Emgann (bretainieraz "Borroka") 1981. urtean Bretainiako Askapen Frontearen adar gisa sortutako alderdi politiko bat da. 1532. urterarte zeuden bretainiar foruen berrezarpena eta independentismoaren aldekoa da, baita klaseen borroka eta europeismoaren aldekoa ere. Europako hainbat alderdiekin harreman estuak ditu, bereziki Herri Batasuna zena eta Sinn Féin alderdiekin. Bretainiako Askapen Frontea talde armatuaren adar politikotzat jo ohi da.

Emgann
Sorrera1981
Desegitea2009
Egoitza nagusiaGuingamp
Ideologia politikoaBretainiar nazionalismoa, ezker iraultzailea eta antikapitalismoa

2009an Emganneko kideek Breizhistance mugimendua sortu zuten.

Kanpo estekak aldatu