Erdi Aroko koblakarien poesia

Erdi Aroko koblakarien poesia (gaztelaniaz: Mester de juglaría) Erdi Aroan koblakariek zabaldutako poesia epikoa zein lirikoa da. Koblakariek errege-erreginen, aitoren semeen eta publiko orokorraren aurrean kantatzen edo errezitatzen zituzten poema horiek haien solasaldirako. Koblakariek horrela ateratzen zuten aurrera haien bizitza.

Koblakari batzuen irudia. Alfontso X.a Jakintsuak bildu omen zituen Cantigas de Santa Maria liburuan jasota.

Juglar hitza aldatu

Gazteleraz koblakariei "juglar" hitzarekin definitzen zitzaien. Hitza gaztelaniaz lehenengo aldiz 1116. urtean agertu zen, Leóngo kobalakariei buruz hitz egiterakoan. Ramón Menéndez Pidalek ikerketa klasikoa idatzi zuen gai honi buruz, Poesía juglaresca y orígenes de las literaturas románicas (Madril, 1957), eta bertan zera dio: juglar hitza latinetik dator , jocularis, joculator; haren esanahia 'txantxazalea' da. Gaztelaniaz ere mester menester hitzatik dator eta hau, halaber, latinetik, ministerium, euskaraz 'lanbide'.

Beste hizkuntzetan ere antzeko hitzak ditugu:[1] Beraz, fenomenoa ez zen Iberiar Penintsulakoa bakarrik izan.

  • Katalanez:joglar, jograr
  • Frantsesez:juglor, jogleur
  • Ingelesez:juggler, jugelere
  • Portugesez:jogral
  • Italieraz:giollare, zoglar

Koblakari motak aldatu

Antza, bi juglar edo koblakari mota zeuden:

  • Koblakari epikoak: hauek lehen Erdi Aroan ugariagoak izan ziren, X. mendetik XIII. mendera. Haien gaiak heroien ingurukoak izaten ziren.
  • Koblakari lirikoak: XIII. eta XIV. mendeetan asko zabaldu ziren. Haien gaiak maitasunaren eta sentimenduen ingurukoak ziren. Trobadoreen lanak zabaltzen zituzten.

Koblakarien artean, bestetik, espezialitate desberdinak zeuden. Batzuek imitazioak egiten bazituzten edo komikoak ziren, beste batzuek batez ere musikariak ziren. Egia esateko, eszenatokien arabera haien lanak eta irudiak moldatzen zituzten: tabernetan, elizetan, gazteluetan... Artista hauek emakumeak zein gizonak izaten ziren. Batzuek poema propioak errezitatzen zituzten bitartean, beste batzuek besteenak errepikatzen zituzten. Askotan, errepresentazioetan laguntzeko marrazkiak erabiltzen zituzten.

Musika-tresnak aldatu

 
Erdi Aroko imitazioan gaur egungo merkatu baten antzezpena.

Erabiltzen zituzten tresnak desberdinak ziren:

Metrika aldatu

Erdi Aroko koblakarien bertsoak heterometrikoak ziren, hau da, neurri desberdinetakoak, irregularrak, hamar silabatik hamaseitara. Dena dela, gehien erabiltzen zirenak hamalaukoak ziren. Errima asonantea zen; horrek bat-bateko sormenerako aukera gehiago eskaintzen zuen. Askotan, formula batzuk errepikatzen zituzten , horrela, sortzaileari berriak sortzeko denbora emanez. Hori guztiak apaizen poesiaren aurrez aurre jartzen zituen poema hauek.

Koblakarien poema ospetsu batzuk aldatu

Koblakarien errepertorioan. batez ere lehenengo mendeetan, gesta kantak gailentzen ziren, hau da, iraganeko gerra ekintza loriatsuei eta gertaera harrigarriei buruzkoak ziren gertaerak, kondairak eta legendak nahastuz. Publikoak buruz ikasten zituen eta zati batzuk ahozko tradizioan gorde ziren, erromantzeak bezala gogoratuak; horrelako poemen bildumari Erromantze zaharren bilduma deitzen zaio. Egile gehienak anonimoak ziren. Hona hemen hemen koblakarien poema ezagunenak:

Erreferentziak aldatu

Ikus, gainera aldatu

Kanpo loturak aldatu