Ireki menu nagusia

Enbata (alderdi politikoa)

alderdi politikoa
Enbata (politika)» orritik birbideratua)

Enbata Ipar Euskal Herriko alderdi politiko abertzale bat izan zen, Enbata aldizkariaren inguruan sortua. Berez, Iparraldean osoki sortu eta egituratutako lehenbiziko alderdi politiko abertzalea izan zen.[1][2]

Enbata
Buruzagia Ximun Haran
Sorrera 1963ko apirilaren 15a
Desegitea 1974ko urtarrilaren 30a1
Ideologia politikoa Abertzale
1 Frantziako Gobernuaren agindua.
Artikulu hau alderdi politikoari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Enbata (argipena)».

1963ko apirilaren 15ean sortu zen, Aberri Eguna Iparraldean lehenbizikoz ospatu zen datarekin batera. Alderdiaren zazpi sortzaile historikoak hauek izan ziren: Ximun Haran, Mixel Labéguerie, Piarres Larzabal, Jakes Abeberri, Mixel Burukoa, Jean-Louis Davant eta Mixel Epherre.

1974ko urtarrilaren 30ean, Raymond Marcellin barne ministroaren arabera, ETArekin balizko lotura zuelakoan, Frantziako Gobernuaren dekretu batek deseginarazi zuen.

Ikus gaineraAldatu

ErreferentziakAldatu

  1. (Frantsesez)  Jon Etcheverry-Ainchart, Peio Etcheverry-Ainchart (2013) Le mouvement Enbata Elkar 350. or. ISBN 978-84-9027-058-5 .
  2. (Gaztelaniaz)  Larronde, Jean-Claude (2013-4-3) «Enbata, los abertzales del norte» Deia .