Erne ibaia (gaeleraz Abhainn na hÉirne), Irlanda uhartearen iparraldeko Ulster probintzian kokaturiko ibaia da, Ipar Irlanda eta Irlandako Errepublikaren lurrak zeharkatzen dituena.

Erne ibaia
River Erne (en), Abhainn na hÉirne (ga)
Ballyshannon.jpg
Datu orokorrak
Luzera116 km
Geografia
Koordenatuak54°30′52″N 8°15′55″W
Hidrografia
Ibaiadarrak
LakuakErne
BokaleaOzeano Atlantikoa

IzenaAldatu

Éirne printsesa mitologikoaren izena dauka.

IbilbideaAldatu

Erne ibaia Ulsterreko bigarren ibairik luzeena da, Bann ibaia baino 9 kilometro motzagoa baita.

Cavaneko konderrian sortzen da Stradone herriaren ondoko Gowna aintziran. Ondoren Ipar Irlandako muga zeharkatu eta Fermanagheko konderrian sartzen da. Bertan Erne aintzirak eratzen ditu. Goiko eta beheko aintziren artean konderriko hiriburua den Enniskillen zeharkatzen. Beheko Erne aintziratik ateratzen denean Donegalgo konderrian sartzen da kilometro gutxi batzutan Ballyshannonen itsasoratzen delarik.

Shannon–Erne ubideak Shannon ibaiarekin lotzen du.

Kanpo estekakAldatu