Enrique Fernández Arbós
Enrique Fernández Arbós (Madril, 1863ko abenduaren 24a - Donostia, 1939ko ekainaren 2a) espainiar biolin-jotzaile, orkestra-gidari eta musikaria izan zen. Bruselan eta Alemanian sakondu zituen ikasketak. Madrilgo eta Londresko kontserbatorioetako irakasle izan zen, eta Madrilgo orkestra sinfonikoko zuzendari. Erromantzak, trioak eta El Centro de la Tierra zartzuela idatzi zituen, eta Isaac Albénizen Iberia obrako zenbait zati egokitu zituen orkestrarako.
Enrique Fernández Arbós | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Madril, 1863ko abenduaren 24a |
Herrialdea | Espainia |
Heriotza | Donostia, 1939ko ekainaren 2a (75 urte) |
Hobiratze lekua | Polloeko hilerria |
Hezkuntza | |
Heziketa | Madrilgo Goi Mailako Errege-Musika Kontserbatorioa Royal Conservatory of Brussels (en) |
Hizkuntzak | gaztelania |
Irakaslea(k) | Jesús de Monasterio Henri Vieuxtemps François-Auguste Gevaert Joseph Joachim |
Jarduerak | |
Jarduerak | orkestra zuzendaria, biolin-jotzailea, musikagilea, musika-irakaslea, unibertsitateko irakaslea eta concertinoa |
Enplegatzailea(k) | Berlingo Orkestra Filarmonikoa Madrilgo Goi Mailako Errege-Musika Kontserbatorioa Hamburger Konservatorium (en) Madrid Symphony Orchestra (en) |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | San Fernandoko Arte Ederren Errege Akademia Berlingo Orkestra Filarmonikoa |
Genero artistikoa | opera |
Musika instrumentua | biolina |
Lan nagusiak
aldatu- Tres piezas originales al estilo español
- Tango
- Seis rimas de Gustavo Adolfo Bécquer
- Cuatro canciones para la marquesa de Bolaños
- Pieza de concurso
- Pequeña suite española
- Tres piezas
- El centro de la tierra
Erreferentziak
aldatuWikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Enrique Fernández Arbós |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.