Ernesto Cardenal

Ernesto Cardenal Martínez (Granada, 1925eko urtarrilaren 20a - Managua, 2020ko martxoaren 1a) nikaraguar teologo, apaiz katoliko eta poeta izan zen.

Ernesto Cardenal
Ernesto Cardenal 2010.JPG
Coat of arms of Nicaragua.svg
Nikaraguako kultura ministro

1979ko uztailaren 19a - 1987
Bizitza
Izen osoa Ernesto Cardenal Martínez
Jaiotza Granada (Nikaragua)1925eko urtarrilaren 20a
Herrialdea  Nikaragua
Heriotza Managua2020ko martxoaren 1a (95 urte)
Heriotza modua berezko heriotza: chronic kidney disease (en) Itzuli
bihotz-biriketako geldialdia
Familia
Anai-arrebak
Familia
Hezkuntza
Heziketa Faculty of Philosophy and Literature, UNAM (en) Itzuli
(1942 - 1946)
Columbiako Unibertsitatea
(1946 - 1947)
Hizkuntzak gaztelania
Irakaslea(k) Armando Rojas Guardia (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerak poeta, apaiz katolikoa, eskultorea, margolaria, teologoa, itzultzailea, politikaria eta apaiz katolikoa
Jasotako sariak
Influentziak Thomas Merton
Kidetza Academia Mexicana de la Lengua
Berlingo Arteen Akademia
Casa de los tres mundos (en) Itzuli
Genero artistikoa lyricism (en) Itzuli
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa katolizismoa
Erlijio-ordena Zistertar
Alderdi politikoa Nazio Askapenerako Fronte Sandinista
Ernesto-cardenal-autograph-2012-ffm-003.jpg

BizitzaAldatu

Mexikon eta Estatu Batuetan Filosofia eta Letrak ikasi zituen, eta Kolonbian Teologia. Somoza diktadorearen aurkako matxinadan hartu zuen parte 1954. urtean. 1957an Gethsemaniko trapatar abadian (Kentucky, AEB) sartu zen, eta harreman handia izan zuen Thomas Merton lekaide eta poetarekin[1]. 1965ean apaiz egin zen eta berak sortutako Solentinameko komunitatean kokatu zen. FSLNn sartu zen, Anastasio Somozaren diktaduraren aurka borrokatzeko. 1979. urtean Kultura ministroa izendatu zuten. Hala ere, 1994an alderdia utzi zuen, Daniel Ortegarekin zituen desadostasunak zirela eta. Askapenaren teologiaren bultzatzaile nagusietakoa izanda, Vatikanoko agintariekin arazoak eduki zituen, bereziki Joan Paulo II aita santuarekin. 1984. urtean Vatikanoak apaizgotik aldendu zuen.

Oso idazle emankorra izan zen, eta olerkiak landu zituen batik bat, saioak idazteaz gain. Gaztelaniaz nagusiki lan egin bazuen ere, liburu asko alemanez argitaratu zituen, bai eta ingeles, frantses, kataluniera eta italierazko itzulpenak ere. Bere lanik ezagunena El Evangelio en Solentiname da, hainbat hizkuntzatara itzulitakoa.

Bibliografia aukeratuaAldatu

  • "Epigramas" (1961).
  • "Poemas" (1961).
  • "Antología de la Poesía Norteamericana" (1963).
  • "Siete Salmos" (1964).
  • "Oración por Marilyn Monroe y otros poemas" (1965).
  • " La voz de un monje en la era nuclear" (1965).
  • "El Estrecho Dudoso" (1966).
  • "Zerschneide den Stacheldranht" (1967).
  • "Antología" (1967).
  • "Protest Achter Prikkeldraad" (1968).
  • "Homenaje a los Indios Americanos" (1969).
  • "Die Ratselhafte Gefagnisgeschichte" (1970).
  • "Vida en el Amor" (1970).
  • "En Bok om Karleken" (1971).
  • "Das Buch Von der Liebe Laeinamerikanische Psalmen" (1971).
  • "La Hora Cero y otros poemas" (1971).
  • "The Psalm of Struggle And Liberation" (1971).
  • "Von der Heiligkeit der Revolution" (1972).
  • "Kubanisches Tagebuch" (1972).
  • "To live is to Love" (1972).
  • "Amour, Secret du monde" (1972).
  • "Canto Nacional al F.S.L.N." (1972).
  • "Elet a Szeretetben" (1973).
  • "Oráculo sobre Managua" (1973).
  • "Dalla rovoluzione alla contemplazione política" (1974).
  • "Poesía nueva de Nicaragua" (1974).
  • "El Evangelio en Solentiname" (1975).
  • "La Santidad de la Revolución" (1976).
  • "Poesía Cubana de la Revolución" (1976).
  • "La Vita E'Sovversiva" (1977).
  • "Antología de poesía primitiva" (1979).
  • "Musik, vie zum Himmel steigt" (1981).
  • "Nostalgia del futuro" (1982).
  • "With Walker in Nicaragua and Other Early Poems 1949-1954" (1984).
  • "Quetzalcoatl" (1985).
  • " Los hijos del bosque de las palabras almas" (1986).
  • "Muyuki wa Mfumwetu Yezu Cristo ne Bamulondi Benda" (1986).
  • "Los ovnis de oro (poemas indios)" (1988).
  • "Cántico Cósmico" (1989).
  • "Ernesto Cardenal para niños" (1990).
  • "La noche iluminada de palabras" (1991).
  • "Del Monasterio al Mundo: Correspondencia entre Ernesto Cardenal y Thomas Merton" (1998).
  • "Vida Perdida" (1998).
  • "Los Años de Granada" (2002).
  • "Las ínsulas Extrañas" (2003).
  • "La Revolución Perdida" (2003).

ErreferentziakAldatu

  1. Jesús MAÑÚ IRAGUI (1990):Ernesto Cardenal, vida y poesía Universidad Simón Bolívar. Books.google.es

Kanpo estekakAldatu