Errobiko Ibarraren Sindikatua

Artikulu hau ibaia kudeatzeko egiturari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Errobi (argipena)».

Errobiko Ibarraren Sindikatua[1], frantsesez Syndicat Mixte du Bassin Versant de la Nive (lehenago Errobiko Erreka Hitzarmenaren Sindikatu Anitza edo Syndicat Mixte du Contrat de Rivière des Nives deitua) Errobi ibaiaren uraren kalitatea hobetzeko asmoz sortutako udalerrien arteko egitura da. Hitzarmen edo contrat baten bidez funtzionatzen duelako hala deituta.

Errobiko Ibarraren Sindikatua
Administrazioa
LurraldeaLapurdi, Nafarroa Beherea
Sorrera1996ko urriaren 22a
PresidenteaJacques Etxandi
HiriburuaUztaritze
Udalerriak49
Estatistikak
Azalera1030 km2 (arroa) km²
Biztanleria162891
Dentsitateabizt./km²

Errobiko arroaren Lapurdi zein Nafarroa Behereko udalerriak biltzen ditu eta egoitza Uztaritzen du.

Kideak

aldatu

47 lurralde kolektibitate biltzen dira bertan:

Instantziak

aldatu

Erabaki instantzia

aldatu

"Batzorde Sindikala" da ebaspenak hartzeko gune nagusia. 63 ordezkarik osatzen dute, biztanleriaren arabera:

  • 1000 biztanletik beherakoek ordezkari bat.
  • 1000 biztanletik gorakoek bi ordezkari.
  • BABk sei ordezkari.

Egun presidentea Jacques Etxandi Anhauzeko auzapeza da.

Kontsulta instantzia

aldatu

"Erreka Batzordea" adostasuna lortzeko gune bat da. Ehun bat lagun biltzen dira: kide profesionalen ordezkariak, hautetsiak, uraren kudeaketarekin lotura duten elkarte eta administrazioak.

Erreferentziak

aldatu

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu