Erriberabeitia

Arabako udalerria
Erriberabeiti» orritik birbideratua)

Erriberabeitia[4] (ofizialki Ribera Baja/Erriberabeitia) Arabako erdi-mendebaldeko udalerri bat da, Añanako kuadrillakoa. Herriburua, Ribabellosa, udalerriaren erdi-hego-mendebaldean dago, Gasteiztik 30 bat kilometro hego-mendebaldera.

Erriberabeitia
 Araba, Euskal Herria

Erriberabeitiko armarria

Administrazioa
EstatuaEspainia
ErkidegoaEuskal Autonomia Erkidegoa
LurraldeaAraba
EskualdeaAñana
Izen ofiziala Ribera Baja/Erriberabeitia
AlkateaAmado Martinez de Iturrate Kuartango (Ribera Baja Bizirik)
Posta kodea01213
INE kodea01047
Herritarraerriberabeitiar
Kokapena
Koordenatuak42°44′23″N 2°53′29″W / 42.7398°N 2.8913°W / 42.7398; -2.8913
Map
Azalera27,74 km2
Garaiera482 metro
Distantzia30 km Gasteiza
Demografia
Biztanleria1.423 (2023)
7 (2022)
alt_left 626 (%44) (%50,9) 724 alt_right
Dentsitatea0,06 biztanle/km²
Hazkundea
(2003-2013)[1]
% 55,84
Zahartze tasa[1]% 21,08
Ugalkortasun tasa[1]‰ 47,17
Ekonomia
Jarduera tasa[1]% 75,98 (2011)
Genero desoreka[1]% 7,85 (2011)
Langabezia erregistratua[1]% 9,94 (2013)
Euskara
Euskaldunak[1]% 25,87 (2010)
Kaleko erabilera [2] (2016)
Etxeko erabilera[3]% 4.89 (2016)
Datu gehigarriak
Sorrera data1095
Webguneahttp://www.riberabaja.eus

Izena aldatu

Erriberabeitia izenaren amaierako –a artikulua da eta deklinatzean honela egin behar da: Erriberabeitia, Erriberabeitiarekin, Erriberabeitian...; baina Erriberabeitiko, Erriberabeititik, Erriberabeitira... Era berean, izen honek bere azken –a galtzen du ondoan beste determinatzaile bat edo adjektiboa daramanean; adibidez: Erriberabeiti maitea, Erriberabeiti osoan, Gure Erriberabeiti hau...[4]

Geografia aldatu

Ingurune naturala aldatu

Mendi gutxiko erliebea du Erriberabeitiak. Baia ibaiak udalerriaren mendebaldeko muga zeharkatzen du; ekialdeko muga, aldiz, Zadorrak.

Udalerri mugakideak aldatu

Ekonomia aldatu

Nekazaritza izan da udalerriaren ardatz ekonomiko tradizionala, gaur egun indarra galtzen ari bada ere.

Ribabellosan Arasur parke logistiko handia ireki zuten 2006ko urtarrilean. Oraindik ez da guztiz bukatu, baina 2008ko hasieran 70.000 m2 industria-nabe zituen jada. Ribabellosan bertan fabrikatzen dira Talgo trenen bagoiak 1964tik.

Banaketa administratiboa aldatu

Sei herrik osatzen dute udalerria:

Demografia aldatu

XX. mendearen lehen erdian Erriberabeitiak biztanle gutxi batzuk irabazi zituen, baina nekazaritzari lotutako udalerria izanik, 1950eko hamarkadatik aurrera galera iritsi zen. 1990eko hamarkadan 1950ean zituen biztanleen herena edukitzera iritsi zen. XX. mendearen amaieran eta XXI. mendearen hasieran aldaketa demografiko garrantzitsua gertatu zen, eta biztanle kopurua laukoiztu egin zen, batez ere Miranda Ebro hiriaren hazkundearen ondorioz hango jende asko Erriberabeitira etorri zelako bizitzera.

Erriberabeitiko biztanleria
Datu-iturria: www.ine.es

Politika aldatu

Sakontzeko, irakurri: «Hauteskundeak Erriberabeitian»

2023-2027 legegintzaldia aldatu

2023ko hauteskundeen ondorengo Erriberabeitiako udalbatza

Alderdia

2023ko maiatzak 28

Zinegotziak Boto kopurua
Ribera Baja Bizirik (RBB)
4 / 9
230 (% 37,77)
Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ)
3 / 9
202 (% 33,17)
Alderdi Popularra (PP)
2 / 9
141 (% 23,15)
Euskadiko Alderdi Sozialista-Euskadiko Ezkerra (PSE-EE)
0 / 9
36 (% 5,91)
Datuen iturria: Hauteskunde emaitzak. Eusko Jaurlaritza

Alkateak aldatu

Hauek izan dira Erriberabeitiko azken alkateak:

Alkatea Agintaldi hasiera Agintaldi amaiera Alderdia[5]
Felix Camara Molina[5]/Carlos Julian Sainz[6] 1979 1983 Independenteak[5] / Zentro Demokratikoaren Batasuna[6]
Luis Maria Primitivo Angulo Lopez 1983 1987 Euzko Alderdi Jeltzalea
Luis Maria Primitivo Angulo Lopez 1987 1991 Euzko Alderdi Jeltzalea
Luis Maria Primitivo Angulo Lopez[6] 1991 1995 Euzko Alderdi Jeltzalea
Jose Maria Unamunzaga Guinea 1995 1999 Alderdi Popularra
Jose Maria Unamunzaga Guinea[7] 1999 2002a[8] Alderdi Popularra[9]
Pedro Montoya Ruiz[8] 2002 2003 Euskadiko Alderdi Sozialista - Euskadiko Ezkerra
Pedro Montoya Ruiz[8] 2003 2007 Euskadiko Alderdi Sozialista - Euskadiko Ezkerra
Pedro Montoya Ruiz[8][10] 2007 2011 Euskadiko Alderdi Sozialista - Euskadiko Ezkerra
Pedro Montoya Ruiz[8] 2011 2014b Euskadiko Alderdi Sozialista - Euskadiko Ezkerra
Pedro Montoya Ruiz[8][11] 2014 2015 Ez esleituak
Peio Ruiz Garcia[5][12] 2015 2018c Euzko Alderdi Jeltzalea
Miren Santamaria Martinez[5][12][13] 2018 2019 Euzko Alderdi Jeltzalea
Miren Santamaria Martinez[13][14] 2019 2023 Euzko Alderdi Jeltzalea
Amado Martinez de Iturrate Kuartango[15][16] 2023 Jardunean Ribera Baja Bizirik

a 2001. urtean Jose Maria Unamunzaga 8 urtez gaitasungabetu zuten, Euzko Alderdi Jeltzaleari informazioa ukatzeagatik. 2002an zentsura-mozio bat bere kargutik bota zuen.

b 2014. urtean Pedro Montoyak bere alderdia utzi zuen, ez ordea bere kargua.

c Alkateak bere kargua utzi zuen, udalerri bertan dagoen Arasur parke logistikoa gidatzeko.

Kultura aldatu

Jaiak aldatu

  • Maiatzaren 15a, landa-herri guztietan bezala, San Isidro eguna.
  • Abuztuaren azken astean, Rivabellosako festak.

Ondasun nabarmenak aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. a b c d e f g Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
  2. «Kaleko erabilera herrialdez herrialde» Euskararen erabilera (Wikipedia).
  3. «Etxeko erabilera» Euskararen erabilera (Wikipedia).
  4. a b Euskaltzaindia: 150. araua: Arabako herri izendegia.
  5. a b c d e (Gaztelaniaz) «Base de datos de Alcaldes y Concejales: Ministerio de Política Territorial y Función Pública:» www.mptfp.gob.es (Noiz kontsultatua: 2020-04-05).
  6. a b c «Ribera Baja / Erribera Beitia» Auñamendi Eusko Ikaskuntza (Noiz kontsultatua: 2020-04-17).
  7. (Gaztelaniaz) «La política alavesa se enreda en el juzgado» El Correo 2008-09-20 (Noiz kontsultatua: 2021-10-19).
  8. a b c d e f (Gaztelaniaz) «El alcalde de Ribera Baja, Pedro Montoya, deja el PSE-EE, por desencuentros con sus ediles» El Mundo 2014-12-12 (Noiz kontsultatua: 2021-10-19).
  9. (Gaztelaniaz) «Treviño entra en una nueva etapa con dos alcaldes independientes» El País 1999-07-03 ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2021-01-12).
  10. (Gaztelaniaz) «El alcalde de Ribera Baja pide al Puerto de Bilbao que rectifique su plan de Pancorbo» Diario de Noticias de Álava 2010-11-19 (Noiz kontsultatua: 2021-10-19).
  11. (Gaztelaniaz) «PSE: "El alcalde de Ribera Baja no ha representado los valores socialistas"» El Diario 2014-12-12 (Noiz kontsultatua: 2021-10-19).
  12. a b (Gaztelaniaz) «Peio Ruiz deja la Alcaldía de Ribera Baja para presidir Arasur» Diario de Noticias de Álava 2014-02-18 (Noiz kontsultatua: 2021-10-19).
  13. a b (Gaztelaniaz) «Alcaldías en Álava: Labastida, Zigoitia y Laguardia para el PNV, Samaniego para EH Bildu» Gasteiz Hoy 2019-06-15 (Noiz kontsultatua: 2020-04-05).
  14. (Gaztelaniaz) «Paso adelante para configurar la supermanzana de Arasur» Diario de Noticias de Álava 2022-07-30 (Noiz kontsultatua: 2023-02-11).
  15. «Erriberabeitia Bizirik-ek gobernatuko du» Alea 2023-06-15 (Noiz kontsultatua: 2023-07-06).
  16. (Gaztelaniaz) «Todos los alcaldes y alcaldesas de Álava, pueblo a pueblo» Diario de Noticias de Álava 2023-06-18 (Noiz kontsultatua: 2024-02-11).

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Herriko Wikiatlasa