Erbitxakur Zuriaren Ordena

Erbitxakur Zuriaren Zaldun Ordena Nafarroako Erresumaren Karlos III.a Nafarroakoak (1361-1425) sortutako ordena militarra izan zen. Ordena honen zaldunek goiburu moduan urrezko erbitxakur bat zuten. Erbitxakur hori kate batez zintzilik eramaten zuten; katebegiak, bestetik, gaztainondoaren ostoen forma zuten. Ordenaren lemak frantsesez zera zion: "Bonne Foy", "fede onean" euskaraz. Ordena, ordena frantsesen estilokoa, 1391an sortu zen. Erakundea Karlos III.aren heriotzarekin batera desagertu zen. Estandartea bandera gorriaren gainean erbitxakur baten zilueta zen. [1] Erbitxakurra zein gaztainodoaren ostoa eta fruitua Evreux familiakoen goiburuak ziren.

Karlos IV.a Nafarroakoa. Haren oinetan erbitxakur zuria ikus daiteke.

HistoriaAldatu

Ordena ohorezko modukoa sortu bazen ere, zenbait borroketan ere hartu zuten parte. Esaterako, 1393an, erregeak ordenaren 56 zaldun Cherburgora bidali zituen, herri hori berreskuratzeko eta, ondoren, haren defentsa antolatzeko. 1394an Ingalaterrako erregeak herria Nafarrokoari itzuli zion, azkenik. 1403an zaldun hauek erregeari haren bidaietan ere lagundu zioten.

ZaldunakAldatu

Pataideen artean hauek zeuden:

ErreferentziakAldatu

Kanpo estekakAldatu