Gizakiengan erditze goiztiarra, medikoki, haurdunaldiko 37.astea baino lehen jazotako erditzeari deritzo, haurdunaldi gehienek 37 aste baino gehiago irauten baitute[1], azken menstruaziotik kontatzen hasita[2]. Jaiotza goiztiarra, herrialde gehienetan, jaiotzen diren % 6-12 haurretan gertatzen da. Haurdunaldia zenbat eta laburragoa izan, orduan eta handiagoa da konplikazioen arriskua. Garaia baino lehen jaiotzen diren haurtxoek bizitzako lehen urteetan hiltzeko arrisku handia dute, baita osasun-arazo larriak garatzeko, hala nola garuneko paralisia, biriketako gaixotasun kronikoak, urdail-hesteetako arazoak, adimen-atzerapena, ikusmenaren eta entzumenaren galera edota Bularreko haurraren bat-bateko heriotzaren sindromea.

Ohar medikoa
Ohar medikoa
Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.
Erditze goiztiar
Deskribapena
Motaobstetric labor complication (en) Itzuli
jaiotza
EspezialitateaGinekologia eta obstetrizia
Sortzen dupreterm infant (en) Itzuli
Identifikatzaileak
GNS-10O60.1
GNS-9644 eta 765
DiseasesDB10589
MeSHD047928

Jaiotze goiztiarra eragiten duten hainbat faktore ezagun dauden arren, mota honetako jaiotza guztien ia erdietan zaia da arazoaren erroa aurkitzea. Baldintzek ahalbidetzen dutenean, jaiotza goiztiarra atzeratzen saia daiteke, haurdunaldiak amaierara arte jarraitu eta horrela haurtxoak osasun onarekin bizirauteko dituen aukerak areagotu ahal izan ditzan. Baina, egun, ez dago metodo fidagarririk erditze goiztiarra geldiarazi edota prebenitzeko.

Jaiotza goiztiarra ematen bada, haurra Zainketa Intentsiboen Unitate Neonatologikora eramaten da. Bertan, inkubagailuetan jartzen dira. Inkubagailua plastikozko sehaska itxi bat da, haurrari tenperatura eta inguruneko hezetasun kontrolatuari dagokionez giro egoki bat ematen diona, honela kanpoko ingurumen-faktore eta jaioberriaren egonkortasun termikoa arriskuan jartzen duten berezko prozesu fisiologikoez babestuz. Haurra ahalik eta gutxien mugitzen saiatu behar da, germenekiko esposizioa mugatu eta honen energia ahalik eta gutxien galtzeko. Kasu batzuetan, oxigenoz aberastutako atmosfera bat erabili behar izaten da ere, baina ahal bada saihestu egin behar da, bigarren mailako ondorio kaltegarriak eragin baititzake. Adibidez, erretinopatia oxigeno kontzentrazio handiengak sortzen dituenak. Haur goiztiarrei, ospitaleak ematen dituen etengabeko zainketa intentsiborik behar ez dutenean ematen zaie alta.

Epidemiologia

aldatu

Europan eta herrialde garatu askotan jaiotza goiztiarren tasa oro har %5-9koa da; AEBetan %12-13ra ere igo da azken hamarkadetan. Espainian, 1995ean, Ginekologia eta Obstetriziako Espainiako Elkartearen (SEGO) Jaioberrien Medikuntzako Atalak egindako hilkortasunari buruzko Inkesta Nazionalean, erditze goiztiarren intzidentzia %6.94koa zen[1]. Katalunian nabarmen egin du gora goiztiartasun tasak 1993. eta 2002. urteen artean, 1993 urte horietan % 5,5eko tasa erregistratu baitzen;  2002. urtean aldiz, % 7,6koa[1]. Kolonbiako Medellin hiriko San Vicente de Paúl Unibertsitate Ospitalean goiztiartasunaren maiztasuna aldiz %10.6koa da, zehazki haurdunaldia 28 eta 36 aste artean sartzen denean.[2]

Hiru gertaera obstetriko izaten dira erditze goiztiar baten aurretik: berez erditu dutenak (% 40-45), mintza behar baino lehen hautsi dutenak (%25-30) eta gainerakoak (kasuen % 30-35) arrazoi obstetrikoek eragindakoak; esate baterako, infekzioak, umetoki barruko hazkundearen atzerapenak edo aurre-eklanpsian zein minbiziren batean amaren osasunaren arrisku nabarmenak eragindako umetoki-barneko narriadurak. Haurdunaldian oinarrituta, %5a, 28.asteak baino lehen gertatzen dira, goiztiartasun extremoan sartuz. %15a, 28-31 asteen artean (goiztiar larria), %20a, 32-33 asteen artean (goiztiar moderatua), eta % 60-70 34-36 asteen artean.[3]

Jaiotzako pisua haurdunaldiko adina zehaztea baino errazagoa denez, Osasunaren Mundu Erakundeak jaiotzean pisu txikia duten jaioberrien (<2.500 g) jarraipena egiten du, eta horiek. 2000.urtean, gutxien garatutako eskualdeetako erditzeen %16,5ean gertatzen da[4]. Uste denez, pisu txikiko jaiotza horien herena, erditze goiztiar baten ondorio izan zirela. Izan ere, oro har, pisua haurdunaldiko adinarekin lotzen da; hala ere, haurtxoek ohiko tartea baino pisu txikiagoa izan dezakete, erditze goiztiarra ez den beste arrazoi batzuengatik, hala nola haurdunaldian tabakoa eta alkohola kontsumitzeagatik. Jaiotzean, pisu txikia duten jaioberrien artean, amaieran jaiotzen direnak eta haurdunaldirako tamaina txikia duten  haurrak sartzen dira baita ere. Pisuan oinarritutako sailkapenak, jaiotzean pisu oso txikikoak diren aurren taldea ere onartzen du, 1500 g baino gutxiagorekin jaiotzen direnak, edota jaiotzean are pisu txikiaagoa dutenak, 1000 g baino gutxiago pisatzen dutenak[5]. Azken bi talde hauetako jaioberri gehienak garaia baino lehen jaio izan ohi dira.[6]

Kausak

aldatu

Jaiotza goiztiarrekin lotutako arrazoi asko daude. Hala eta guztiz ere, kausen eta jaiotza goiztiarraren arteko erlazioa zein den ez dago argi. Erditzea prozesu konplexua da, eta faktore askok eragiten dute. Baina egun, jaiotza goiztiarra eragin dezaketen ebidentzia handiko lau faktore posible identifikatu dira: fetuaren aktibazio endokrino goiztiarra, umetokiaren gehiegizko distentsioa, umetoki barneko hemorragia dezidala eta hantura edota infekzioa. Gaitz horietako bat edo gehiago pixkanaka aktibatu ahal izaten dira asteetan zehar, baita hilabeteetan ere. Praktikan, jaiotza goiztiarrekin lotzen diren hainbat faktore identifikatu dira, baina lotura batek soilik ez du kausalitaterik ezartzen.[7]

Nahiz eta haurdun batek haurdunaldian dena "ondo" egin, baliteke haur goiztiar bat izatea. Beti daude jaiotze goiztiarrentzako zenbait arrisku-faktore. Adibidez, aurretik haur goiztiar bat izate hutsak, haur goiztiar bat izateko arriskua areagotzen du. Gainera, nahiz eta arraza beltzeko emakume gehienek erditze normal bat izan, batez beste, arraza horretako emakumeek haur goiztiarra izateko probabilitatea %50 handiagoa da arraza zuriko emakumeena baino. Hala ere arraza zuriaren eta beltzaren arteko ezberdintasunen arrazoiak ez dira ezagutzen oraindik, ikerketa sakoneko eremu bat baita.

Beste arrisku-faktore batzuk honako hauek izan daitezke: haur bat baino gehiagorekin haurdun egotea (bikiak, hirukiak edo gehiago), umetokian edo umetoki-lepoan arazoak izatea, amaren osasun-arazo kronikoak, hala nola presio arterial handia, diabetesa eta koagulazioaren nahasmenduak, zenbait infekzio haurdunaldian, zigarroak[8], alkoholak edo legez kanpoko drogak haurdunaldian kontsumitzea,...

Haurdunaren faktoreak

aldatu

Amaren gertakari eta nahasmen batzuek erditze goiztiarra eragin dezakete. Maila sozioekonomiko edo hezkuntza-maila baxua izateak edota ugalketa-urteei begira umea zaharregi edo gazteegi izateak,  35 urtetik gorakoa edo 18 urtetik beherakoa[9][10]. Gainera, Estatu Batuetan eta Erresuma Batuan, emakume afro-amerikarrek eta afro-karibearrek populazio zuriak baino % 15-18 kasu gehiago dituzte erditze goiztiarren tasari erreparatuta. Ezberdintasun hori ez da ikusten adibidez Asiako edo Europa mendebaldeko etorkinekin alderatuta, eta oraindik azal ezina da.

Bi haurdunaldien arteko tartea laburra izateak, erditze goiztiar bat izateko aukerak areagotzen ditu. Erditzen den egunetik 6 hilabetera berriz ere haurdun gelditzen bada, erditze goiztiar bat izateko aukerak bikoiztu egiten dira. Erditze motari eta jarduera fisikoari buruzko ikerketek berriz, emaitza kontrajarriak eman dituzte. Hala ere, jakina da amaren baldintza estresagarriek, lan neketsuek eta lanordu luzeek erditze goiztiarrarekin lotura zuzena dutela[3]. Aurretik abortu induzituak izan dituzten pazienteek, erditze goiztiar bat izateko aukera gehiago dituztela ikusi da, baldin eta abortua kirurgikoa izan bazen, medikatua beharrean[11].

Amak elikadura egokia izatea guztiz garrantzitsua da; izan ere, gorputz-masa txikia duten emakumeek, garaia baino lehen erditzeko arrisku handiagoa dute[12]. Gainera, nutrizio-egoera eskasa duten emakumeak bitamina zein mineral maila urriagoa izan dezakete. Elikadura egokia funtsezkoa da fetoa ongi garatzeko, eta gantz ase eta kolesterol gutxiko dieta izateak erditze goiztiarraren arriskua murrizten lagun dezake[13]. Obesitateak ez dakar berez aurra denbora aurretik izateko arrisku zuzenik, baina diabetesarekin eta hipertentsio arterialarekin lotzen denez, arrisku-faktoretzat hartzen da[10]. Erditze goiztiarren aurrekariak dituzten emakumeek %15-50eko errepikatzeko arrisku gehiago dute, aurreikusitako gertaeren kopuruaren arabera[14]. Neurri batean, ama horiek azpibaldintza kronikoak izaten dituzte, hau da, umetoki-malformazioa, hipertentsioa edo diabetesa. Osagai genetikoa jaiotza goiztiarren kausalitateko faktore bat da. Belaunaldi ezberdinen artean goiztiartasun-arrisku ezberdinak daudela frogatu da.[15][16] Oraindik ez dago identifikatutako generik, eta, antza denez, erditze-lanaren hastapenaren konplexutasunagatik, elkarreragin genetiko polimorfikoak ugariak dira, eta hauek etiologiarekin lotu daitezke.

Emakume zeliakoek erditze goiztiarra izateko arrisku handiagoa dute. Gaixotasun zeliakoa gaixotasun sistemiko autoimmunea da, digestio-sintomarik gabe agertu ohi da, eta tamalez kasu gehienak ez dira ezagutzen, ezta diagnostikatzen ere. Horrek hainbat nahasmendu sortzea eragin dezake, hala nola konplikazio obstetrikoak[17]. Erditze goiztiarra izateko arriskua askoz handiagoa da gaixotasun zeliakoa diagnostikatu eta tratatu gabe dagoenean[18].

Haurdunaldiko faktoreak

aldatu

Haurdunaldi anizkoitzak (bikiak, hirukiak, etab.) jaiotza goiztiarrari lotutako faktore garrantzitsu bat dira. Goiztiartasunari buruzko ikerketa multizentriko baten arabera, bikien % 54 goiztiar jaio ziren, erditze sinpleen % 9,6ren aldean.[19] Hirukiak edo gehiago direnak, arrisku handiagoa dute. Obarioa estimulatzen duten ernalketa areagotzeko medikamentuek, erditze goiztiarra eragiten duten faktore handienetako bat bihurtu dira. Honez gain, haurdunaren osasun-baldintzek, goiztiartasun-arriskua areagotzen dute, eta, askotan, arrazoi medikoak direla medio, erditzera behartu beharra egoten da; baldintza horien artean, presio arterial altua[20], aurreeklampsia[21], amaren diabetesa[22], asma, tiroide guruinaren gaixotasuna eta bihotzeko gaixotasunak egongo lirateke.

Badaude emakume batzuengan eragiten duten nahasmendu anatomiko batzuk, haurtxoaren haurdunaldia eragozten dutenak. Adibidez, emakume batzuek umetoki-lepo ahul edo laburra dute (erditze goiztiarraren iragarle indartsuena).[20][23][24][25] Esan bezala, umetoki-lepoa arriskuan egon daiteke, aurreko konizazio zerbikalagatik edo beste zatiketa mota batzuengatik. Umetoki-malformazioak dituzten emakumeen kasuan, haurdunaldiari eusteko gaitasuna galtzen dute, eta horrek erditze goiztiarra behartzera eskatzen du[26]. Haurdunaldian baginako odoljarioa duten emakumeek, erditze goiztiarrak izateko arrisku handiagoa dute. Nahiz eta hirugarren hiruhilekoan hemorragiak aldez aurreko plazentaren edo luizi plazentarioaren seinale izan daitezkeen – sarritan goizegi gertatzen dira – goiztiartasun-tasa handiagoarekin lotzen da.

Likido amniotikoaren ezohiko kantitateak dituzten emakumeak ere, polihidramnioak edo oligohidramnioak kasu, arrisku egoeran egongo lirateke[27]. Antsietatea eta depresioa ere aurre erditzearekin lotu dira[28]. Azkenik, tabakoaren, kokainaren eta gehiegizko alkoholaren kontsumoak ere areagotu egiten du erditze aurreko arriskua. Tabakoa da haurdunaldian gehien erabiltzen den droga, eta pisu txikiko jaioberria jaiotzeko arriskua ere nabarmen aregotzen du..[29][30] Jaiotzetik aniztasun funtzionala duten haurtxoek ere arrisku handiagoa dute garaia baino lehen jaiotzeko[31].

Amaren beste arrisku-faktore batzuk honako hauek dira:

  • Zerbikaletako, umetokietako edo gernu-traktuko infekzioak.
  • Sexu-transmisiozko gaixotasun batzuk.
  • Urtebete baina gehiago haurdun gelditzen saiatu diren gurasoen haurrak.
  • Aurre-eklampsia.

Berotegi efektua

aldatu

Krisi klimatikoaren ondorioz, beroaren eraginpean egoteak aurre-erditze arriskua areagotzen die haurdunei. Horrek haurdunaldi laburragoa dakar, eta horrek umearen ondorengo osasun eta arazo kognitiboak eragin ditzake. Estatu Batuetako jaiotza-tasen eta datu klimatikoen alderaketan oinarrituta, AEB. 1969tik 1988ra, beroarekin lotutako haurdunaldi arazoak kuantifikatu egin daitezke. Muturreko beroak jaiotzak handitzea eragiten du beroaren eraginpean egon ziren egunean eta hurrengo egunean, eta jaiotza gehigarriak bi astera arte bizkortu bait ziren. Kalkuluen arabera, urtean 25.000 haur jaio ziren denbora baina lehen, batez beste, beroaren eraginpean egotearen ondorioz, eta urtean 150.000 haurdunaldi-egun baino gehiago galdu ziren. Klima-proiekzioek urteko 250.000 haurdunaldi-eguneko galera gehigarriak iradokitzen dituzte mende amaierarako.[32]

Prebentzioa

aldatu

Ikerketek hainbat metodo posible identifikatu dituzte jaiotza goiztiarra, aurre-eklampsia, mintzen haustura goiztiarra eta erditze goiztiarra prebenitzeko[33]

Ikerketak infekzioak murrizteko zaintza-metodo pertsonalak iradokitzen ditu, laguntza nutrizionala eta psikologikoa, eta jaiotze goiztiarraren arrisku-faktoreak kontrolatzea (zutik lan egindako ordu luzeak, karbono monoxidoarekiko esposizioa, etxeko abusua, besteak beste).[34]

Ekografiari eta Ultrasonografiari buruzko Argentinako 16. biltzarrean, azterlan batzuek frogatu zuten haurdunaldiaren 20 eta 24. asteen artean, zerbikometria (edo ekografia transbaginala) izeneko azterlan batek, aukera emango zuela erditze goiztiarra izateko joera zuten emakumeen %50 baino gehiago identifikatzeko. Horrela, tratamendu posibleak identifika litezke, jaiotze goiztiarraren aurrean aurre egin behar dieten arriskuak saihesteko.[35]

Koadro klinikoa

aldatu

Erditze goiztiar berehalakoaren sintomek adierazten dutenez, litekeena erditze goiztiarra izatea da; 21. astetik eta haurdunaldiko 37 asteak baino lehen, ordubetean lau uzkurtze edo gehiagok osatzen dituzte zeinu horiek. Alarma faltsuekin alderatuta, benetako erditzeekin batera umetokiaren lepoa laburtu eta ezabatu egiten da. Honez gain, honako ezaugarri hauek ditu: baginatik hirugarren hiruhilekoan datorren odoljarioa, presio handia pelbisean eta/edo abdomeneko edo bizkarreko mina; hauek guztiek erditze goiztiarraren adierazgarri izango dira.

Baginaren jario urtsu batek, umetxoaren inguruko mintzen haustura goiztiarra adieraz dezake. Nahiz eta mintzen haustura ez duen beti erditze-lanak jarraitzen. Oro har, korioamnionitis izeneko infekzioa eragin dezakete, eta hori arrisku handikoa da, bai fetuarentzat bai amarentzat, eta, beraz, aurre-erditzea erabakitzen da. Kasu batzuetan, umetoki-lepoa goiz luzatzen da, minik egin gabe edo umetoki-uzkurdurak hauteman gabe; beraz, baliteke amak ohartarazpen-seinalerik ez izatea erditze-prozesuan, oso berandu izan arte.

Tratamendua

aldatu

Jaiotza goiztiarrari aurre egiten laguntzen duten bi aukera daude: jaiotza ahal den neurrian atzeratzea, edo fetu goiztiarraren etorrera prestatzea. Biak batera ere gauzatu daitezke.

  • Jaiotza goiztiarra atzeratzea da aukerarik onena. Honek, fetuari, edo fetuei, sabelean heltzeko denbora gehiago ematen die. Hori lortzen laguntzen duten hainbat teknika daude. Lehenengo aukera ohean atseden hartzea da. Posizio horizontalari eusteak presio zerbikala murrizten du, eta horrek denbora luzeagoan egoteko aukera ematen dio, alferrikako mugimenduek eragindako umetoki-narritadura murriztuz, baina horrek uzkurdurak eragin ditzake. Era berean, hidratazio eta nutrizio egokiak garrantzitsuak dira: deshidratazioak umetoki-uzkurdura goiztiarrei laguntzen die. Ospitaleratzen bada, erditze goiztiarreko lana geldiaraz daiteke, zain barneko serumaren bidez amaren hidratazioa hobetuz, besterik gabe. Azken kasuan, uzkurdurak (tokolitikoak) saihesten dituzten medikamentuak daude, hala nola, ritodrine, fenoterol, nifedipina eta atosiban.
  • Jaiotza goiztiarra ezin da beti prebenitu. Haur goiztiarrek birikak erabat garatu gabe eduki ditzakete, oraindik ez baitute surfaktante propioa ekoizten. Horrek jaioberrien arnas zailtasunaren sindromea zuzenean garatzea ekar dezake. Haurdunei hau ez gertatzeko arriskua murrizteko, glukokortikoideak ematen zaizkie, plazenta erraz zeharkatzen duen eta fetuaren biriken hazkundea estimulatzen duen esteroidea. Testuinguru honetan ematen diren glukokortikoide tipikoak betametasona edo dexametasona dira, fetua 24 astera iritsi denean. Jaiotza goiztiarra berehalakoa den kasuetan, "Erreskatearen" bigarren dosia aldez aurretik jaio baino 12 eta 24 ordu bitartean eman daiteke.

Tratamendua haur goiztiarretan

aldatu

Haur goiztiarren zaintza oso desberdina da haurdunaldiaren, jaiotzean duen pisuaren eta heldutasun orokorraren arabera. Haur oso goiztiarretan har daitezkeen neurriak hauek dira:

  • Haurtxoa inkubagailu batean jartzea. Haur goiztiarrek infekzioak jasan ditzakete eta prebenitzea lehentasunezkoa da.
  • 32 aste baino gutxiagoko haurrek, oro har, ez dute behar adina biriketako surfaktante ekoizten beren kabuz arnasteko. Kasua hori bada, substantzia hori eman behar zaie laguntzeko.
  • Haur oso goiztiarretan, arnas zunda bat sar daiteke trakean, eta arnasgailu bat eta oxigenoa erabil daitezke.
  • Elikadura egokia eskaintzeko elikadura-zunda baten bidez elikatzea, edo haur oso goiztiarren kasuan, zain barneko seruma ezartzea. Elikadura-zunda bat erabiltzen bada, inola ere ez da kendu behar bularra emateko zunda, enterokolitis nekrosantea saihesten baitu, eta, gainera, minbizia eragin diezaioke jaioberriari.

Goiztiarren txertaketa

aldatu

Goiz jaiotako bularreko haurrak, gaixotasun infekziosoekiko kalteberak dira bereziki. Txertaketak, egoera berezietan eta ezegonkortasun klinikoko kasuetan izan ezik, bularreko haur guztientzat ezarritako adin kronologikoan hasi behar dira (Espainian, 2 hilabete)[36]. Errotabirusaren aurkako txertoa segurua eta eraginkorra da ospitaleratuta dauden goiztiarretan ere, baldintza jakin batzuk betetzen badira. Hala nola, egonkortasun klinikoa eta kontraindikazio ezagunik ez izatea. Adibidez, hesteetako inbasioa izateko aurre-aukera ematen duen traktu gastrointestinaleko patologia izatea.[37]

Ondorioak

aldatu

40 aste bete baino lehen, 2 aste baino gehiagoko aldearekin jaiotako haurrek, jaiotze goiztiarraren zantzu fisikoak dituzte, eta beste arazo batzuk ere gara ditzakete, hala nola ikterizia, hipoglizemia, hipokaltzemia, arnas distresaren sindromea, bronkio-biriketako displasia, garezur barruko hemorragia, prematuroen erretinopatia, enterokolitis nekrosantea eta errakitismoa. Defentsak guztiz garatu ez dituenez, alergia zein intolerantziak izateko arrisku handiagoa dute. Zaintza intentsiboko unitate neonatologikoek urteen poderioz hobera egin dutenez, haurdunaldi laburrena 25 aste inguru izatera jaitsi da (400-500 gramo). Garuneko kaltearen eta garapen berantiarraren arriskua handia denez, haurtxo batek aldi hori bizirauten badio, eztabaida etikoa sortzen da haurtxo horien zainketen oldarkortasunari dagokionez.

Jaiotze goiztiarra eta gurasoak

aldatu

Jaiotza goiztiarraren ondorengo doikuntzak oso zailak izan daitezke gurasoentzat. Zainketa intentsiboen unitate neonatologikoa oso beldurgarria eta tentsio handikoa izan ohi da. Gainera, gurasoek seme-alabak zaintzeko zailtasunak dituzte, zaintza intentsiboen unitate neonatologikoaren berezitasuna dela medio. Horrek eragina du gurasoen aita/amatasunerantz egiten duten trantsizioan, ezin baitute guraso-rola bete. Oro har, jaiotza goiztiarrek arazoak izaten dituzte zainketa intentsiboen unitate neonatologikoan, eta, beraz, gurasoek erabaki zailei aurre egin behar izaten diete semearen zaintzari dagokionez. Zenbait azterlanek erakusten dutenez, haur goiztiarren gurasoen aita/amatasunerako trantsizioa ikasturte oso desberdina eta luzeagoa da haur goiztiarrak ez dituzten gurasoena baino.

Jacksonek eta bere laguntzaileek egindako ikerketa batean (2003)[38] bi sexuetako gurasoek etapa horretako prozesu bat igarotzen dutela aurkitu zuten: alienazioa, ardura, konfiantza eta familiartasuna. Hau dena, gutxi gora-behera, langilearen bizitzako lehen 18 hilabeteetan.

McHaffiek egindako ikerketa bereizi batean berriz [39], jaiotzean pisu oso txikiko (1500g baino gutxiago) haurrak zituzten gurasoek, antzeko ibilbide bat jarraitu zutela aurkitu zuten, baina hau zertxobait ezberdina zen, euren haurrak arrisku handiagoan daudelako. Amak larritasunezko aurrerapenetik itxaronaldi antsietatera pasatzen dira, eta, ondoren, aurrerapen positiboarekin amaitzen dute haurra zainketa intentsiboetako unitate neonatologikoan dagoen bitartean.

Haurra osasun zentrotik irten ondoren, ama antsietate handiz doitzen da, eta, ondoren, arreta handiz, konfiantzaz. Prozesu hori ospitaletik irten eta lehenengo hiru hilabetetan gertatzen da.

Ikus, gainera

aldatu

Erreferentziak

aldatu
  1. a b c González-Merlo, J.. (2006). Obstetricia. (5a ed. argitaraldia) Elsevier ISBN 978-84-458-1610-3. PMC 893591309. (Noiz kontsultatua: 2020-06-18).
  2. a b Botero Uribe, Jaime; Júbiz Hasbún, Alfonzo. (1996-03-29). «El XX Congreso Colombiano de Obstetricia y Ginecología» Revista Colombiana de Obstetricia y Ginecología 47 (1): 7.  doi:10.18597/rcog.1272. ISSN 2463-0225. (Noiz kontsultatua: 2020-06-18).
  3. a b Goldenberg, Robert L; Culhane, Jennifer F; Iams, Jay D; Romero, Roberto. (2008-01). «Epidemiology and causes of preterm birth» The Lancet 371 (9606): 75–84.  doi:10.1016/s0140-6736(08)60074-4. ISSN 0140-6736. (Noiz kontsultatua: 2020-06-18).
  4. «WHO | Research tools» web.archive.org 2007-02-16 (Noiz kontsultatua: 2020-06-18).
  5. Extremely Low Birth Weight Infant: Overview, Morbidity and Mortality, Thermoregulation. 2019-11-10 (Noiz kontsultatua: 2020-06-18).
  6. Telebista, Euskal Irrati. «Jaioberri oso goiztiarren kopurua % 200 hazi da» www.eitb.eus (Noiz kontsultatua: 2020-06-18).
  7. CONSUMER (https://www.consumer.es/),+EROSKI.+Erditze goiztiarra: arrazoi ohikoenak. (Noiz kontsultatua: 2020-06-18).
  8. (Gaztelaniaz) gizagarapenarenpsikologia2018. (2018-02-16). «2. Tabakismoa haurdunaldian» Giza garapenaren psikologia (Noiz kontsultatua: 2020-06-18).
  9. Martius, Joachim A; Steck, Thomas; Oehler, Martin K; Wulf, Karl-H. (1998-10). «Risk factors associated with preterm (<37+0 weeks) and early preterm birth (<32+0 weeks): univariate and multivariate analysis of 106 345 singleton births from the 1994 statewide perinatal survey of Bavaria» European Journal of Obstetrics & Gynecology and Reproductive Biology 80 (2): 183–189.  doi:10.1016/s0301-2115(98)00130-4. ISSN 0301-2115. (Noiz kontsultatua: 2020-06-18).
  10. a b (Gaztelaniaz) «Bebé prematuro: MedlinePlus enciclopedia médica» medlineplus.gov (Noiz kontsultatua: 2020-06-18).
  11. Virk, Jasveer; Zhang, Jun; Olsen, Jørn. (2007-08-16). «Medical Abortion and the Risk of Subsequent Adverse Pregnancy Outcomes» New England Journal of Medicine 357 (7): 648–653.  doi:10.1056/nejmoa070445. ISSN 0028-4793. (Noiz kontsultatua: 2020-06-18).
  12. Hendler, Israel; Goldenberg, Robert L.; Mercer, Brian M.; Iams, Jay D.; Meis, Paul J.; Moawad, Atef H.; MacPherson, Cora A.; Caritis, Steve N. et al.. (2005-03). «The Preterm Prediction study: Association between maternal body mass index and spontaneous and indicated preterm birth» American Journal of Obstetrics and Gynecology 192 (3): 882–886.  doi:10.1016/j.ajog.2004.09.021. ISSN 0002-9378. (Noiz kontsultatua: 2020-06-18).
  13. «Cholesterol lowering diet for pregnant women may help prevent preterm birth» BMJ 331 (7525) 2005-11-10  doi:10.1136/bmj.331.7525.0-e. ISSN 0959-8138. (Noiz kontsultatua: 2020-06-18).
  14. Mercer, Brian M.; Goldenberg, Robert L.; Moawad, Atef H.; Meis, Paul J.; Iams, Jay D.; Das, Anita F.; Caritis, Steve N.; Miodovnik, Menachem et al.. (1999-11). «The Preterm Prediction Study: Effect of gestational age and cause of preterm birth on subsequent obstetric outcome» American Journal of Obstetrics and Gynecology 181 (5): 1216–1221.  doi:10.1016/s0002-9378(99)70111-0. ISSN 0002-9378. (Noiz kontsultatua: 2020-06-18).
  15. Winkvist, A. (1998-04-01). «Familial patterns in birth characteristics: impact on individual and population risks» International Journal of Epidemiology 27 (2): 248–254.  doi:10.1093/ije/27.2.248. ISSN 1464-3685. (Noiz kontsultatua: 2020-06-18).
  16. PORTER, T; FRASER, A; HUNTER, C; WARD, R; VARNER, M. (1997-07). «The risk of preterm birth across generations» Obstetrics & Gynecology 90 (1): 63–67.  doi:10.1016/s0029-7844(97)00215-9. ISSN 0029-7844. (Noiz kontsultatua: 2020-06-18).
  17. Tersigni, C.; Castellani, R.; de Waure, C.; Fattorossi, A.; De Spirito, M.; Gasbarrini, A.; Scambia, G.; Di Simone, N.. (2014-03-11). «Celiac disease and reproductive disorders: meta-analysis of epidemiologic associations and potential pathogenic mechanisms» Human Reproduction Update 20 (4): 582–593.  doi:10.1093/humupd/dmu007. ISSN 1355-4786. (Noiz kontsultatua: 2020-06-18).
  18. Saccone, Gabriele; Berghella, Vincenzo; Sarno, Laura; Maruotti, Giuseppe M.; Cetin, Irene; Greco, Luigi; Khashan, Ali S.; McCarthy, Fergus et al.. (2016-02). «Celiac disease and obstetric complications: a systematic review and metaanalysis» American Journal of Obstetrics and Gynecology 214 (2): 225–234.  doi:10.1016/j.ajog.2015.09.080. ISSN 0002-9378. (Noiz kontsultatua: 2020-06-18).
  19. GARDNER, M; GOLDENBERG, R; CLIVER, S; TUCKER, J; NELSON, K; COPPER, R. (1995-04). «The origin and outcome of preterm twin pregnancies» Obstetrics & Gynecology 85 (4): 553–557.  doi:10.1016/0029-7844(94)00455-m. ISSN 0029-7844. (Noiz kontsultatua: 2020-06-18).
  20. a b Goldenberg, R L; Iams, J D; Mercer, B M; Meis, P J; Moawad, A H; Copper, R L; Das, A; Thom, E et al.. (1998-02). «The preterm prediction study: the value of new vs standard risk factors in predicting early and all spontaneous preterm births. NICHD MFMU Network.» American Journal of Public Health 88 (2): 233–238.  doi:10.2105/ajph.88.2.233. ISSN 0090-0036. (Noiz kontsultatua: 2020-06-18).
  21. Bánhidy, Ferenc; Ács, Nándor; Puhó, Erzsébet H.; Czeizel, Andrew E.. (2007-01). «Pregnancy complications and birth outcomes of pregnant women with urinary tract infections and related drug treatments» Scandinavian Journal of Infectious Diseases 39 (5): 390–397.  doi:10.1080/00365540601087566. ISSN 0036-5548. (Noiz kontsultatua: 2020-06-18).
  22. Rosenberg, Terry J.; Garbers, Samantha; Lipkind, Heather; Chiasson, Mary Ann. (2005-09). «Maternal Obesity and Diabetes as Risk Factors for Adverse Pregnancy Outcomes: Differences Among 4 Racial/Ethnic Groups» American Journal of Public Health 95 (9): 1545–1551.  doi:10.2105/ajph.2005.065680. ISSN 0090-0036. (Noiz kontsultatua: 2020-06-18).
  23. To, M. S.; Skentou, C. A.; Royston, P.; Yu, C. K. H.; Nicolaides, K. H.. (2006). «Prediction of patient-specific risk of early preterm delivery using maternal history and sonographic measurement of cervical length: a population-based prospective study» Ultrasound in Obstetrics and Gynecology 27 (4): 362–367.  doi:10.1002/uog.2773. ISSN 0960-7692. (Noiz kontsultatua: 2020-06-18).
  24. Fonseca, Eduardo B.; Celik, Ebru; Parra, Mauro; Singh, Mandeep; Nicolaides, Kypros H.. (2007-08-02). «Progesterone and the Risk of Preterm Birth among Women with a Short Cervix» New England Journal of Medicine 357 (5): 462–469.  doi:10.1056/nejmoa067815. ISSN 0028-4793. (Noiz kontsultatua: 2020-06-18).
  25. Romero, Roberto. (2007-09-26). «Prevention of spontaneous preterm birth: the role of sonographic cervical length in identifying patients who may benefit from progesterone treatment» Ultrasound in Obstetrics and Gynecology 30 (5): 675–686.  doi:10.1002/uog.5174. ISSN 0960-7692. (Noiz kontsultatua: 2020-06-18).
  26. Acién, Pedro. (1993-01). «Reproductive performance of women with uterine malformations» Human Reproduction 8 (1): 122–126.  doi:10.1093/oxfordjournals.humrep.a137860. ISSN 1460-2350. (Noiz kontsultatua: 2020-06-18).
  27. Krupa, F.G.; Faltin, D.; Cecatti, J.G.; Surita, F.G.C.; Souza, J.P.. (2006-05-24). «Predictors of preterm birth» International Journal of Gynecology & Obstetrics 94 (1): 5–11.  doi:10.1016/j.ijgo.2006.03.022. ISSN 0020-7292. (Noiz kontsultatua: 2020-06-18).
  28. Dole, N.; Savitz, D. A.; Hertz-Picciotto, I.; Siega-Riz, A. M.; McMahon, M. J.; Buekens, P.. (2003-06). «Maternal Stress and Preterm Birth» Obstetrical & Gynecological Survey 58 (6): 365–366.  doi:10.1097/01.ogx.0000070119.32497.c5. ISSN 0029-7828. (Noiz kontsultatua: 2020-06-18).
  29. Shiono, Patricia H.; Klebanoff, Mark A.; Nugent, Robert P.; Cotch, Mary Frances; Wilkins, Diana G.; Rollins, Douglas E.; Carey, J.Christopher; Behrman, Richard E.. (1995-01). «The impact of cocaine and marijuana use on low birth weight and preterm birth: A multicenter study» American Journal of Obstetrics and Gynecology 172 (1): 19–27.  doi:10.1016/0002-9378(95)90078-0. ISSN 0002-9378. (Noiz kontsultatua: 2020-06-18).
  30. Parazzini, F; Chatenoud, L; Surace, M; Tozzi, L; Salerio, B; Bettoni, G; Benzi, G. (2003-09-24). «Moderate alcohol drinking and risk of preterm birth» European Journal of Clinical Nutrition 57 (10): 1345–1349.  doi:10.1038/sj.ejcn.1601690. ISSN 0954-3007. (Noiz kontsultatua: 2020-06-18).
  31. Dolan, Siobhan M.; Gross, Susan J.; Merkatz, Irwin R.; Faber, Vincent; Sullivan, Lisa M.; Malone, Fergal D.; Porter, T Flint; Nyberg, David A. et al.. (2007-08). «The Contribution of Birth Defects to Preterm Birth and Low Birth Weight» Obstetrics & Gynecology 110 (2, Part 1): 318–324.  doi:10.1097/01.aog.0000275264.78506.63. ISSN 0029-7844. (Noiz kontsultatua: 2020-06-18).
  32. Barreca, Alan; Schaller, Jessamyn. (2019-12-02). «The impact of high ambient temperatures on delivery timing and gestational lengths» Nature Climate Change 10 (1): 77–82.  doi:10.1038/s41558-019-0632-4. ISSN 1758-678X. (Noiz kontsultatua: 2020-06-18).
  33. «Nola hartu aurre jaiotza goiztiarrei?» Argia (Noiz kontsultatua: 2020-06-18).
  34. CONSUMER (https://www.consumer.es/),+EROSKI.+Erditze goiztiarra, hura ezagutzeko seinaleak. (Noiz kontsultatua: 2020-06-18).
  35. (Gaztelaniaz) «Un estudio ayuda a reducir el riesgo de parto prematuro» www.lanacion.com.ar 2012-09-22 (Noiz kontsultatua: 2020-06-18).
  36. Comité Asesor de Vacunas de la AEP. (2017-07). «Calendario de vacunaciones de la Asociación Española de Pediatría: recomendaciones 2017» Vacunas 18 (2): 71–78.  doi:10.1016/j.vacun.2017.10.002. ISSN 1576-9887. (Noiz kontsultatua: 2020-06-18).
  37. Álvarez Aldeán, Javier; Ares Segura, Susana; Díaz González, Celia; Montesdeoca Melián, Abián; García Sánchez, Rubén; Boix Alonso, Héctor; Moreno-Pérez, David. (2019-09). «Recomendaciones para la vacunación frente al ROTAvirus de los recién nacidos PREMaturos (ROTAPREM)» Anales de Pediatría 91 (3): 205.e1–205.e7.  doi:10.1016/j.anpedi.2019.06.001. ISSN 1695-4033. (Noiz kontsultatua: 2020-06-18).
  38. Jackson, Karin; Ternestedt, Britt-Marie; Schollin, Jens. (2003-07). «From alienation to familiarity: experiences of mothers and fathers of preterm infants» Journal of Advanced Nursing 43 (2): 120–129.  doi:10.1046/j.1365-2648.2003.02686.x. ISSN 0309-2402. (Noiz kontsultatua: 2020-06-18).
  39. McHaffie, Hazel E. (1990-01). «Mothers of very low birthweight babies: how do they adjust?» Journal of Advanced Nursing 15 (1): 6–11.  doi:10.1111/j.1365-2648.1990.tb01665.x. ISSN 0309-2402. (Noiz kontsultatua: 2020-06-18).

Kanpo estekak

aldatu