Endokarditis infekziosoagaixotasun infekziosoa da, bihotzaren barne-geruzari eragiten diona. Infekzioa eragiten duten bakterioak berez ez dira bihotzekoak izaten, gorputzeko beste leku batzuetatik etorriak baizik (azaletik, ahotik, arnas bideetatik…) eta odolaren bidez heltzen dira bihotzera.
Esan bezala endokardioak bihotz osoa inguratzen du, baita bertan dauden balbulak ere, beraz, endokarditisak bihotzeko balbulei ere eragiten die. Horien artean hauek dira gehien erasandako balbulak:
Balbula aurikulobentrikularrak:
Balbula mitrala: Ezkerreko aurikularen eta bentrikuluaren artean, bi balba ditu
Balbula trikuspidea: Eskuineko aurikularen eta bentrikuluaren artean, hiru balba ditu
Balbula aortikoa: Goranzko aortaren oinaldean eta balbula mitralaren alboan, enara kabi formako hiru balba ditu
Birika balbula: Birika enborraren oinaldean, honek ere enara kabi formako hiru balbula ditu
Balbula hauen artean gaixotasun honek gehien kaltetutakoak dira: [1]
%28-35: Mitrala
%5-36: Aortikoa
%35: Mitralean eta aortikoan
%6: Trikuspidea
%1: Birika balbula, baina hazken aurrerapen ekokardiografikoei esker gero eta kasu gehiago aurkitzen dira lehendik gaixotasun kardiako *kongenitoak dituztenetan.
Gainera, infekzioa ohikoagoa da gizonetan emakumeetan baino.
Bihotzeko beste hainbat egiturei ere eragin diezaieke:
Endokarditisa germenak odol-fluxuan zehar bihotzeraino heltzean eragiten da. Endokarditisaren kausak edo eragileak birusak, onddoak zein bakterioak izan daitezke; gauzak horrela, endokarditis infekziosoa bezala kontsideratu ohi da. Normalean, ez da identifikatzen zein den gaixotasunaren eragilea. Hortaz, maiz, germen ezezagunak eragindako endokarditis bakteriano bezala izendatzen da.
Endokarditisa eragiten duten bakteria hauek odolean zehar garraiatuak izango dira eta hauen sarbide ohikoenak ahoa, larruazala eta arnasbidea dira.
Streptococcus viridans: endokarditis azpiakutuaren eragilea da zenbait kasutan. Hala ere, gaur egun osasun sistema garatua dagoen lurraldeetan ez da sarri ematen.
Endokarditisean, sintomak modu geldo eta ez oso larri batean gerta daiteke, patogenoaren arabera. Modu honetan sintomen agerpena asteak eta hilabeteak luza daiteke. Bestalde, sintomak modu azkar batean gerta daitezke, mikroorganismo birulento batek eragiten badu.[2]
Endokarditisa edukitzeko arriskuak gora egiten du inolako begi-bistako foku infekziosorik gabe prozesu infekzioso bat pairatuz gero, batez ere bihotz murmurioen agerpena baldin badago edota aurretiaz endokarditis gaixotasuna izanez gero.[3]
Odoleko mikroorganismoak detektatzeko, hemokultiboak egiten dira (pazientearen odolaren hazkuntza, egoera berezian mikroorganismoen hazkuntza bultzatzen duena). Hemokultibo hauek zehaztuko dute zein izango den tratamendurik onena mikroorganismo konkretu horrentzako.
Gaur egun, endokarditisaren diagnostikoa errazagoa da. Izan ere, ekokardiografiaren erabilpenak eta irudien hobekuntzak aurrerapauso handiak ekarri ditu, zeinak begetazioak detektatzeko erabiliko diren. Era berean, hemokultiboaren tekniketan hobekuntzak egoteak ere, diagnostikoan lagundu du.[4]
Esplorazioaren inguruan esan daiteke bihotz murmurio berri baten agerpena edo aurreko bihotz murmurio baten auskultazioaren aldaketa oso esanguratsuak izan daitezkeela. Bihotz murmurio baten presentzia endokarditis gaixotasuna pairatzen duten pazienteen %50ean agertzen da gutxi gorabehera.
Azterketa oftalmologikoak erretinakoodol-jarioak aurkez ditzake, non erdiko ingurua argiagoa den (Roth-en orbanak). Gainera, petekien agerpena ere nahiko ohikoa da (odol-jario puntu txikiak) konjuntiban detekta daitezkeenak. Hatz puntak ere loditurik ager daitezke eta azazkalak konkortu.
↑Durack DT, Lukes AS, Bright DK. New criteria for diagnosis of infective endocarditis: utilization of specific echocardiographic findings: Duke Endocarditis Service. Am J Med. 96:200-209, 1994.