Enperadore

Enperatriz» orritik birbideratua)

Enperadorea Inperioko buru den gizonezko agintaria da[1]. Emakumea bada, enperatriza du izena.

Napoleon Bonaparte enperadorea.

Erromakoak eta ondorengo zuzenakAldatu

Titulua Erromatar Inperioan sortu zuten. Latinez imperator "komandantea" edo "irabazlea guduan" esan nahi zuen, hauek berez imperiuma edo gudarosteen zuzendaritza zutelako. Titulua aldi baterakoa zen eta lehendabizikoz Zesar Augustok erabili zuenean zentzu militarra zuen, politikoki princeps civium titulua erabili baitzuen.

Erromatar Inperioaren erorialdia gertatu eta gero, Bizantziok jarraitu zuen Erromako tradizioarekin eta hango buruzagiek erromatar enperadore titulua izaten jarraitu zuten.

Mendebaldean, berriz, mende batzuen buruan, frankoen erresuman Karlomagno gailendu zelarik, zirkunstantziek egin zuten enperadore titulua hartzea. Agintari honek Aita Santuari eskaini zion babesagatik, eta hark Bizantzioko enperadoreari kontrajartzeko Mendebaldean beste enperadore bat izateko zuen nahiagatik, 800. urteko Gabon egunez, Leon III.a aita santuak Mendebaldeko enperadore koroatu zuen Karlomagno.

Nolanahi ere, Karlomagnoren iloben arteko gatazkak zirela eta Inperioa banandurik amaitu zen, hala nola Verdungo Hitzarmenean. Hala ere, enperadore tituluak jarraipena izan zuen, Germaniako Erromatar Inperio Santua garatu zelarik frankoen ekialdeko erresumatik, eta han Oton I.a Handia 936an koroatu zuten Aachenen.

Beste tradizio batzukAldatu

Hedaduraz, Inperio nagusi batzuetako buruzagiek, adibidez Txina edo Japoniakoek, titulu hori erabili zuten nahiz eta haien jatorrizko hizkuntzetan ezberdina izan.

ErreferentziakAldatu

  1. Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa. Enperadore. .

Ikus, gaineraAldatu

Kanpo estekakAldatu


  Artikulu hau politikari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.