Erreologia

Materialen gaineko indarrek eragindako deformazioak eta fluxuak aztertzen dituen zientzia
Zirriborro Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.

Erreologia materiaren deformazio eta jarioa aztertzen duen zientziaren adarra da. Eugene Binghamek 1929an sorturiko hitza da grekerazko rheō (isuri) eta logos (jakintza) hitzetatik[1].

Definizio modernoago baten arabera, jariakortasuna duten materialetan tentsio eta deformazioaren arteko erlazioa aztertzen duen fisikaren adarra litzateke. Ingurune Jarraien Mekanikaren barne hartzen da. Erreologiaren helburu garrantzitsuenetako bat materialen portaera modelizatuko duten ekuazioak topatzea da.

Erreferentziak

aldatu
  1. (Ingelesez) Burghelea, Teodor; Bertola, Bertola. (2019). Transport Phenomena in Complex Fluids. Springer International Publishing, 49 or. ISBN 9783030355586..

Kanpo estekak

aldatu