Erreakzio endotermiko

Erreakzio kimikoez mintzatuz, ingurunetik beroa xurgatzen duena edo, gertatzeko, beroa behar duena

Erreakzio endotermikoa, energia absorbatzen duen erreakzio kimikoa da, zeinean erreakzio produktuek erreaktiboak baino maila energetiko altuagoa daukate eta normalean, energia hau bero eran absorbatzen delarik, [1] baina argi energia bezala ere absorba daiteke.

Erreakzio kimikoetan entalpia (H) terminoa erabiltzen da[2] produktu eta erreaktiboen energiari erreferentzia egiteko, erreakzio endotermikoetan erreakzioaren entalpia aldaketa positiboa izango da, ΔH>0 hau da, produktuen entalpia erreaktiboena baino handiagoa izango da[3].

Erreakzio endotermikoen adibideak

aldatu

Ozonoaren (O3) produkzioa, atmosferako goiko geruzetan ematen dena, eguzkia energiak emandako erradiazio ultramoreei esker, erreakzio mota hauen adibidea da. Erreakzio hau ere deskarga elektrikoetatik gertu gerta daiteke (ekaitz elektrikoak gertatzen direnean).

3 O2 + energia ↔2 O3 ; ΔH > 0

Uraren hidrolisia, urak daukan hidrogenoa eta oxigenoa banatzeko erabiltzen dena, beste adibide bat da. Kasu honetan beharrezko energia, energia elektriko bezala ematen da.

2 H2O + energia → 2 H2 + O2    (ΔH = +285 KJ/mol de agua)

Ikus, gainera

aldatu

Erreferentziak

aldatu
  1. «Reacciones Endotérmicas: Concepto y Ejemplos» concepto.de (Noiz kontsultatua: 2019-01-14).
  2. Oxtoby, David W.. (2016). Principles of modern chemistry. (Eighth edition. argitaraldia) ISBN 978-1-305-07911-3. PMC 918895655. (Noiz kontsultatua: 2021-12-16).
  3. Ejemplos de Reacción Endotérmica. (Noiz kontsultatua: 2019-01-14).

Kanpo estekak

aldatu