Entner-Doudoroff bide metabolikoa


Entner-Doudoroff bide metabolikoa hainbat bakteriok soilik erabiltzen duten bide metabolikoa da, glukosa katabolizatzen duena energia kimikoa (ATP) lortzeko. Bide honetan glukosa pirubato bihurtzen da, glukolisian gertatzen den bezala, baina tarteko metabolito eta entzima batzuk glukolisiaren ezberdinak dira.

Entner-Doudoroff bidearen eskema (KDPG: 2-zeto-3-desoxi-6-fosfoglukonatoa)

Bide metaboliko hau 1952an aurkitu zuten Michael Doudoroff eta Natahn Entner ikerlariek.

Bide honen errendimendu energetikoa glukolisiaren baino txikiagoa da. Glukolisian 2 ATP sortzen diren bitartean, Entner-Doudoroff bidean 1 ATP ekoizten da soilik.

Hau da bidearen ekuazio nagusia:

Glukosa (6K) + ADP + NAD+ + NADP+ => 2 pirubato (3K) + ATP + NADH + NADPH + 2H+

Entner-Doudoroff (E-D) bidea bakterio Gram negatibo batzuek burutzen dute. Gram positiboen artean oso arraroa da. Arkeobakterio batzuek ere glukosa bide honetatik katabolizatzen dute [1].

Hauek dira E-D bidea jarraitzen duten hainbat bakterio:

Erreferentziak aldatu

  1. Conway,T. (1992) "The Entner-Doudorodd pathway: history, physiology and molecular biology" Microbiology of Reviews 103(19; May), pp. 1-28, DOI , ikus [1]

Kanpo estekak aldatu