Emakumezkoen Munduko Snooker Txapelketa

Emakumezkoen Munduko Snooker Txapelketa 2005. urtetik ospatzen da snooker billarreko modalitatean.

Emakumezkoen Munduko Snooker Txapelketa
Irudia
Motasnooker tournament (en) Itzuli
Indarraldi1976 - 
Edizio zenbakia2018
HerrialdeaMalta
Kirolabillar

Snookerrak duen beste Munduko Txapelketa, izatez, zirkuitu profesionala bezala, ez dago generoak markatuta 21. mendeko 2010eko hamarkadatik. Emakumezkoak lehiatzen ahal dira Snooker txapelketa guztietan, sailkatuz gero, eta Munduko Txapelketa nagusiaren sailkapen faseetan egon izan dira emakumezkoak 2015 urtetik. Hala ere, arrazoiak zein direlarik ere, gizonezkoen maila onenetik urrutik daude emakumezko snooker jokalari onenak, eta hortaz emakumezkoentzako propio sortutako txapelketak badaude, hala nola Munduko Txapelketa hau bera.

Txapeldunak aldatu

2024a bitartean, 12 aldiz izan da txapeldun Reanne Evans, lehena 2005ean eta 2014 arte erreskadan garaile, eta azkena 2019an. 2010eko bigarren erditik aurrera, zenbait jokalari asiarrek egin zioten aurre Evansen nagusitasunari.[1]

Hauek izan dira txapelketa horretako finalak 2005. urtetik aurrera:

Urtea Txapelduna Txapeldunordea emaitza
2005 Reanne Evans Lynette Horsburgh 6–4
2006 Reanne Evans Emma Bonney 5–3
2007 Reanne Evans Katie Henrick 5–3
2008 Reanne Evans June Banks 5–2
2009 Reanne Evans Maria Catalano 5–2
2010 Reanne Evans Maria Catalano 5–1
2011 Reanne Evans Emma Bonney 5–1
2012 Reanne Evans Maria Catalano 5–3
2013 Reanne Evans Maria Catalano 6–3
2014 Reanne Evans Ng On Yee 6–0
2015 Ng On Yee Emma Bonney 6–2
2016 Reanne Evans Ng On Yee 6–4
2017 Ng On Yee Vidya Pillai 6–5
2018 Ng On Yee Maria Catalano 5–0
2019 Reanne Evans Mink Nutcharut 6–3
2020 Txapelketarik ez, Covid pandemia egoeraren aitzakiarekin.
2021
2022 Mink Nutcharut Wendy Jans 6–5
2023 Baipat Siripaporn Bai Yulu 6–3
2024 Bai Yulu Mink Nutcharut 6–5

Erreferentziak aldatu

  1. (Ingelesez) «World Champions | WWS | Women's Snooker» World Women's Snooker (Noiz kontsultatua: 2024-05-06).

Kanpo estekak aldatu