Endaraerreka

Euskal Herriko ibaia

Endaraerreka[1] Euskal Herriko erreka da, Bidasoaren ezkerraldeko adarra, Nafarroa Garaia eta Gipuzkoan zehar doana. 11,3 kilometro luze da, eta 19,32 kilometro koadroko arroa dauka.[2]

Endaraerreka
Datu orokorrak
Motaibai
Luzera11,3 km
Geografia
Map
Koordenatuak43°14′25″N 1°46′52″W / 43.240363°N 1.781116°W / 43.240363; -1.781116
KokapenaEuskal Herria
Hidrografia
Arroaren azalera19,32 km²
Arro hidrografikoaBidasoaren arro hidrografikoa
Ur-emaria1,01 m³/s
IturburuaLesaka
Bokalea
()
Bidasoa
Artikulu hau ibaiari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Endara (argipena)».

Geografia

aldatu

Lesakan du iturburua, Bianditz mendiaren ekialdeko isurialdean.[1] Ipar-ekialderako norabidea du, eta Bianditz eta Aiako Harria mendilerro granitikoa zeharkatzen ditu.[3] Beheko aldean, 4 kilometroz, Nafarroa eta Gipuzkoaren arteko muga egiten du, Endarlatsan Bidasoarekin bat egin baino lehen.[2]

Endaraerrekaren arroan bi urtegi daude: Domiko eta San Anton.[2]

Izokin arruntaren presentzia nabarmentzen da. Lehenago kantauriko isurialde osoan ugaltzen zen espezie hori, baina egun haren populazioak asko murriztu dira. Horretaz gain, amuarrain arruntak, aingirak eta zarboak ere daude. Arrainak ez diren espezieen artean, Pirinioetako desmana eta ur-zozoa dira aipagarrienak.[2][3]

Erreferentziak

aldatu
  1. a b 166. araua: Euskal Herriko ibaiak. euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2025-1-10).
  2. a b c d Oregi Bastarrika, A., ed. Caracterización de las masas de agua superficiales de la CAPV. II. Ecorregionalización y estado ecológico de los ríos de la CAPV Eusko Jaurlaritza, 92-93 or..
  3. a b Estonba Mintxero, Mikel. Bidasoa ibaia. Elhuyar aldizkaria, 1993/01/01, aldizkaria.elhuyar.eus (Noiz kontsultatua: 2025-1-10).

Kanpo estekak

aldatu