Erregina Gorriaren hipotesia

Teoria ebolutiboa, zeinaren arabera, espezie guztiak lasterketa ebolutiboan sartuta dauden, eta etengabe laster egin behar duten, lehian jarraituko badute. Ondorioz, espezie baten aurrerapen ebolutiboak besteen ingurumena urratzea dakar.

Erregina Gorriaren hipotesia Leigh Van Valenek proposatutako hipotesi zientifiko bat da, bere suntsipenen legeak azaltzeko erabili zuena. Hau, Eboluzio-hipotesi bat da eta bertan, organismoak etengabe eboluzionatu eta ingurunera moldatu beharra dutela azaltzen du, atzean geratu ez daitezen, hau da, ingurunearekiko egokitasuna galdu ez dezaten. Hau, ez da soilik ugal-arrakasta handiagoa lortzeko, etengabe eboluzionatzen dauden beste organismoen aurrean bizirik irauteko baizik. Azken finean, azkarren eboluzionatzen duenak izango du aurrera ateratzeko aukera gehien. Honi, arma-guda deritzo.

Leigh Van Valenek, Erregina Gorriaren hipotesi hau ondorengoa azaltzeko proposatu zuen: populazio askoren suntsipenaren probabilitatea ez dela soilik populazioaren bizi tartean oinarritzen, baizik eta milioika urtetan zehar populazio zehatz baterako konstantea dela. Hau, espezieen koeboluzioaren bidez azaldu daiteke, zeinean zenbait espeziek beste espezie batzuekin batera eboluzionatu duten batak bestearekiko duten dependentzia dela eta. Erlazio osagarri hauek, sinbiosi graduatu baten bidez garatuak izan dira, bi espezieen biziraupen handiagoa bermatuz, eta bi espezieentzako gaitasun hobeak lortuaraziz. Are gehiago, espezie bateko populazio batean gertaturiko moldapen batek, beste espezie bateko populazioari hautespen naturalak eginiko presioa aldatuarazi dezake, honek, koeboluzio antagoniko bati bidea utziko diolarik.

Teoria hau, Lewis Carrollek idatzitako Ispiluan barrena eta Alicek han aurkitu zuena nobelan oinarrituta dago, eta beraz, hortik dator, “erregina gorriaren teoria” izena. Metaforaz betetako istorio honetan, Aliziak etengabe korrika aritzeko arrazoia zein den galdetzen dio erreginari eta honek, leku berean egoteko beti korrika ibili behar dela erantzuten dio, inguruko guztia ere, beraiekin batera mugitzen ari delako.

Teoria honek, hainbat adibide ditu. Horietako adibide garbi bat, orokorrean, harrapakari eta harrapakinen artekoa da, zeinean harrapakariek, beraien harrapakinen defentsa mekanismo berriak konpentsatu beharra duten, beraien erasoetan hobekuntzak eginez. Esaterako, gazela eta gepardoaren kasua aurkitzen da. Gazelak gero eta azkarrago egin behar du korrika gepardoarengandik ihes egiteko, eta gepardoa gero eta azkarragoa izan behar da bere harrapakina ehizatzeko, hau da, batak bestearengan presio ebolutibo bat eragiten du. Beste adibide bat gripearen birusa da. Birus hau urtero mutatzen da eta modu horretan, urtez-urte berarekiko inmunitatea lortu duten indibiduoak infektatu ditzake.

Kanpo estekak aldatu