitartean, jatorrizko lanak —homiliak, santuen bizitza, arau monastikoak, gutunak eta exhortazioak barne— koptoeraz osatu ziren, batez ere sahidera dialektoan.[64] Idazketa-sistema gisa, koptoera eguneroko helburuetarako erabili zen, hala nola inbentarioak eta higiezinen transakzioak egiteko, bai eta poesiarako ere.[65] 640ko hamarkadan, Egipto arabiarren mendera pasa zenean, biztanle gehienek koptoera hit egiten zuren kristauak gehiengoa ziren.[66] VII. mendearen amaieran, lege-testuak oraindik koptoeran idatzi ziren: adibide batean, protokolo elebidun greko-arabiar bati jarraitzen dio osorik koptoeraz idatzita dagoen testu bat, Mahomari erreferentzia egin eta Hirutasuna aipatzen duena.[67]

Punikoa aldatu

Artikulu nagusia: Hizkuntza punikoa

Kartagoarren hizkuntza semitikoa da punikoa, Afrikako iparraldean erabili zena Erromatar Inperioaren garaian.[68] K.a. 146. urteko erromatarren konkista baino lehen, Tanit jainkosari eta Baal jainkoari eskaintzen zitzaizkien botozko inskripzioak edo hileta oroitarriak izan ziren ia inskripzio puniko guztiak, baina erromatarren garaian neopunikozko eduki-sorta zabalagoa zegoen, eta askotan latinez edo grekoz idatzitako testuekin batera agertzen dira.[69] K.o 14-19 urteen artean Leptis Magnan eraiki zen Erromaren eta Augustoren tenpluan, idazkun neopuniko bat agertu zen, oso bitxia, tenplu hori erabat erromatarra baitzen bere ezaugarri guztietan.[70] Neopunikoz idatzitako azkenetariko inskripzio bat Domizianoren erregealdikoa da (K.o. 81-96)[71] eta II. edo III. mendetik aurrera ez da aurkitu idazkera neopunikoz egindako inskripziorik.[72]; latindar alfabetoa erabili zen IV. eta V mendeetan punikoa idazteko.[73]

Punikoa gizarteko mailarik altuenetan hitz egin zen: Septimio Severo enperadorea (K. o 193-211) Leptis Magnan jaio zen eta punnikoz hitz egin zuen, baita latinez eta grekoz ere; haren ahizpak, berriz, ez zuen latina oso ondo menderatzen.[74] Agustin Hiponakoa Ipar Afrikakoa zen, eta hainbat aldiz aipatzen du hizkuntz punikoa; hebreerarekin eta asirierarekin zerikusia zuela ikusi zuen, eta punikoaren ezagutzak Bibliako hitz semitak argitzen lagundu zion.[75]

Zelta hizkuntzak aldatu

Inperioaren hasieran, hizkuntza zelta nagusiak hauek ziren: Galoa, Galian hitz egiten zen (gaur egungo, Frantzia, Belgika, Suitza eta Italia iparraldea); zeltiberiar hizkuntza, Hispania erdialdean; Britaniera, Britannia probintzian (gaur egungo Britainia Handia Eskozia ezik); eta Galaziera, Anatolia iparraldean K.a. III. mendean finkatu ziren zelten hizkuntza. Galazia toki izena, erromatar probintzia bat, greziarrek galiarrak edo zeltak izendatzeko erabiltzen zuten hitetik eratorria da: Galatai. Latinak berak hitzak mailegatu zizkion galoari oso goiz, Italiako penintsulan asentamendu zeltak zeudelako, hori egin zuen bederen, Ennio idazleak (K.a. 239–169).[76] Antzinate berantiarrean, hitz galo batzuk hain latinizatu ziren, ezen haien jatorria ez baitzen antzeman.[77]

Hispanian zeltiberiar ez ziren beste talde zelta eta protozelta batzuk ere baziren: lusitanoak, beroiak, betoiak, bakzeoak, galaikoak, eta beste. Zeltiberiarrek euren hizkuntza idazten hasi ziren erromatarrekin hartu-emanetan hasi ondoren, K.a. II.[78] eta horretarako iberiar idazkeraren aldaera bat eta geroago, latindar alfabetoa, erabili zuten.[79] Zeltiberierazko 103 inskripziotatik, hogeita hamar bat iberiar idazkeraz idatzita dauden abegi-fitxak dira (tesserae hospitales), eta horietako hogei animalia itxura dute.[80] Familien edo komunitateen arteko laguntza ezartzeko gizarte-ohitura hori, erromatar hospitium usadiorekin bateragarria zen eta horregatik, zeltiberiarrek fitxa horiek egiten jarraitu zuten inperioaren garaiko II. mendean, hori bai, latin hizkuntza erabiliz.[81]. Augusto enperadorearen garaian, zeltiberiarren lurraldea Tarraconensis probintziaren zati bihurtu zen. Zeltiberiar idazkera goiz desagertu zen, Augustoren erregealdian, edo lehenango.[82] Gaur egun zeltiberiar idazkera irakur daiteke baina bakarrik zati batzuk itzuli dira.[83]

Antzinate berantiarrean galoari buruz egindako zenbait aipamenek adierazten dute hitz egiten jarraitu zela. Ireneo, K.o 177. uretko Lugdunumeko gotzaina (gaur egun Lyon), , kexu da bere eliztarrekin bere "hizkuntza barabaroan" -seguru asko galoa- komunikatu behar duelako.[84] Ulpiano lege-gizonak (K.o 170–228) galiar hizkuntzan egindako hitzezko kontratuak aitortu beharra aipatzen du.[85] Lampridiusek dio emakume druida batek profezia bat egin ziola galoz Alexandro Severori (K.o 208-235).[86] Jeronimo Estridongoak (K.o. 331–420), ohartu zen Treveroek[87], Galazian hitz egiten zuten bezalako hizkera erabiltzen zutela.[88]

Bordeleko Marzeloren errezeta farmakologikoen bildumak (IV. mendearen amaierakoa edo V. mendearen hasierakoa) zenbait galiar hitz ditu, batez ere landare-izenak, eta badirudi hizkuntza hori, gutxienez, medikuntza tradizionalerako eta magiarako erabiltzen zela.[89] Sulpicio Severus (K. o. 363–425), Galia Akitaniakoa ere, galiar-latindar elebitasunaz ohartzen da, eta galoa lehen hizkuntza dela esaten du. "Mudu galoaz" (gallice) edo antzekoez hitz egiten duten pertsonen beste aipamen batzuk aurki daitezke, adibidez, latina eskualdeko azentu galoaz hitz egiten duten pertsonena.[86] Hizkuntzen historia ikertzen duten aditu askok uste du galoa Frantzian VI. mendearen amaiera arte hitz egin zela.[89] Tokiko kultura materiala nabarmen erromatartu zen arren, hizkuntza galoak iraun zuela eta erromatarren mende egon zen Galian latinarekin batera mendeetan bizi izan izan zela uste da.[89]

Germanikoa aldatu

Hutsaren hurrengoa da inperio garaiko germaniar hizkuntzetatik erregistratuta geratu dena, gotikoari dagokiona izan ezik. Latindar Antologia[90] literatur lanean jaso zen elegiazko distiko[oh 1] batean[91] gotikozko esaldi bat aipatzen da. Baina testurik zabalena bestea hau da: Ebanjelioen pasarte garrantzitsuak gotikora itzuli eta VI. mendeko Codex Argenteus[oh 2] [10]-ari esker gorde ziren. Latinak germaniar hizkuntzetatik hitz batzuk maileguan hartu bazituen ere, eragin linguistiko sakonenena kontrako bidean gertatu zen.[92]

Germanierazko eta latinezko elebitasuna bereziki garrantzitsua izan zen militarren artean, batez ere germaniarrez hitz egiten zen eskualdeetatik etorritako soldaduak gidatzen zituzten ofizialentzat. Tazito konturatu zen Arminio, geroago erromatarren aurkako matxinada izugarri arrakastatsua zuzendu zuen ofizial keruskoa, elebiduna zela.[93]

Juliano enperadoreak germaniar tribuno elebiduna erabili zuen espioi gisa.[94] Vindolandako oholtxoetan gordetako erregistroak idazten zituzten ofizialak eta idazkariak batabiarrak ziren, baina haien latinezko idazkietan ez dago beste hizkuntzen zantzurik; hala ere, beren unitateetako soldadu komunek, germanikoa gorde zutela pentsatzen da.[95] Zenbaitetan, latin hiztun ofizialek hizkuntza germanikoa ikasi zuten beren zerbitzaldian eta ondoren interprete gisa aritu ziren.[96] Hizkuntza germaniko bat ikastea lorpen zalantzagarria izan zitekeen, hizkuntza basatitzat hartzen baitzen: V. mendeko Galian, Sidonio Apolinarrek uste du dibertigarria dela bere lagun eruditua Syagriusek germaniar hizkuntza ondo hitz egiten ikasi izana.[97]

Eleaniztasuna aldatu

Hirueletasuna, agian, ez zen arraroa latinez edo grekoz besteko hizkuntza bat hitz egiten zen eskualdeetatik etorritako pertsona hezien artean. Apuleio nobelagilea latinez eta grekoz idatzi zuen, eta Punikoa ikasi zuen bere amarengandik.[98]. Babatha artxiboa eleaniztasun praktikoaren adibide argigarria da. Arabiako probintziako emakume judu baten izena duen papiro hoi, K.o. 93 eta 132. urteen artean idatzia izan zen. Batez ere aramera erabiltzen da bertan, bertako hizkuntza hain zuzen, baina eragin semita eta latinoa daukan grafia grekoaz idatzia izan zen. Bestalde, erromatar gobernadoreari igorri zitzaion beste idazki bat, eskaera bat, grezieraz idatzi zen.[99]

Inperioko eleaniztasunaren eta kultura-aniztasunaren adibide harrigarri bat II. mendean Regina izeneko emakume batentzat egindako epitafio bat da. 1878an aurkitu zuten, Ingalaterrako ipar-ekialdean, South Shields-eko erromatar gotorlekutik gertu. Inskripzioa latinez eta Palmirako arameieraz idatzita dago, Reginaren senarraren zen Barates-aren hizkera hain zuzen. Berates hori Palmirar jatorriko izen bereko estandarte-eramaile (vexillarius) batekin identifikatu dute.[oh 3]

Seguruenik Hadrianoren Harresiko gotorlekuetako batean ariko zen soldadu. Latina, ordea, Palmirako ohorezko inskripzio grekoen modura eraikitzen da gramatikalki, Barates arameraz eta grekoz elebiduna zela iradokiz, eta latina hirugarren hizkuntza zuela. Zati latindarra handiagoa eta luzeagoa da, eta informazio gehiena ematen du. Palmirerazko testua kurtsibaz idatzita dago, eta Regina izena eta minaren adierazpen bat besterik ez ditu idatzita. Britainnian oso jende gutxik irakur zezakeenez palmirarrera, haren erabilera Baratesek bere identitatea eta emozioak adierazteko erabili zuela ematen du. Laugarren hizkuntza elementua Regina da, latina edo zelta izan daitekeena. Izen horiek nahita hautatuak dirudite bere dualtasunagatik. Regina bera Catuvellauni bezala identifikatzen du bere burua, (Catuvelllauni-en hiriburu Verulamium[oh 4] zuen) baina inskripzioan, ortografia galo-britainiar ortografia erabiltzen da herriaren izena jartzeko, hau da: Catuallauna (femeninoa), zati latinoan erabiltzen dena.[100]

Banaketa geografikoa aldatu

Italiar penintsula eta Sizilia aldatu

Italian, latinaren erabilera idatziak Oskoa —latina bezala, hizkuntza italikoa— eta Etruskoa ordezkatu zituen I. mendearen amaieran.[101] Vesubiok K.o. 79. urtean izandako erupzioagatik Oskoaren grafitiak gordetzen dira, Pompeian eta Herculanon, oskoen eskualdean baitzeuden biak. Gainera, K.o. 62. urteko beste grafiti pare bat gordetzen dira aurretik egon zen lurrikara baten aurretik edo ondoren datatu daitezke[102] I. mendearen erdialdean, Klaudio enperadoreak, antzinako gaietan interesa zuenak, bazekien etruskoa eta Etruskoen historia bat idatzi zuen hainbat bolumen zuen lan batean, baina ez du iraun.[103]

Eleaniztasuna Siziliaren ezaugarria izan zen mendeetan zehar, kartagoarren, grekoen eta erromatarren okupazioen ondorioz. Garai errepublikanoan esklaboen merkataritzak grezierazko eta ekialdeko beste hizkuntza batzuetako hiztunak uhartera ekarri zituen. Ondoren, Inperioaren mendeetan, Grekoa estatus altuko pertsonen hizkuntza zen, gobernuko funtzionario eta enpresaburuena batez ere.[104] Inperioan hasieran Siziliara egindako immigrazioa maizago sortu zen latinez hitz egiten zen lekuetan, grezieraz hitz egiten zen lekuetan baino. Latin hiztun afrikarrak presentzia nabarmena izan zuten Sizilian.[105] Inskripzio kristauak grekoz idazten ziren batik bat.[106] Antzinaro berantiarrean, elebitasun greko-latinoa eguneroko elkarrekintza pertsonalaren bidez eskuratzeko adinakoa zen.[107] Sirakusako komunitate juduak grezieraz eta hebreeraz elebidunak izan zela dirudi.[108] Asiriera ere erabili zelaren frogak daude.[108]

Mendebaldeko probintziak aldatu

Mendebaldeko Inperioan, latinak pixkanaka ordeztu zituen hizkuntza zeltikoak. Batak eta besteek jatorri indoeuroparra partekatzen zuten, eta, sintaxia eta hiztegiko elementu komunek latina hartzea erraztu zuten.[109] Mediterraneoko Galia (Frantziako hegoaldea) hirueleduna zen (grekoa, latina, eta galikoa) K.a. I. mendearen erdialdean.[110] Latina agintearen egiturara iristeko ezinbestekoa zen eta horren ondorioz, laster desagertu ziren Iberiar penintsulan (Hispania) eta Galian tokiko hizkuntzak irudikatzeko erabili ziren idazkerak.

Kultura galo-erromatar bereizgarri bat sortu zen hala ere, eta beste alderdi batzuen artean, testu galo-latinoak idazten hasi ziren.[111] Hala ere, oritarrietako inskripzio latinoetan, izen zeltak dituzten pertsonak nekez identifikatzen dira "zelta" edo "galo" gisa; askoz joera handiagoa dute beren hiriko edo etniako jende-izena (Aedui, Remi, Piktoa)[112] edo haien boto-tribuak[113] erabiltzeko, eta horrela herritar erromatar gisa identifikatzen dute euren burua. Latineko zenbait idazle garrantzitsu iberiar penintsulan jaio ziren inperioaren garaian, Seneka, Lukano, Kintiliano,[114] Martzial eta Prudentzio barne. Hala ere, nahiz eta latina eskuratu, pertsona batzuek hizkuntza galoa mantendu zuten eta hizkuntzak denbora askoan iraun zuen, VI. mendearen erdialdera arte gutxienez, nahiz eta tokiko kultura materialean erromanizazio nabarmena egon.[89]

Galia mediterranearreko (Narbonensis) grezierazko 136 inskripzio gehienak, jatorrizko kolonia grekoenak barne, Augusto ostekoak dira.[115] Haien edukiek adierazten dute grekoa gero eta gehiago erabili zela helburu espezializatuetarako: "hezkuntza, medikuntza, antzerkia, jarduera agnostikoak, artea, magia, erlijioa, kristautasuna barne".[116] Marseillako inskripzioek (antzinako Massilia), greziar Fozeako kolonia gisa sortua K.a. 600. urte inguruan, grekoaren etengabeko erabilera erakusten dute, bereziki hezkuntzan eta medikuntzan, garai inperialeko II. eta III. mendeetan.[117] IV. mendean, Galia Akitaniako Ausonio poeta eta jakintsu latindarrak, bere aita medikua deskribatzean, idazten du latinaz baino elokuentzia handiagoz hitz egiten duela grekoz . [118]

Euskararen aurrekaria edota familia bereko hizkuntzak, bizirik iraun zuten Pirinio inguruetan. [119] Horren froga dira I. eta III arteko mendeetako idazkunak. Akitaniaren hegoaldean, jatorrizko Akitania izan zena, euskal hizkuntzak Goi Erdi Aroa arte iraun zuen, Gaskonian gaskoi hizkuntza erromantzeak hura ordeztu zuen arte.

Oharrak aldatu

  1. Bi lerroz osatutako olerki bat
  2. Codex Argenteus VI. mendeko eskuizkribua da, eta gotikora itzuli zen IV. mendeko Bibliaren zati bat jasotzen du. Bibliaren itzulpen hori hainbat egilek egin zuten, ziurrenik Ulfilas gotzaina buru zutela.
  3. Bigarren inskripzioa hau, Corstopitum-en (Corbridge) aurkitu zen, 50 kilometrora dagoen gotorlekua.
  4. Gaur egungo St Albans, Hertfordshiren

Erreferentziak aldatu

  1. Richard Brilliant, "Scenic Representations," in Age of Spirituality: Late Antique and Early Christian Art, Third to Seventh Century (Metropolitan Museum of Art, 1979), 96–97. or.
  2. Bruno Rochette, "Language Policies in the Roman Republic and Empire," translated by James Clackson, in A Companion to the Latin Language (Blackwell, 2011), 560. or.
  3. Alex Mullen, "Introduction: Multiple Languages, Multiple Identities," in Multilingualism in the Graeco-Roman Worlds (Cambridge University Press, 2012), 28. or.
  4. Rochette, "Language Policies in the Roman Republic and Empire," 554. eta 556. or.
  5. J.N. Adams, "Romanitas and the Latin Language," Classical Quarterly 53.1 (2003), 185–186 or, 205.
  6. Treadgold, A History of the Byzantine State, 5. or.
  7. Richard Valantasis, introduction to Religions of Late Antiquity in Practice (Princeton University Press, 2000), 11. or.
  8. MacMullen, "Provincial Languages in the Roman Empire," 15–16. or.
  9. Joseph Eska, "Inscriptions in the Celtic World," in Celtic Culture: A Historical Encyclopedia (ABC-Clio, 2006), 965–970. or.
  10. a b Tore Janson, A Natural History of Latin (Oxford University Press, 2004), 87. or.
  11. Mullen, Southern Gaul and the Mediterranean, 264–265. or.
  12. James Clackson, introduction to A Companion to the Latin Language, 1. or.
  13. Virgilio, Aeneid 12.834 eta 837; Rochette, "Language Policies in the Roman Republic and Empire," 549, 563 or; Adams, "Romanitas and the Latin Language," 184 or.
  14. Rochette, "Language Policies in the Roman Republic and Empire," 552 or.
  15. József Herman, Vulgar Latin, Roger Wright-ek ingelesera itzulita (Pennsylvania State University Press, 2000, jatorrian 1975an frantsesez argitaratuta ), 10 or.
  16. Rochette, "Language Policies in the Roman Republic and Empire," 549 or.; Charles Freeman, The Greek Achievement: The Foundation of the Western World (New York: Penguin, 1999), 389–433. or.
  17. Augustine of Hippo, De Civitate Dei 19.7.18, as cited by Rochette, "Language Policies in the Roman Republic and Empire," 549 or.
  18. Rochette, "Language Policies in the Roman Republic and Empire," 549 or, Plutarcoren aipatuz, Life of Alexander 47.6.
  19. Mullen, Southern Gaul and the Mediterranean, 265 or.
  20. Millar, A Greek Roman Empire, 92 or.
  21. ibidem
  22. Clifford Ando, Imperial Ideology and Provincial Loyalty in the Roman Empire (University of California Press, 2000), 86–87 or.
  23. William V. Harris, Ancient Literacy (Harvard University Press, 1989), 5. or.; William A. Johnson, Ancient Literacies: The Culture of Reading in Greece and Rome (Oxford University Press, 2009), 3–4, 5. or. oharra batez ere; T.J. Kraus, "(Il)literacy in Non-Literary Papyri from Graeco-Roman Egypt: Further Aspects of the Educational Ideal in Ancient Literary Sources and Modern Times," Mnemosyme 53.3 (2000), 325 or.; Marietta Horster, "Primary Education," hemen The Oxford Handbook of Social Relations in the Roman World, 89, 97–98 or.
  24. Christian Laes, Children in the Roman Empire: Outsiders Within (Cambridge University Press, 2011, originally published in Dutch 2006), 108. or; Horster, "Primary Education," in The Oxford Handbook of Social Relations in the Roman World, 89. or.
  25. Adams, "Romanitas and the Latin Language," 186–187. or.
  26. Ando, Imperial Ideology and Provincial Loyalty in the Roman Empire, 101 or; Kraus, "(Il)literacy in Non-Literary Papyri from Graeco-Roman Egypt," 325–327. or.
  27. Susan P. Mattern, Rome and the Enemy: Imperial Strategy in the Principate (University of California Press, 1999), 197 or.; Teresa Morgan, Literate Education in the Hellenistic and Roman Worlds (Cambridge University Press, 1998, 2000), 1–2 or. eta hurr.; Greg Woolf, "Literacy or Literacies in Rome?" in Ancient Literacies, 46 or.tik aurrera.; Horster, "Primary Education," in The Oxford Handbook of Social Relations in the Roman World, 97. or. Clifford Andok galdetzen du "what good would 'posted edicts' do in a world of low literacy?' in Imperial Ideology and Provincial Loyalty in the Roman Empire, 101. or.
  28. Susan P. Mattern, Rome and the Enemy: Imperial Strategy in the Principate (University of California Press, 1999), p. 197; Teresa Morgan, Literate Education in the Hellenistic and Roman Worlds (Cambridge University Press, 1998, 2000), 1–2 et passim; Greg Woolf, "Literacy or Literacies in Rome?" in Ancient Literacies, 46. or. eta hurr.; Horster, "Primary Education," in The Oxford Handbook of Social Relations in the Roman World, 97. or.Ando poses the question as "what good would 'posted edicts' do in a world of low literacy?' in Imperial Ideology and Provincial Loyalty in the Roman Empire, 101. or.
  29. Edith Hall, introduction to New Directions in Ancient Pantomime (Oxford University Press, 2008), 6–7 or.
  30. Rance, "The De Militari Scientia or Müller Fragment," 63–64 or.
  31. Millar, A Greek Roman Empire, 100 or.
  32. IG 14.1125
  33. Millar, A Greek Roman Empire, 279 or.; Treadgold, A History of the Byzantine State and Society, 5. or.
  34. Luziano Samosatakoa, Dialogue of the Dead 25; Anderson, The Second Sophistic, 194. or.
  35. a b Treadgold, A History of the Byzantine State and Society, 5. or.
  36. Stefan Zimmer, "Indo-European," in Celtic Culture: An Historical Encyclopedia, 961. or.
  37. Cicero, In Catilinam 2.15, P.Ryl. I 61 "recto".
  38. Rochette, "Language Policies in the Roman Republic and Empire," 552. or.
  39. Suetonio, Life of Claudius 42.
  40. Rochette, "Language Policies in the Roman Republic and Empire," 553. or.; Lee I. Levine, Jerusalem: Portrait of the City in the Second Temple Period (538 B.C.E. – 70 C.E.) (Jewish Publication Society, 2002), 154. or.
  41. Rochette, "Language Policies in the Roman Republic and Empire," 556 or.; Adams, "Romanitas and the Latin Language," p200. or.
  42. Rochette, "Language Policies in the Roman Republic and Empire," 553–554. or.
  43. Millar, A Greek Roman Empire, 93, 94. or.
  44. Moatii, "Translation, Migration, and Communication," 112. or.
  45. Rance, "The De Militari Scientia or Müller Fragment," 63. or.
  46. Anderson, The Second Sophistic, 87–91. or.
  47. Anderson, The Second Sophistic, 101. or.
  48. Rochette, "Language Policies in the Roman Republic and Empire," 560. or.
  49. Rochette, "Language Policies in the Roman Republic and Empire," 560. or.; A.H.M. Jones, The Decline of the Ancient World (Longmanns, 1966), 346. or.
  50. Rochette, "Language Policies in the Roman Republic and Empire," 562–563 or.
  51. Richard Miles, "Communicating Culture, Identity, and Power," in Experiencing Rome: Culture, Identity and Power in the Roman Empire (Routledge, 2000), 59–60. or.
  52. Millar, A Greek Roman Empire, 95. or.
  53. MacMullen, "Provincial Languages," 4. or.
  54. a b c MacMullen, "Provincial Languages," 5. or.
  55. MacMullen, "Provincial Languages," 6. or.
  56. MacMullen, "Provincial Languages," 4–5. or.
  57. MacMullen, "Provincial Languages," 5–6. or.
  58. MacMullen, "Provincial Languages," 7. or.
  59. Edwards et al., Introduction to Apologetics in the Roman Empire, 7. or.; Matthew W. Dickie, "Lucian's Gods: Lucian's Understanding of the Divine," in The Gods of Ancient Greece: Identifies and Transformations (Edinburgh University Press, 2010), 350. or.
  60. Adams, "Romanitas and the Latin Language," 199. or.
  61. Mark Sheridan, From the Nile to the Rhone and Beyond: Studies in Early Monastic Literature and Scriptural Interpretation (Studia Anselmiana, 2012), 225. or.
  62. a b Sheridan, From the Nile to the Rhone, 226. or.
  63. Maged S.A. Mikhail, "An Historical Definition for the 'Coptic Period'," in Coptic Studies on the Threshold of a New Millennium. Proceedings of the Seventh International Congress of Coptic Studies Leiden 2000 (Peeters, 2004), 2. lib., 972. or.
  64. Mikhail, "An Historical Definition for the 'Coptic Period'," 973. or.; Sheridan, From the Nile to the Rhone, 226. or.
  65. Mikhail, "An Historical Definition for the 'Coptic Period'," 973. or.
  66. Ibidem, 974
  67. Ibidem.
  68. Adams, Bilingualism and the Latin Language, 201, 213. or.
  69. Andrew Wilson, "Neo-Punic and Latin Inscriptions in Roman North Africa: Function and Display," in Multilingualism in the Graeco-Roman Worlds, 266–268. or.
  70. Wilson, "Neo-Punic and Latin Inscriptions in Roman North Africa," 282. or.
  71. Wilson, "Neo-Punic and Latin Inscriptions in Roman North Africa," 295. or.
  72. Wilson, "Neo-Punic and Latin Inscriptions in Roman North Africa," 269. or.
  73. Wilson, "Neo-Punic and Latin Inscriptions in Roman North Africa," 307or. eta hurr.
  74. Karel Jongeling and Robert M. Kerr, Late Punic Epigraphy (Mohr Siebeck, 2005), 4. or.; Wilson, "Neo-Punic and Latin Inscriptions in Roman North Africa," 305. or.
  75. Jongeling and Kerr, Late Punic Epigraphy, 4. or.
  76. Adams, Bilingualism and the Latin Language, 185 or. et passim.
  77. Adams, Bilingualism and the Latin Language, 195. or.
  78. Fiona A. Rose, "Text and Image in Celtiberia: The Adoption and Adaptation of Written Language into Indigenous Visual Vocabulary," Oxford Journal of Archaeology 22.2 (2003), 155. or,
  79. (Gaztelaniaz) Lorrio Alvarado,, Alberto José. (2004). «Los Celtíberos» Biblioteca Virtual Miguel de Cervantes (Alicante : Biblioteca Virtual Miguel de Cervantes) (Noiz kontsultatua: 2020-05-12).
  80. Rose, "Text and Image in Celtiberia," 157, 159. or.
  81. Rose, "Text and Image in Celtiberia," p. 159; Leonard A. Curchin, The Romanization of Central Spain: Complexity, Diversity and Change in a Provincial Hinterland (Routledge, 2004), 120. or.
  82. Adams, Bilingualism and the Latin Language, 280. or.
  83. (Gaztelaniaz) GESDINET, ACC TIERRAQUEMADA-. (2019-03-10). «Celtiberia histórica | Celtiberia | Lengua y Escritura» CELTIBERIA HISTÓRICA (Noiz kontsultatua: 2020-05-12).
  84. Irenaeus, Against Heresies I, preface; Pierre-Yves Lambert, La langue gauloise: description linguistique, commentaire d'inscriptions choisies (Editions Errance, 2003), 10. or.
  85. Digest 31.1.11; Lambert, La langue gauloise, 10. or.
  86. a b Lambert, La langue gauloise, 10. or.
  87. Mosela ibaiko bailaran bizi izan ziren belgikar familiako zeltak.
  88. Jerome, commentary on the Letter to the Galatians; Lambert, La langue gauloise, 10. or.
  89. a b c d Laurence Hélix. Histoire de la langue française. Ellipses Edition Marketing S.A. p. 7. ISBN 978-2-7298-6470-5. "Le déclin du Gaulois et sa disparition ne s'expliquent pas seulement par des pratiques culturelles spécifiques: Lorsque les Romains conduits par César envahirent la Gaule, au 1er siecle avant J.-C., celle-ci romanisa de manière progressive et profonde. Pendant près de 500 ans, la fameuse période gallo-romaine, le gaulois et le latin parlé coexistèrent; au VIe siècle encore; le temoignage de Grégoire de Tours atteste la survivance de la langue gauloise."
  90. Latindar antologia, latinezko poemen bilduma bat da; Enioren garaitik 1000. urte arte, eta Pieter Burmann the Youngerrek argitaratuta.
  91. Latin Anthology 285 (= 279 Shackleton Bailey-ren edizioan): Inter 'eils' Goticum 'scapia matzia ia drincan' / non audet quisquam dignos edicere versus ;Adams, Bilingualism and the Latin Language, 275. or.
  92. Adams, Bilingualism and the Latin Language, 274. or.
  93. Adams, Bilingualism and the Latin Language, 274–275 or., Tacitus, Annales 2.10.3. aipatuz.
  94. Ammianus Marcellinus 18.2.2; Adams, Bilingualism and the Latin Language, 275. or.
  95. Adams, Bilingualism and the Latin Language, 276. or.
  96. Adams, Bilingualism and the Latin Language, 276–277. or.
  97. Sidonius, Epistle 5.5; Adams, Bilingualism and the Latin Language, 277. or.
  98. Moatti, "Translation, Migration, and Communication," 111 or., 9. oharra.
  99. Rochette, "Language Policies in the Roman Republic and Empire," 553–555 or.
  100. Mullen, introduction to Multilingualism in the Graeco-Roman Worlds 1–4 or.
  101. Miles, "Communicating Culture, Identity, and Power," 58. or.
  102. James Clackson and Geoffrey Horrocks, The Blackwell History of the Latin Language (Wiley-Blackwell, 2010), 83 or.; Herman, Vulgar Latin, 11. or.
  103. Giuliano Bonfante and Larissa Bonfante, The Etruscan Language (Manchester University Press, rev. ed. 2002), 33. or.
  104. Kalle Korhonen, "Sicily in the Roman Imperial Period," in Language and Linguistic Contact in Ancient Sicily (Cambridge University Press, 2012), 332. or.
  105. Korhonen, "Sicily in the Roman Imperial Period," 336–338. or.
  106. Ibidem. 339–340. or.
  107. Ibidem, 363. or.
  108. a b Ibidem. 366. or.
  109. Rochette, "Language Policies in the Roman Republic and Empire," 550 or.; Stefan Zimmer, "Indo-European," in Celtic Culture: A Historical Encyclopedia (ABC-Clio, 2006), 961 or.; Leonard A. Curchin, "Literacy in the Roman Provinces: Qualitative and Quantitative Data from Central Spain," American Journal of Philology 116.3 (1995), 464. or.
  110. Varro as quoted by Isidore of Seville, Origines 15.1.63, trilingues quod et graece loquantur et latine et gallice; Edgar C. Polomé, "The Linguistic Situation in the Western Provinces of the Roman Empire," Aufstieg und Niedergang der römischen Welt II (De Gruyter, 1983), 527 or.; Philip Freeman, Ireland and the Classical World (Austin: University of Texas Press, 2001), 15. or.
  111. Miles, "Communicating Culture, Identity, and Power," 58–59. or.
  112. Mullen, Southern Gaul and the Mediterranean, 8. or., batez ere 10. oharra.
  113. Antzinako Erroman, tribu bat erromatar hiritarrei atxikitzen zitzaien lurralde-barruti bat zen, hauteskundeetan boto emateko eskubide ematen zuena.
  114. Herman, Vulgar Latin, 12. or.
  115. Mullen, Southern Gaul and the Mediterranean, 266., 273. or.
  116. Mullen, Southern Gaul and the Mediterranean, 266. or.
  117. Mullen, Southern Gaul and the Mediterranean, 267. or.
  118. Ausonio, Epicedion in patrem 9–10 (aitaren ahotsean eta lehen pertsonan idatzitako poema); J.N. Adams, Bilingualism and the Latin Language (Cambridge University Press, 2003), 356–357. or, batez ere 109. oharra, zitatzen du: R.P.H. Green, The Works of Ausonius (Oxford: Clarendon Press, 1991), 276 or.: "on the view that Gaulish was the native language of Iulius Ausonius. Adams is inclined to believe that he simply spoke Latin with a Gaulish accent". Ikusi ere: Mullen, Southern Gaul and the Mediterranean, 269 or. (19. oharra).
  119. Rotaetxe,Karmele. "Basque as a Literary Language," in A Comparative History of Literatures in the Iberian Peninsula (John Benjamins, 2010), 446. or.

Kanpo estekak aldatu