Eroriratako astronauta (ingelesez: Fallen Astronaut) Paul Van Hoeydonck eskultoreak sortutako 8,5 zentimetroko aluminiozko eskultura bat da. Ilargian dagoen artelan bakarra da. Astronauta baten irudikapena da, bere jantziarekin, espazioaren esplorazioan hil diren astronautak gogora ekartzeko sortua. Mons Hadleyn jarri zuten Apollo 15eko astronautek 1971ko abuztuaren 1ean, momentu horretara arte hil ziren hamalau astronauten izenen zerrendarekin batera.

Eroritako astronauta
Jatorria
Sortzailea(k)Paul Van Hoeydonck (en) Itzuli
Sorrera-urtea1971
Ezaugarriak
Materiala(k)aluminioa
Dimentsioak8,5 (altuera) cm
Kokapena
LekuaMons Hadley (en) Itzuli
BildumaMu.ZEE - Kunstmuseum aan Zee (en) Itzuli
InbentarioaK000639
Koordenatuak26°07′56″N 3°38′02″E / 26.13222°N 3.63386°E / 26.13222; 3.63386
Map

Misioa bukatu zen arte astronautek ez zuten horren berririk eman, eta sekretupean mantendu zuten.

Kanpo estekak aldatu