Erretinopatia diabetikoadiabetesaren begi-konplikazio bat da, erretina gidatzen duten odol-hodien narriadurak eragiten duena. Erretinako odol-hodiak kaltetuz gero, litekeena da odol- edo fluido-ihesa izatea. Gaixotasunak aurrera egiten badu, odol-hodi berriak sortzen dira eta ehun zuntzezkoa erretinan ugaritzen da; horren ondorioz, ikusmena hondatzen da, burmuinera bidalitako irudia lausotu egiten baita.
Hasierako faseetan erretinopatia diabetiko ez-proliferatibo da (basodilatazioa da oftalmoskopioan ikusten den zeinurik goiztiarrena) eta aurreratuetan erretinopatia diabetiko proliferatiboa (oftalmoskopioan neobaskularizazioaren zeinuak ikusten dira).[1]