Epe luzeko pasiboa edo pasibo ez korrontea, ekonomian, urte bat baino gehiagoko epemuga edo konpainiaren ustiaketa-epe normala duten pasiboak dira. Eragiketa-epe normala, enpresa batek bere inbentarioa diruan bihurtzeko behar duen denboraren berdina da. Epe laburrean eta epe luzean enpresaren egoera finantzarioa ebaluatzeko, pasiboak banatzen dira: batetik, pasibo korronteak, eta bestetik, epe luzeko pasiboak. Epe luzeko pasiboak, konpainiaren epe luzeko arrakastari buruzko informazio ematen diete erabiltzaileei, eta pasibo korronteak berriz, konpainiak duen zorra jakinarazten die. Balantze batean, kontuak likideziaren araberakoak dira, beraz, epe luzeko pasiboak pasibo korronteen ondoren jartzen dira.

Epe luzeko pasiboen adibideak honakoak dira: ordaindu beharreko zorrak, epe luzeko maileguak, errentamenduak, pentsio-pasiboak, atzeratutako kalte-ordainak, geroratutako diru-sarrerak eta pasibo eratorriak.

Kanpo estekak aldatu