Eneko Axpe
Artikulu edo atal hau «Maisha MC» artikuluarekin batu dadila proposatu da. (Eztabaida) |
Eneko Axpe Iza (Barakaldo, 1986) bizkaitar zientzialari eta artista euskalduna da. NASAko historian Euskal Herriko lehenengo materialen fisikaria bihurtu zen 2018. urtean. Biomaterialetan, modelo matematikoetan eta jasangarritasunean aditua da.
Eneko Axpe | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotza | Barakaldo, 1986 (34/35 urte) |
Herrialdea |
![]() |
Hezkuntza | |
Heziketa | Euskal Herriko Unibertsitatea |
Jarduerak | |
Jarduerak | ikertzailea, fisikaria eta raperoa |
Enplegatzailea(k) |
NASA Cambridgeko Unibertsitatea (2016 - 2018) Harvard Unibertsitatea (2017 - 2017) Stanford Unibertsitatea (2018 - |
Musika instrumentua | ahotsa |
Postdoctoral Fellow gisa ari da Stanford Unibertsitatean eta NASAn, 2018tik.[1] Horren aurretik, Cambridgeko Unibertsitateko ikerlari eta irakaslea izan zen, Homerton College Research Fellow gisa (2016 - 2018). Euskal Herriko Unibertsitean lortu zuen bere doktoretza 2015. urtean. Harvard Unibertsitatearen eta Oxfordeko Unibertsitatearen bisitaria ere bada. Oxfordeko Unibertsitatean Stephen Hawking pertsonalki ezagutu zuen.
Lehenengo euskal zientzialaria NASA afiliazioarekin artikulu zientifiko bat argitaratzen[2], eta NASA-k saritu zuen Euskal Herriko lehenengo ikerlaria[3] bilakatu zen 2019. urtean.
Artean, euskarazko hip-hopa eta elektronika jorratzen ditu, Maisha MC izenpean. 2019an 'VMME SAHAR' albuma argitaratu zuen.[1]
ErreferentziakAldatu
- ↑ a b (Gaztelaniaz) «Eneko Axpe: «Se puede llegar de Zuazo a la NASA»» El Correo 2019-11-12.
- ↑ (Ingelesez) Axpe, Eneko; Chan, Doreen; Abegaz, Metadel F.; Schreurs, Ann-Sofie; Alwood, Joshua S.; Globus, Ruth K.; Appel, Eric A.. (2020-01-22). «A human mission to Mars: Predicting the bone mineral density loss of astronauts» PLOS ONE 15 (1): e0226434. doi: . ISSN 1932-6203. PMID 31967993. PMC PMC6975633. Noiz kontsultatua: 2021-02-13.
- ↑ https://biox.stanford.edu/sites/g/files/sbiybj7941/f/basic-page-files/2019_travel_awards_brochure_for_web.pdf
Kanpo estekakAldatu
Artikulu hau Bizkaiko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |