Errakoreak (frantsesetik raccord) hodiak lotzeko erabiltzen den metalezko pieza da.

Iturgintza-errakoreak.

Suhiltzaileentzako errakoreak aldatu

Suhiltzaileentzako errakoreak su-itzaltze lanetan erabiltzen diren mahukak elkarri lotzeko beharrezkoak dira. Hori dela eta, herrialde bakoitzak errakoreen tamainak arautzen ditu. Adibidez:

  • Bartzelona errakorea: espainiar jatorriko errakorea, "UNE 23400" arauaren baitan arautua.
  • Guillemin errakorea: frantziar jatorriko errakorea, NF erakundeak arautua.
  • Storz errakorea: alemaniar jatorriko errakorea, DIN erakundeak arautua.
  • Britainiar errakorea: ingeles jatorriko errakorea, BS erakundeak arautua.