Ercina aintzira
Ercina aintzira edo Ercina lakua Espainiako Asturias autonomia erkidegoko Cangues d'Onís udalerrian dagoen aintzira da, eta Enol aintzirarekin batera Covadongako aintzirak osatzen duten bi aintziretako bat.
Ercina aintzira | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Garaiera | 1.108 m |
Mota | aintzira |
Sakonera | 3 m |
Geografia | |
Koordenatuak | 43°16′04″N 4°58′51″W / 43.26786°N 4.98092°W |
Estatu burujabe | Espainia |
Autonomia | Asturiasko Printzerria |
Babestutako-eremua | Europako Mendietako Parke Nazionala |
Enol aintzirarekin parekatu ezkero, aintzira hau txikiagoa da, eta edukiera kubikoa ere murritzagoa du. Ercina aintzira 1.108 metroko garaieran dago, eta haren gehienezko sakonera 3 metro da.
Enol aintzirarekin dituen antzeko ezaugarriak beren jatorriari lotuta daude (biek glaziar jatorria baitute), bai eta, noski, euren kokapen geografikoarengatik ere, bi aintzirak Porra del Enol izeneko lursailak banatzen baititu: aintzira horien arteko distantzia 40 metro besterik ez da.
Iruditegia
aldatu-
Ercina aintzira negualdean eta izoztuta
Ikus gainera
aldatuKanpo estekak
aldatu- (Gaztelaniaz) Ercina aintziraren gida