Emultsionatzaile
Emultsionatzaile esaten zaio likido nahastezinen arteko emultsioa sorrarazteko edota egonkortzeko erabiltzen den agente tentsioaktiboari[1]
Emultsio egonkor bat eratzeko, ingurunean dispertsaturik dauden tantei elkarrengana hurbiltzea eragotzi behar zaie; gainera, fasearteko mintza ez haustea lortu behar da. Horretarako erabiltzen dira emultsionatzaileak. Esaterako, elikagaigintzan, ur- eta olio-disoluzioak bat egiteko erabiltzen dira: lezitina, gantz-azidoen mono- eta diglizeridoak, polisorbatoak eta abar. Farmazian ere erabiltzen dira, plastikoen industrian (emultsio-polimerizazioetan, adibidez) eta abarretan.
Hiru motatako emultsionatzaile daude:
- Sintetikoak edo erdisintetikoak: detergenteak, glizerol esterrak, gantz-azidoen alkoholak...
- Produktu naturalak: pektina, erleen argizaria, arrautz-gorringoa,...
- Hauts mineralak: buztin naturalak.
Erreferentziak
aldatu- ↑ Emultsionatzaile. https://zthiztegia.elhuyar.eus/terminoa/eu/emultsionatzaile.