Ireki menu nagusia

Emakumezkoen Europako Errugbi Kopa (ofizialki Women's European Trophy) Europako herrialdeetako emakumezkoen errugi selekzioen artean urtero jokatzen den errugbi txapelketa da.

Emakumezkoen Europako Errugbi Kopa
Women's XV European Championship
Antolatzailea Rugby Europe
Sorrera 1998
Eremua Europa
Taldeak aldakorra
Garaipen gehien Espainia Espainia (7 Kopa)
Txapelduna Espainia Espainia (2019)

HistoriaAldatu

Txapelketa irabazten duena Europako txapeldun kontsideratzen den arren Emakumezkoen Sei Nazioen Txapelketa baino maila apalagoa du. Horregatik Frantzia eta Ingalaterra bezalako selekzioen B taldeak hartzen du parte txapelketan.

Lehenengo edizioa 1988an izan zen eta lau naziok hartu zuten parte, Frantziak, Ingalaterrak, Herbehereek eta Italiak. Bigarren edizioa 1995ean jokatu zen eta ordutik aurrera urtero jokatu izan da, 1998an ezik, urte hartan Munduko Txapelketa jokatu baitzen.

2012 artean FIRA Women's European Championship izena izan zuen, 2013an Munduko Txapelketarako kalifikazio txapelketa izan zen eta 2014tik aurrera Europako Kopa bihurtu da. 2014 eta 2015eko ekitaldietan Munduko Txapelketara sailkaturiko selekzioek ez zuten parte hartu. 2017an ez zen jokatu Munduko Txapelketa izateagatik.

PalmaresaAldatu

Urtea Egoitza Txapelduna Emaitza Finalista
1988 Frantzia   Frantzia 8-6   Erresuma Batua
1989-
1994
ez zen jokatu
1995 Italia   Espainia 22-6   Frantzia
1996 Espainia   Frantzia 15-10   Espainia
1997 Frantzia   Ingalaterra 24-8   Eskozia
1998 ez zen jokatu
1999 Italia   Frantzia 13-5   Espainia
2000 Espainia   Frantzia 31-0   Espainia
2001 Frantzia   Eskozia 15-3   Espainia
2002 Italia   Italia 35-24   Suedia
2003 Suedia   Espainia 16-10   Frantzia
2004 Frantzia   Frantzia 8-6   Ingalaterra
2005 Alemania   Italia 22-3   Herbehereak
2006 Italia   Italia 28-7   Herbehereak
2007 Espainia   Ingalaterra 27-17   Frantzia
2008 Herbehereak   Ingalaterra 12-6   Gales
2009 Suedia   Suedia ligaxka   Eskozia
2010 Frantzia   Espainia 31-13   Italia
2011 Espainia   Ingalaterra 5-3   Espainia
2012 Italia   Ingalaterra ligaxka   Frantzia
2013 Espainia   Espainia ligaxka   Samoa
2014* ?   Herbehereak 22-6   Belgika
2015* ?   Belgika 50-20   Suitza
2016 Espainia   Espainia ligaxka   Herbehereak
2017 ez zen jokatu
2018 Espainia   Espainia 40-7   Herbehereak
2019 Espainia   Espainia 54-0   Herbehereak
  • 2014 eta 2015 urteetan Selekzio onenek ez zuten parte hartu.

GaraipenakAldatu

Selekzioa Garaipenak Urteak
  Espainia 7 1995, 2003, 2010, 2013, 2016, 2018, 2019
  Frantzia 5 1988, 1996, 1999, 2000, 2004
  Ingalaterra 5 1997, 2007, 2008, 2011, 2012
  Italia 3 2002, 2005, 2006
  Eskozia 1 2001
  Suedia 1 2009
  Herbehereak 1 2014
  Belgika 1 2015