Enns Danubioren eskuinaldeko (hegoaldeko) ibaiadar bat da. 254 kmko luzerarekin Austria barneko ibairik luzeena da.

Enns ibaia
Datu orokorrak
Luzera254 km
Geografia
Map
Koordenatuak48°14′13″N 14°31′13″E / 48.2369°N 14.5203°E / 48.2369; 14.5203
Estatu burujabe Austria
Austriaren banaketa administratiboa Austria Beherea
Hidrografia
Ibaiadarrak
Arroaren azalera6.000 km²
Arro hidrografikoaDanube basin (en) Itzuli
Ur-emaria195 m³/s
BokaleaDanubio

Geografia aldatu

Salzburg estatuan jaiotzen da, Niedere Tauern mendigunean. Radstadt zeharkatu ostean, Estirian sartzen da. Hurrengo ehun kilometroan, ekialderako norabidean, Dachstein mendigunearen eta Niedere Tauernen arteko haran zabalean zehar doa. Liezen da haran horretako hiri handiena. Admontetik igaro eta gero, Gesäuse (15 kmko arroila) zeharkatzen du. Iparralderako norabidea harturik, Austria Garaian sartu eta Steyrretik iragaten da. Aurrerago Austria Garaia eta Austria Beherearen arteko muga egiten du. Enns hirian zehar pasatu ondoren, Mauthausenen ondoan Danubiora isurtzen da.

Ibaiadarrak aldatu

Ibaiadar nagusiak Palten, Salza eta Steyr dira.

Erreferentziak aldatu

Artikulu honetan Frantsesezko Wikipediako Enns (rivière) artikuluko informazioa erabili da.

Kanpo estekak aldatu