Errizino-olio

Akain-belarraren fruituetatik ateratzen den oiloa. Usain txarrekoa da eta libragarri modura erabiltzen da
Errizino olio» orritik birbideratua)

Errizino-olioa akain-belarraren hazitik ateratzen den landare olio mota bat da. Likidoa kolore gabea edota arinki horixka bat du, ez du usainik eta zapore oso motela du. Irakite puntua 313 ° C eta 961 kg / m3-ko dentsitatea ditu. Dauzkan koipe azido kateen %90a azido errizinoleikotik datorzkio; bere beste osagai narbarmenetako batzuk azido oleikoa eta azido linoleikoa dira.

Errizino-olio botilatxoa.

Antzinatik sendagarri erabilpenak eman zaizkio, denetan ezagunena libragarri gisa. Bestalde, Hego Euskal Herria eta Espainian Espainiako Gerra Zibilan eta ondorengo Francoren diktadurako jazarpenean ohiko zigorren artean errizino-olio gaindosiak edatera derrigortzea zegoen, bereziki emakumeei, libragarria izanik, pixa eta kaka eraginarazi eta denen aurrean lotsagarri gera zitezen[1][2].

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu