Eric Wieschaus

Eric F. Wieschaus» orritik birbideratua)

Eric Frank Wieschaus (South Bend, Indiana, AEB, 1947ko ekainaren 8a -) estatubatuar biologoa da.

Eric Wieschaus

(2008)
Bizitza
JaiotzaSouth Bend (Indiana)1947ko ekainaren 8a (76 urte)
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Hezkuntza
HeziketaYale Unibertsitatea
Notre Dameko Unibertsitatea
John Carroll Catholic High School (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakbiologoa, genetista eta katedraduna
Enplegatzailea(k)Duke Unibertsitatea
Princetongo Unibertsitatea  (1981 -
Jasotako sariak
KidetzaAmeriketako Estatu Batuetako Zientzien Akademia Nazionala
Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
European Molecular Biology Organization (en) Itzuli
Amerikako Sozietate Filosofikoa
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioakatolizismoa

Biografia aldatu

Fisikako eta biologiako ikasketak egin zituen Estatu Batuetan, South Bend eta Yale unibertsitateetan. Suitza, Frantzia, Alemania eta Estatu Batuetan egin du lan, eta New Jerseyn (Princetoneko Unibertsitateko Biologia Molekularreko Sailean) aritu da azkeneko urteetan.

70ko hamarkadan, Nobel saridun Christiane Nusslein-Volhardekin ikasi zuen, Heidelbergeko Biologia Molekularreko Europar Laborategian, helburu berarekin biek: drosofila euliaren arrautza enbrioi zatikatu nola bihurtzen zen aurkitzea. Urtebeteko lanaren ondoren, hamabost gene desberdin bereizi zituzten, eta gene horietan aldaketak eginez gero enbrioiaren zatikatzean akatsak sor zitezkeela aurkitu zuten.

1980an argitaratu zituzten lehenbiziko ondorioak, umekiaren garapena kontrolatzen duten geneak gen jakin batzuk direla zehaztu ondoren. Lan horri esker, Medikuntzako Nobel saria jaso zuen 1995ean, Christiane Nüsslein-Volhard alemaniarrarekin eta Edward B. Lewis estatubatuarrarekin batera.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu