Ireki menu nagusia

Nazioarteko erakusketa

Erakusketa Unibertsal» orritik birbideratua)
Shanghai Expo 2010 nazioarteko erakusketako herrialdea partaideen banderak.

Nazioarteko erakusketa herrialde batek antolatutako erakusketa publiko handia eta irabazteko asmorik gabekoa da, XIX. mendearen bigarren erdiaz geroztik mundu osoan zehar egin direnak. Erakusketen Nazioarteko Bulegoa (BIE, Bureau International des Expositions) da era horretako ekitaldiak antolatzen dituzten hiriak ofizialki izendatzeaz arduratzen den erakundea. BIEk lau erakusketa mota sailkatzen ditu[1], ezagunenak bi direlarik: Erakusketa unibertsalak eta Nazioarteko erakusketa espezializatuak. Nazioartean expo goitizena erabiltzen da, frantseszko exposition (erakusketa) hitzaren laburdura.

Erakusketa horietan parte hartzen dutenak estatuak, gizarte zibileko taldeak eta enpresak dira.

Historikoki, Erakusketak zibilizazio burgesaren lorpenak eta sorkuntza teknikoak erakutsi eta zabaltzeko sortu ziren. Nazioarteko erakusketa handiak egiteko ohitura XIX. mendearen erdialdera sortu zen eta bertan, era baketsuan herrialde bakoitzak harrotasunez bere kokagune edo pabiloian, bere sorkuntzak edo berezitasunak erakusten ditu. Lehenengo erakusketa unibertsalak industrializatutako munduaren hiriburu nagusietan egin ziren eta hori bera nahiko adierazgarria da; Londres (1851), New York (1853) eta Parisen (1855).

HistoriaAldatu

Nazioarteko Erakusketak Frantziako erakusketa nazionalen tradizioan sortu ziren, eta Parisen 1844an egindako Frantziako industria-erakusketarekin iritsi zuen gorena. Honen ondoren Europa kontinentalean eginiko beste erakusketa nazional batzuek jarraitu zuten eta, azkenik, Erresuma Batuan.

Lehen Nazioarteko erakusketa 1851n egin zen, Londresko Hyde Parkeko The Crystal Palace delakoan, "Nazio guztien Industria-Lanen Erakusketa Handia" izenburupean (Great Exhibition of the Works of Industry of All Nations). Albert printzeak, Viktoria erreginaren senarrak, Parisko industria-erakusketa bisitatu zuenean sortu zen Erakusketa Handia, eta Henry Colek Londreserako bat egitearen garrantzia ikusarazi zionean. Nazioarteko izaera ematea erabaki zen eta, oro har, produktu manufakturatuen nazioarteko lehen erakusketatzat hartzen da.

1851n sortu zirenetik, nazioarteko erakusketen izaerak bilakaera handia izan du. Hiru garai bereiz daitezke: industrializazioaren aroa, kultura-trukearen aroa eta nazio-markaren aroa.

Industrializazioaren aroaAldatu

 
1900ko Parisko erakusketa.

Aro honetan (1851tik 1933ra) nazioarteko erakusketak batez ere merkataritzan eta aurrerapen teknologikoen aurkezpenean oinarritzen ziren. Zientziaren eta teknologiaren egoera elkartu zuen plataforma izan ziren erakusketa horiek. Telefonoa bezalako asmakuntzak aurkeztu zituzten etapa honetan. Nazioarteko erakusketen irudiaren zati garrantzitsu bat garai horretatik dator.

Adibide nabarmenak: Londres 1851, Bartzelona 1888, Paris 1889, Chicago 1893, Paris 1900, Saint Louis 1904, San Frantzisko 1915.

Kultura-trukearen aroaAldatu

 
1970eko Osakako erakusketa, dorrea.

Aro honetan (1933tik 1988ra) nazioarteko erakusketak garrantzi kulturaleko gai zehatzetan jarri zuten arreta, gizadiarentzat etorkizun hobea aurreikusiz. Aurrerapen zientifiko eta teknologikoek garrantzitsuak izaten jarraitu zuten, baina ez erakusketen ardatz bezala. Etapa honetako erakusketek berrikuntza trukatzeko kulturarteko komunikazioa bultzatu zuten.

Adibide nabarmenak: Chicago 1933, New York 1939, Brusela 1958, New York 1964 (BIEren babesik gabe), Montreal 1967, Osaka 1970, Vancouver 1986.

Nazio-markaren aroaAldatu

 
2000ko Hannoverko erakusketa, Herbeheretako pabilioia.

Aro honetan (1988tik aurrera) herrialde parte-hartzaileek nazioarteko erakusketak erabiltzen dituzte beren irudi nazionalak hobetzeko plataforma gisa, pabiloien bidez. Irudi nazional indartsu bat giltzarri den mundu batean, pabiloiak beren nazio-marka sustatzeko publizitate-tresna bihurtu ziren. Arrazoi kultural eta sinbolikoez gain, herrialde antolatzaileek (eta expoak dituzten eskualde eta hiriek ere) erakusketak erabiltzen dituzte beren burua sustatzeko[2].

Adibide nabarmenak: Brisbane 1988, Sevilla 1992, Lisboa 1998, Hannover 2000, Aichi 2005, Shanghai 2010, Milan 2015.

MotakAldatu

Bi nazioarteko erakusketa mota handi daude: unibertsalak eta espezializatuak[3]. Bi erakusketa osagarri mota ere badaude: baratzezaintza erakusketa eta Milango arte eta arkitektura Hirurtekoa[3].

Erakusketa unibertsalakAldatu

Erakusketa mota honetan, parte-hartzaileek, oro har, euren pabiloi propioak eraikitzen dituzte. 6 aste eta 6 hilabete arteko iraupena izan dezakete. 1995az geroztik, mota horretako 2 erakusketen arteko tartea gutxienez 5 urtekoa da[3].

Nazioarteko erakusketa espezializatuakAldatu

Erakusketa mota hau txikiagoa, merkeagoa eta laburragoa da (3 aste eta 3 hilabete bitartean irauten du)[3]. Guztizko eremuak ezin ditu 25 hektarea gainditu eta antolatzaileek kosturik gabeko pabilioiak hornitu behar dituzte parte-hartzaileentzat. Gainera, pabiloi bakoitzak ezin du 1.000 m2 baino gehiago izan. Horrelako erakusketa bakarra egin daiteke bi erakusketa unibertsalak en artean[3]. Erakusketa-mota honek oso gai espezifikoak ditu.

Erakusketen zerrendaAldatu

Nazioarteko erakusketen zerrenda (unibertsalak eta espezializatuak) BIEren arabera[4]

Data Izena Herrialdea[5] Hiria[5] Kategoria Gaia
04/1851 – 10/1851 Erakusketa Handia   Erresuma Batua Londres Unibertsala Nazio guztien Industria
05/1855 – 11/1855 Erakusketa Unibertsala   Frantzia Paris Unibertsala Nekazaritza, Industria eta Artea
05/1862 – 11/1862 1862ko Nazioarteko Erakusketa   Erresuma Batua Londres Unibertsala Industria eta Arteak
04/1867 – 11/1867 Exposition Universelle   Frantzia Paris Unibertsala Nekazaritza, Industria eta Arteak
05/1873 – 10/1873 Weltausstellung 1873 Wien   Austria-Hungaria Viena Unibertsala Kultura eta Hezkuntza
05/1876 – 11/1876 Centennial Exposition   AEB Philadelphia Unibertsala Arteak, Manufaktura eta Lurreko eta Meatzeko produktuak
05/1878 – 11/1878 Exposition Universelle   Frantzia Paris Unibertsals Teknologia berriak
10/1880 – 04/1881 Melbourne International Exhibition   Australia Melbourne Unibertsala Nazio guztien Arteak, Manufaktura, Nekazaritza eta Priduktu industrialak
04/1888 – 12/1888 Exposición Universal de Barcelona (1888)   Espainia Bartzelona Unibertsala Arte Eder eta Industrialak
05/1889 – 10/1889 Exposition Universelle   Frantzia Paris Unibertsala Frantziako Iraultza
05/1893 – 10/1893 World's Columbian Exposition   AEB Chicago Unibertsala Amerikaren aurkikuntza
05/1897 – 11/1897 Brussels International Exposition   Belgika Brusela Unibertsala Bizitza modernoa
04/1900 – 11/1900 Erakusketa Unibertsala   Frantzia Paris Unibertsala XIX. mendea: gainbegiratua
04/1904 – 12/1904 Louisiana Purchase Exposition   AEB Saint Louis Unibertsala Louisiana Purchase
04/1905 – 11/1905 Liège International (1905)   Belgika Liège Unibertsala Independentziaren 75. urteurrena
04/1906 – 11/1906 Milan International   Italia Milan Unibertsala Garraioa
04/1910 – 11/1910 Brussels International Exhibition   Belgika Brusela Unibertsala Nazio guztien Artelanak eta Produktu Industrial eta Nekazaritzakoak
04/1913 – 11/1913 Exposition universelle et international   Belgika Gante Unibertsala Bakea, industria eta artea
02/1915 – 12/1915 Panama–Pacific International Exposition   AEB San Francisco Unibertsala Panamako kanalaren inaugurazioa
05/1929 – 01/1930 1929 Bartzelonako Nazioarteko Erakusketa   Espainia Bartzelona Unibertsala Arteak, Industria eta Kirola
05/1933 – 10/1934 Century of Progress   AEB Chicago Unibertsala Independentzia inkerketa industrial eta zientifikoan
04/1935 – 11/1935 Brussels International Exposition   Belgika Brusela Unibertsala Garraioak
05/1936 – 06/1936 ILIS 1936   Suedia Stockholm Espazializatua Hegazkintza
05/1937 – 11/1937 Exposition Internationale des Arts et Techniques dans la Vie Moderne   Frantzia Paris Unibertsala Artea eta teknologia bizutez modernoan
05/1938 – 05/1938 Second International Aeronautic Exhibition   Finlandia Helsinki Espazializatua Airespazioa
02/1939 – 09/1940 Golden Gate International Exposition   AEB San Francisco Unibertsala Ozeano Barearen ikuskizuna
04/1939 – 10/1940 New York World's Fair   AEB New York Unibertsala Etorkizuneko Mundua eraikitzen
05/1939 – 09/1939 Exposition internationale de l'eau (1939)   Belgika Liège Espazializatua Uraren artea
07/1947 – 08/1947 International Exhibition on Urbanism and Housing   Frantzia Paris Espazializatua Hirigintza eta etxebizitza
07/1949 – 08/1949 Universal Sport Exhibition (1949)   Suedia Stockholm Espazializatua Kirola eta kultura fisikoa
09/1949 – 10/1949 The International Exhibition of Rural Habitat   Frantzia Lyon Espazializatua Landa habitata
12/1949 – 06/1950 Exposition internationale du bicentenaire de Port-au-Prince   Haiti Port-au-Prince Unibertsala Bakearen jaialdia
04/1951 – 05/1951 The International Textile Exhibition   Frantzia Lille Espazializatua Ehuna
07/1953 – 10/1953 EA 53   Italia Erroma Espazializatua Nekazaritza
09/1953 – 10/1953 Conquest of the Desert (exhibition)   Israel Jerusalem Espazializatua Basamortuaren konkista
05/1954 – 10/1954 The International Exhibition of Navigation (1954)   Italia Napoles Espazializatua Nabigazioa
05/1955 – 06/1955 The International Expo of Sport (1955)   Italia Turin Espazializatua Kirola
06/1955 – 08/1955 Helsingborg exhibition 1955   Suedia Helsingborg Espazializatua Gizaki modernoa ingurumenean
05/1956 – 06/1956 Exhibition of citriculture   Israel Beit Dagan Espazializatua Citrus
07/1957 – 09/1957 Interbau   Alemania Berlin Espazializatua Hansa barrutiaren berreraikuntza
07/1958 – 09/1958 Brussels World's Fair   Belgika Brusela Unibertsala Mundu ikuspegia: [[humanismo}} berria
05/1961 – 10/1961 Expo 61   Italia Turin Espazializatua Italiar batasunaren mendeurrena
04/1962 – 10/1962 Century 21 Exposition   AEB Seattle Unibertsala Gizakia Espazioaren Aroan
04/1964 – 10/1965 1964 New York World's Fair   AEB New York Unibertsala Bakea Ulermenaren bidez
06/1965 – 10/1965 IVA 65   Alemania Munich Espazializatua Garraioa
04/1967 – 10/1967 Expo '67   Kanada Montreal Unibertsala Gizakia eta bere mundua
04/1968 – 10/1968 HemisFair '68   AEB San Antonio Espazializatua Zibilizazioen konfluentzia Ameriketan
03/1970 – 09/1970 Expo '70   Japonia Osaka Unibertsala Gizadiaren aurrerapena eta harmonia
08/1971 – 09/1971 Expo 71   Hungaria Budapest Espazializatua Ehiza munduan zehar
05/1974 – 11/1974 Expo '74   AEB Spokane Espazializatua Etorkizuneko ingurumen berri ospatuz
07/1975 – 01/1976 Expo '75   Japonia Okinawa Espazializatua Ikusi nahiko genukeen itsasoa
06/1981 – 07/1981 Expo 81   Bulgaria Plovdiv Espazializatua Ehiza
05/1982 – 10/1982 1982 World's Fair   AEB Knoxville Espazializatua Energia Mundua biraraziz
05/1984 – 11/1984 1984 World's Fair   AEB New Orleans Espazializatua Ibaien mundua - ur geza biziaren iturri
03/1985 – 09/1985 1985 World's Fair   Japonia Tsukuba Espazializatua Etxebizitha eta ingurua - Zientzia eta teknologia giza-etxearentzat
11/1985 – 11/1985 Expo 85   Bulgaria Plovdiv Espazializatua Asmakuntzak
05/1986 – 10/1986 Expo '86   Kanada Vancouver Espazializatua Garraioa eta komunikazioa: Dabilen mundua
04/1988 – 10/1988 Expo '88   Australia Brisbane Espazializatua Aisia teknologiaren aroan
06/1991 – 07/1991 Expo 91   Bulgaria Plovdiv Espazializatua Gazteen ekintzak Bake munduaren zerbitzura
04/1992 – 10/1992 Expo '92   Espainia Sevilla Unibertsala Aurkikuntzen aroa
05/1992 – 08/1992 Expo Colombo '92   Italia Genova Espazializatua Kristobal Kolon, ontzia eta itsasoa
08/1993 – 11/1993 Expo '93   Hego Korea Daejeon Espazializatua Garapenaren bide berriaren erronka
05/1998 – 09/1998 Expo '98   Portugal Lisboa Espazializatua 'Ozeanoak: etorkizunerako oinordekotza
06/2000 – 10/2000 Expo 2000   Alemania Hannover Unibertsala Gizakia, Natura, Teknologia
03/2005 – 09/2005 Expo 2005   Japonia Aichi Espazializatua Naturaren jakinduria
06/2008 – 09/2008 Expo 2008   Espainia Zaragoza Espazializatua Ura eta garapen iraunkorra
05/2010 – 10/2010 Expo 2010   Txina Shanghai Unibertsala Hiri hobea, bizitza hobea
05/2012 – 08/2012 Expo 2012   Hego Korea Yeosu Espazializatua Ozeano eta kosta biziak
05/2015 – 10/2015 Expo 2015   Italia Milan Unibertsala Planeta elikatuz, Energia biziarentzat
06/2017 – 09/2017 Expo 2017   Kazakhstan Nur Sultan Espazializatua Etorkizuneko energia

ErreferentziakAldatu