Erregiñenea baserria

eraikitako euskal ondare nabaria Gaztelun

Egoskozabal Gaztelun dagoen baserria da, landagunearen hegoaldetik hurbileko bizkar zabal batean kokatua.

Erregiñenea baserria
Logotipo del Gobierno Vasco.svg Eraikitako euskal ondasun nabarmena
Kokapena
Herrialdea  Euskal Herria
Probintzia  Gipuzkoa
Udalerria Gaztelu
Koordenatuak 43° 06′ 53″ N, 2° 01′ 26″ W / 43.11462°N,2.02385°W / 43.11462; -2.02385Koordenatuak: 43° 06′ 53″ N, 2° 01′ 26″ W / 43.11462°N,2.02385°W / 43.11462; -2.02385
Historia eta erabilera
EraikuntzaXVI. mendea - XVIII. mendea
Ondarea
EJren ondarea 7

2005eko ekainaren 20an, Eusko Jaurlaritzak monumentu izendatu zuen, Sailkatutako Kultura Ondasuna.

EzaugarriakAldatu

Eraikinak oinplano karratua du; halaber, bi isurkiko zurezko estalkia eta fatxada nagusiarekiko bizkar elkarzuta ditu, ekialderantz orientatua. Bi solairu eta ganbara ditu. Lurzoruaren aldapa aprobetxatuz, hegoaldean sotoa dago. Hormak, kanpoalderantz jarritako harri-hormez eginak daude lau eskantzuak harlanduzkoak dira. Ia bao guztiak harlanduz inguratuak daude. Fatxada nagusian erdi puntuko arku dobelatuko sarrera-atea dago. Bada, sotora doan beste ate dintelatua. Beheko solairuan, lau leiho-bao daude; lehen solairuan beste lau, eta hormapikoaren azpian harlanduz inguratutako idi-begia. Hegoaldeko fatxadan, beheko solairuan hiru leiho-bao daude, eta sotoan leiho gehiago. Iparraldeko fatxadak, altuera txikia du eta ez dago baorik. Mendebaldeko fatxadan, atxikitako teilapea dago.

Eraikinaren oinplanoak, ekialdetik mendebaldera hiru habearte ditu eta iparraldetik hegoaldera bost. Erdialdean, habe eta besoz mihiztatutako atal bakarreko lau pilare, lehen solairua eta ganbara eusten duten harrizko zapaten gainean zentratuak, eta harri-hormez eraikitako alboetako bi zama-horma (ekialdeko fatxada nagusiarekiko elkarzut) daude. Iparraldeko sektorean, abereentzako ukuilua eta etxebizitza daude. Azpian, hegoaldeko sektorean, soto bat dago. Mendebaldeko fatxadara atxikitako teilapea ez da monumentuaren zati bezala hartzen.

ErreferentziakAldatu

Kanpo estekakAldatu