EmiliodeVillota Motorsport

EmiliodeVillota Motorsport Espainiako auto lasterketa talde bat izan zen, Emilio de Villota 1 Formulako gidari ohiak sortua. 2004an de Villota EV Racing taldeko zuzendaria zen, baina akzioak saldu eta talde hau sortu zuen. Horrez gain, Pons Racing taldearen managerra zen World Series by Renault txapelketan. 2015 bukaeran Teo Martín taldera batu zen eta Teo Martin Motorsports sortu zen, International GT Open, Formula V8 3.5 eta EuroFormula Openen parte hartuko zuen taldea.Emilio manager izendatu zuten eta EmiliodeVillota Motorsportek bertan behera utzi zituen bera kirol ekintzak.[1]

Taldearen kamioia

Gidari eskola aldatu

1980ko urrian, Emilio de Villotak eskola sortu zuen Aurora F1 Series txapelketa irabazi ostean. Emilio de Villota Gidari Eskola lehena izan zen Espainian eta Portugalen gidariei formazio kurtsoak ematen.Eskolan Pedro de la Rosa, Marc Gené edo Jordi Gené bezalako gidariak ikasi zuten. 1987an lehen sozietatea sortu zen: 'Escuela de Pilotos Emilio de Villota, SA'. Bertan Emiliok akziodun nagusi izateari utzi zion.

EV Racing S.L. aldatu

1997an sozietatearen izena aldatu zuen 'Escuela de Pilotos  Emilio de Villota, SA'tik EV Racing, S. L (Emilio de Villota Racing S.L.)ra. Enpresa kirol programetan murgilduta zebilen, eta eskolaren izena mantendu zuen irakasketa kontuetarako. EV Racingek Espainiako Formula 3 Txapelketan parte hartu zuen, besteak beste.

2004 hasieran Emilio de Villotak bere EV Racingeko akzioak saldu zituen bere haurrekin batera eskola berri bat sortzeko. Eskola hori sortzeko Emiliok doan eman zituen izen komertzialaren eskubideak (Escuela de Pilotos Emilio de Villota). Gaur egun EV Racingek martxan jarraitzen du bere ohiko jarduerekin; lehiatzen eta irakasten. 'Escuela Española de Pilotos' izena dauka egun.

Eskolako materiala aldatu

  • 8 auto (mono), BMW Junior Cup.
  • Hospitality kamioi 1.
  • PIT Box - Michelin terraza 1.
  • 5 box.

Master Junior Formula aldatu

2005. urtean Emiliok Master Junior Formula sortu zuen gidari eskolara joaten zen gazte kopuru handia ikusita. Formula BMW Junior Cup Iberia kategoria portugaldarrean erabilitako materialak erosi zituen. Hiru urtez lehia izaten zen, baina 2008an irakasketan eta formazioan jarri zen azpimarra, lasterketak utzita. Irabazleak Espainiako Formula 3 Txapelketako denboraldi osoa egiteko aukera lortzen zuen.

Irabazleak
Urtea Txapelduna Txapeldunordea Hirugarrena
Fórmula Baviera
2004  Arturo Llobell  José Maria Roger   Tiago Guerreiro
Master Junior Fórmula
2005   Iago Rego   Máximo Cortés  José Luis López-Pampló
2006   Daniel Campos-Hull  Bruno Méndez  Himar Acosta
2007   Isaac López   Daniel Juncadella  José Luis Abadín

EmiliodeVillota Motorsport aldatu

European F3 Open aldatu

Emilio de Villotak berak zuzendu zuen. Hamabost profesional zeuden taldean, Emilio de Villota jr.rekin batera. Azken hau gidari ohia, 1 Formulako mekaniko ohia eta Oxfordeko Unibertsitate Politeknikotik automobilen goi ingeniaria zen. Taldekako txapelketan emaitzarik onena 2012ko txapeldunordetza izan zen.

Instalazioak eta materiala aldatu

Egoitza Madrilen zegoen, Jaramako zirkuitutik hurbil. Hau zuten:

  • 4 Dallara (3 F308 eta F307 1).
  • 6 auto (mono) Formula BMW.
  • 10 gehiago Gidari eskolarako.
  • Simtech Pro simulatzaile 1.
  • Trailer 2.
  • Hospitality 1.

Euroformula 3000 eta Superleague Formula aldatu

Taldeak EuroFormula 3000ko bi denboralditan parte hartu zuen, baita Superleague Formulako beste bitan ere hainbat talde aholkatuz.

Kronologia aldatu

Mota 2000... 2010...
07 08 09 10 11 12 13 14 15
Autoak (Mono) Esp.Tx. F3 European F3 Open
EF 3000
Superleague F

Ikus, gainera aldatu

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu